Fronte popular testu ingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,62 KB

14. TESTUA: Fronte Popularraren programa (1936-01-16)


1. Testu hau, izenburuaren arabera, Fronte Popularraren programaren zati batzuez osatuta dago. Garai berekoa denez, lehen mailako testua da. Esan daiteke, batez ere, arlo politikoari dagokiola hauteskunde programa bat delako. 

Azken lerroaren arabera, El Socialista-n argitaratu zen Madrilen 1936ko urtarrilaren 16an, mundu guztiak erabakigarritzat jotzen zituen hauteskundeen atarian. 


Egileari dagokionez, dudarik gabe, Fronte Popularreko kide batzuek idatzi zuten. Herritarrei zuzenduta dago konbentzitzeko eta euren botoa lortzeko. 


2. Testuaren analisiari dagokionez, ideiarik garrantzitsuenak hauek dira: Fronte Popularreko partiduek plan politiko komuna egin eta konpromiso batzuk hartu zituzten hauteskundeei begira. 


Politikari dagokionez, amnistia emateko konpromisoa hartu zuten 1933ko azaroaz geroztik egindako delituetarako eta Konstituzioa bere osoan indarrean jarriko zutela adierazi zuten. Sozialistek estatua langileek kontrolatzea nahi zuten eta errepublikazaleek, aldiz, denen artean gobernatzea progresoaren bidean aurrera egiteko. Ekonomiari dagokionez, sozialistek banka nazionalizatzea proposatu zuten, eta errepublikazaleek, berriz, hobekuntzak egitea. Bestalde, sozialistek lurra nazionalizatzeko eta nekazariei banatzeko asmoa azaldu zuten; errepublikazaleek, berriz, nekazariei laguntzeko asmoa. 


3. Testu hau ondo ulertzeko komenigarria da haren testuinguru historikoan kokatzea: Fronte Popularraren garaia

Primo de Riveraren diktaduraren ostean, erregearen kontra (diktaduraren alde jokatu baitzuen), Donostiako ituna egin zuten errepublikazaleek, sozialistek eta katalanistek. Borroka batzuen ondoren, II. Errepublika ezarri zen 1931n. Ezkerrak, aginteaz jabetuta konstituzioa egin zuen. Bertan islatzen dira orduko arazorik garrantzitsuenak: erlijioa edo eliza (eliza eta estatua separatzea proposatzen da), nazioa (autonomia estatutuen bidea proposatzen da) eta gizarte arazoa (neurririk inportanteena nekazal erreforma). Proposamen horiek zirela eta, gatazkak areagotu ziren batzuek aldaketa gutxi eta astiro egiten ari zela pentsatzen zutelako eta beste batzuek gehiegizko a!Daketak zirela uste zutelako. 


Eskuma erreformen kontra azaldu zen gogor-gogor, eta ezkerrak zein bere aldetik aurkeztuta, anarkista askok abstentziora jota eta emakumeek batez ere eskumari botoa emanda, eskuma nagusitu zen 1933ko azaroaren 19ko hauteskundeetan. Eskumatarrak agintean biurteko progresistan hasitako erreformak deuseztatzen ahalegindu ziren: adibidez, nekazal kontraerreformari ekin zioten, 32ko estatu-kolpekoentzat amnistia eman zuten, autonomia prozesuak oztopatu, …….






1 4.Testua 

Horri aurre egiteko, oposizioko batzuek 1934ko altxamendua egin zuten, baina garaituak izan ziren. Hala ere, ondorioz, ezkerra —Fronte Popularra- batu egin zen amnistia lortzeko eta erreformak egiteko. Eskuma, aldiz, (Lerroux-en ustelkeriaz) sakabanatu zenez, Fronte Popularra garaile izan zen, ozta-ozta, hauteskundeetan 36ko otsailean, hain zuzen ere, gure testuko programarekin. Edozelan ere, eskuma ere indartsu agertu zen emaitzetan. 


Errepublikazaleak gobernatzen hasi ziren agindutako neurriak indarrean jartzeko: amnistia eta erreformak (inportanteenak nekazal erreforma eta autonomiak) abiatu ziren. Herritar askok euren abagunea zela uste izanda, grebak eta agerraldiak egin zituzten aldaketak arinago eragiteko asmoz (eskuma guztiz kontran zegoela, noski). 


Zentzu horretan eskumak inoiz baino tinkoago uste izan zuen estatu kolpea behar zela erreforma-bidea guztiz suntsitu eta egoera zuzentzeko. Azken batean, eskumak hasieratik erreformak oztopatu eta Errepublika suntsitu nahi izan zuen (gogoratu Sanjurjo 1932). Jo eta ke aritu ziren Errepublika desegiteko. Nafarroan antolatu zuen Molak eta Marokon hasi zen uztailaren 17an. Herriak eta estatuaren indar armatuen parte batek kontra egin zutenez, estatu kolpeak huts eginda, gerra hasi zen. 


Erresistentzia gogorra egin arren, faxistek (Falange/karlistak/monarkikoak) irabazi zuten gerra . Hau da, asko sinplifikatuta, burgeseriak irabazi eta langileek galdu zuten. Harrezkeroztik, elizak eragin handia izan zuen diktaduran. Catalunyak eta EHak burujabetza izpirik ere ez zuten izango; ekonomia 20 urtez atzeratzea eta gizarte ezberdintasuna handitzea izan ziren gerra haren amaieraren ondorio batzuk. Espainiar estatua erreformatzeko bideak aldi luze batean itxita gelditu ziren. 


4. Testu hau oso garrantzitsua da orduan gertatu zen prozesu historikoa, Fronte Popularraren garaia, ulertzeko. Izan ere, ezin hobeto erakusten digu, aurreko puntuetan azaltzen saiatu naizen bezala, oso ideologia ezberdinetako taideak (adibidez, errepublikazaleak eta sozialistak) ezinbestekotzat jotzen zutela batzea eskumaren kontra. Horregatik nabari da testuan zehar, diferentziak oso handiak izan arren, ahalegin handia egin zutela programa komun bat egiteko, horixe baitzen egoera aldatzen hasteko nahitaezko baldintza. 


Gauzak horrela, pentsatzekoa da (eta halaxe gertatu zen) hauteskundeetan gailendu ondoren, pentsaera hain ezberdinetako taldeen artean desadostasunak areagotuko zirela. Hain zuzen ere, batasun sendoa behar zen garairik zailenean, zeren orduan Errepublika suntsitu nahi zutenak buru belarri ari baitziren diktadura prestatzen.


Entradas relacionadas: