Froga paleontologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,1 KB

FROGA PALEONTOLOGIKOAK:

  • Fosilak aztertzean datza

  • Fosil askok oraingo espezieen antza dute eta, denborarekin, espezie batzuek beste batzuen tokia hartu dutela ondorioztatu daiteke.

  • Erregistro fosila ez dago guztiz osatuta gaur egun.

  • Hainbat organismoren eboluzioa berreraiki ahal izan da fosilen bidez, hainbat egituratan mailaz maila zer aldaketa gertatu diren ikusi baita.

FROGA ENBRIOLOGIKOAK:

  • Hainbat ornodunen enbrioien garapenaren azterketa konparatuan oinarritzen dira.

  • Animalia askoren-garapena konparatzean, ikusten dugu antza dutela elkarren artean.

  • Gerora desagertu egiten dira antzekotasunak, prozesuak aurrera egin ahala.

  • Ornodun guztiak nahiko antzera garatzen dira enbrioi-garapenaren lehen aldietan.

FROGA BIOGEOGRAFIKOAK:

  • Espezieen banaketa geografikoarena azterketan datza.

  • Eboluzioaren teoriak esaten du populazioak bakartuta geratzen direnean, ez dutela eboluzio bera izaten (bakoitza eboluzio ezberdin bati ekiten dio), eta alderantziz.

FROGA MOLEKULARRAK:
     -     Hainbat organismoaren molekulak konparatuta ateratzen dira.

  • Zenbat eta antz gehiago izan bi espezieen molekulek, orduan eta ahaidetasun-harreman handiagoa.

  • Metodo erabilienak ADN segidetan eta proteinetako aminoazidoetan oinarritzen dira.

FROGA ANATOMIKOAK:


  • Organismoen gorputz-egituren azterketa konparatua egiten da ahaidetasun-harremanak ezartzeko.

  • Organo homologoak


    Barne-egitura bera duten organoak dira, nahiz eta organoen kanpoko itxura eta funtzioa berak ez izan.

Organo analogoak: Hainbat organismotan funtzio bera duten organoak dira, baina organo horiek, ez dute jatorri bera.

Entradas relacionadas: