Froga paleontologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,9 KB


DARWIN ETA WALLACEN TEORIA

-Espezie guztiak, beste batzuetatik eratorriak dira, eta lotuta daude elkarren artean arbaso komuna dutelako.

-Espezieak denboran zehar aldatu egiten dira, hau da, eboluzio bat izaten dute. Hau da, geldoa eta pixkanaka izaten da. Teoria hori GRADUALISMOA da.

-Espezieak zer modutan alda daitezken azaltzeko mekanismo nagusia HAUTESPEN NATURALA da. Prozesu hori ingurumenaren baldintzen aldaketekin eta gizakiek beren inguruneetara moldatzeko gaitasunarekin dago lotuta.

Darwinek ez zekien genetikari buruz ezer.

HAUTESPEN NATURALA

Hiru pausotan eragiten du:

-Organismoak borrokatu egiten dira bizirik irauteko. Espezie gehienak ugaltzeko gaitasun handia dute, baina ez dago nahiko elikagai guztientzat. Beraz, elkarren artean borroka egin behar dute elikagaientzat.

-Populazio bateko banakoak ez dira denak berdinak.

-Inguruneak ondoen moldatuta dauden organismoak aukeratzen ditu. Ingurunera hobekien egokituta dauden banakoak besteek baino hobeto iraungo dute bizirik, gehiago ugalduko dira eta ondorengoei transmitituko dizkiete aldaketak. Horrela, pixkanaka pixkanaka espezieak aldatu egiten dira etengabe.

DARWIN ETA WALLACEN TEORIAK AZALTZEN EZ ZUENA

Zerk eragiten zuen populazio baten aldakortasuna eta karaktereak ondorengoei nola transmititzen zaizkien.

MUTAZIOEN GARRANTZIA ESPEZIEEN EBOLUZIOAN

populazio baten aldakortasunaren iturri nagusiak dira.

POPULAZIO BATEN ALDAKORTASUNAREN ARABERA DARWINEK DIOENA

DNA-ko aldaketak pixkanaka, geldo eta etenik gabe gertatu ohi dira eta horregatik denbora asko behar izaten da espezie berri bat sortzeko.

EBOLUZIOAREN TEORIAREN FROGAK

FROGA ANATOMIKOA

Hainbat espezieren gorputzeko zenbait atalen ikerketa konparatzen oinarritzen da, bai egitura bai funtzioa:

Organo homologoak

Egitura berdina baina forma eta funtzioa desberdinak dituzten organoak dira. Saguzarren hegoak eta gizakiaren besoa adib.Organo analogoak:Egitura desberdina, forma eta funtzio berdintsuak dituzte. Saguzarraren eta euliaren hegoak adib.

FROGA BIOGEOGRAFIKOAK

Biogeografiak espezieen banaketa grafikoa ikertzen du: Uhartedietan bizi diren zenbait espezie, gertukoak izanda, desberdintasun handiak zituztenak. Elkarrengandik oso urrun baina ingurune baldintza berdintsuetan bizi ziren espezie desberdinek hainbat ezaugarri berdin zituzten.

FROGA PALEONTOLOGIKOAK

Batzuetan ia fosilen serie osoak osatzea sortu da. Zenbait fosilek garrantzia handia dute, izaki bizidunen bi talde handiren bitarteko formak eta ezaugarriak baitituzte, horregatik transizio-fosilak deritze.

FROGA BIOKIMIKOAK

Molekulei erreparatuta ikertu ohi dira espezieen arteko desberdintasunak. Horretarako, proteinak eta azido nukleikoak erabili ohi dira, nagusiki, DNA.

ESPEZIAZIOAREN KAUSAK

Ugaltze-isolamendua da, hau da, organismoa batzuek beste batzuekin ugaldu ezina, eta horren ondorioz geneen truke askerik ez gertatzea.

ESPEZIAZIO MOTAK

1.ESPEZIAZIO ALOPATRIKOA: espezieak espazioan bereizi eta isolaturik geratzen dira. Espezieek gero eta aldaketa gehiago dituzte. Berriro elkartutakoan ezin dira elkarrekin ugaldu, bi espezie desberdin direlako.

2.ESPEZIAZIO SINPATRIKOA: banako batzuek elikatzeko modu berriak bilatzen dituzte. Elikagaiak isolatutako bi talde desberdin sortzen dira. Elkarrekin bizi dira, baina taldeen desberdintasunak direla eta ezin dira ugaldu.

Entradas relacionadas: