Freud nortasuna

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 34,11 KB

NORTASUNA:Etimologikoki, “pertsonalitatea” (nortasuna)
Zein “pertsona” grezierako “prosopon” terminotik datoz.Jatorriz, hitz hori antzerkietan antzezleek erabiltzen zituzten maskarak izendatzeko erabili ohi zen.Beraz, nortasuna hitza besteei ematen diegun irudia adierazteko erabiliko litzateke.
Baina zehar da zehatz-mehatz nortasuna? Psikologoek gehien erabili oi duten terminoen artean dago eta definizio ugari ditu:Gizabanakoaren jokabidearen osagai egonkorra, besteengandik bereizten duen ohiko izaera.Gizaki bat gainontzekoengandik bereizten duen nolakotasun psikikoen multzoa.Berezko estiloa; izaera berezia agerrarazten duten osagai psikologikoak, fisiologikoak, sozialak, kulturalak eta espiritualak.Gutako bakoitzak jendearekin eta egoerekin erlazionatzeko duen era berezia , marka pertsonala jartzen duena, alegia.Pertsonaren ezaugarri kognitiboak, afektiboak, eta jokabide-ezaugarriak, denboran zehar irauten dutenak eta sakonki bereganatutakoak.

Ikus daitekeenez, definizio guztietan bi ideia agertzen dira: ezaugarri-multzoa dela eta berezko zerbait dela.Definizio moduan esan genezake: jarrerek, balioek, iritziek eta emozioek gure indibidualtasuna osatzen dute, gure nortasun berezia, alegia, eta eragin handia dute gure jokabidean. Inor ez da erabat sentibera, eskuzabala edo lotsatia, baina ezaugarri batzuk besteak baino nabarmenagoak dira gure portaeran eta edonork deskriba gaitzake gure jokabidea zuzentzen duten ezaugarrien arabera.Beraz, ez dauka inolako funtsik baten batek nortasuna duela edo besteren batek inolako nortasunik ez duela esateak.



Gizaki guztiok dugu geure nortasun berezia eta ez dago nortasun handiko edo nortasunik gabeko inor. Nortasunaren bi alderdi garrantzitsu:
Nortasuna ez da gauza erreala, ez da uki daitekeen zerbait. Gizakion ohiko jokabideen ondorioz gauzatzen den zerbait da: pentsamoldeen, motiboen, emozioen eta interesen multzoaren osotasuna adierazten duen zerbait da.
Nahiz eta herentzia genetikoan oinarritu, giroak ere eragin handia du nortasuna eratzeko. Bizitzan zehar garatu eta aldatu egin daiteke.


EREDUA: Freud arazo emozionalen tratamenduan espezializatu zen eta, horretarako, teknika bereziak eta bitxiak erabili zituen: lehenengo hipnosia eta gero pazienteekin beren arazoei buruz mintzatzea.Elkarrizketaren teknikarekin lortzen zituen aldaketak azaldu nahian, sintomen jatorria aztertzen saiatu zen. Pazienteen kasu desberdinak aztertu eta gero hurrengo ondorio hauetara iritsi zen:Gizakien jokabidea ez da kasualitatez gertatzen, hau da, pentsamendu guztiek eta ekintza guztiek arrazoi bat dute, nahiz eta guk, askotan, arrazoi hori zein den ez dakigu.Haurtzaroaren lehen faseko esperientziek eragin handia dute bizitzaren eboluzioan. Haurtzaroko sexualitateak garrantzi handi du nortasunaren garapenean Bi eredu ezarri zituen nortasuna ulertzeko:TOPOGRAFIKOA:Kontzientea: une oro kontzientzian dauden pertzepzio,pentsamendu eta oroitzapenak osatzen dute.Prekontzientea: oroitzapenak osatzen dute.Inkontzientea: kontzientean ez dauden oroitzapenak, asmoak eta osagaiak.ESTRUKTURALA:Eredu horren arabera, nortasuna irrika biologikoen eta gizarteak jartzen dituen mugen arteko gatazkatik sortzen da. Gatazka horretan, irrika biologikoen helburua agresibitatea askatzea eta plazera bilatzea da, eta gizartearen mugen helburua, ordea, kanpoko errealitatearen eta murrizketa moralen bitartez irrika horien eragina moztea.

Freud-ek hiru eremutan banatu zuen nortasuna: zera, nia eta supernia. Hiru eremuak gatazkan daude



Zera: instintuen eremua. Jaiotzetik daukagu eta inkontzientea da. Bizitza hasten denetik, zerean sortzen diren irrikak berehala asetzeko joera daukagu, ondorioak kontuan izan gabe. Oinarrizko irrika horiek oso zailak dira kontrolatzen, eta bizitza osoan zehar eragina dute gizakiongan.Nia: eremu horretan, pertzepzio kontzientea, pentsamenduak, iritziak eta oroitzapenak daude. Nortasunaren atal arrazionalena da. Nia, errealitatearen arabera, zeraren irrikak asetzen saiatzen da. Gorputza berez kontserbatzea, errealitatera moldatzera eta barneko tentsioak kontrolatzea dira niaren betebehar nagusiak.Supernia:
superniaren
helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko litzatekeen adieraztea da. Arau moralak eta norbere jokabidea kontrolatu behar duten “ona” eta “txarra” nozioak barneratzen diren neurrian garatzen da.Niak superniaren eskakizunak betetzen ez baditu errudun sentituko gara.Superniaren eta zeraren eskakizunak , askotan, kontrakoak dira eta nia bien arteko oreka lortzen saiatzen da. Nia da gure nortasunaren zuzendaria, gure ekintzak erabakitzen dituena


FASE PSIKOSEXUALAK:Haurtzaroan zehar fase psikosexual desberdinak garatu behar izaten ditugu. Fase bakoitzari gorputz-atal bat dagokio eta atal bakoitza plazera lortzeko iturria da.Umetan garatutako fase bakoitzean izaten dugun arrakastak edo porrotak heldutasunean izango dugun nortasunaren berezitasunak baldintzatuko ditu.

Fase orala: jaiotzatik urte eta erdi urtera arte irauten du. Umearentzat lehen plazer iturria ahoa da. Plazer sentsualak ahoaren inguruan biltzen direnez gero, umeari xurgatzea, haginka egitea etab, gustatzen zaio.Freud-en ustez, fase oralean pertsonari behar baino gehiago edo behar baino gutxiago ematen bazaio, fase horretan finkatuta gera daiteke. Umeak gehiegizko saria jaso badu, helduaroan, nortasun orala deritzona gara dezake, menpekoa eta konformista den nortasuna, alegia, eta agian, ahoaren bidez plazera lortzen jarraitzeko asmoz, gehiegi jango du, erretzailea izango da edo etengabe hitz egingo du. Eta, alderantziz, umeak fase oralean bere gutxieneko eskaerak ez baditu bete, kontrako nortasuna gara dezake, eta, helduaroan, urduritasuna eta hitz egiteko era aldakorra izango ditu.


Fase anala: urte eta erditik 3 urtera arteko iraupena du. Garai honetan, gurasoek esfinterren kontrola irakasteko ahalegina egiten dute. Ipurdi-ingurua da plazeraren iturria. Umeak plazera lortzen du kaka egitean, , baina jakin behar du plazer hori edonoiz eta edonon ezin dela lortu, hau da, umeak behar den lekuan eta behar denean egiten ikasi beharko du.Umeari esfinterrak kontrolatzen irakasten diogunean, garbia izaten eta orduak betetzen ere irakasten diogu. Horrexegatik, nortasun anala garatzen duen pertsona ordenaren eta garbitasunaren zalea izango da, eta askotan, gauzak gordetzeko joera izango du; berarentzat dirua eta aurreratzea balio oso garrantzitsuak izango dira. Hala ere, umeak gurasoek inposatutako heziketa horren kontrako jokabidea har dezake. Horrela bada, nortasun burugogorra, arduragabea eta nahasia izan dezake.Fase falikoa: 3 eta 6 urte bitartean garatzen da. Fase honetan, umeak genitaletatik lortzen du plazera. Mutilek amarengana zuzenduko dituzte sexu-bulkadak, ama izan baita gehien zaindu eta maitatu dituena, eta aitarenganako gorrotoa eta zeloak izango dituzte. Umeari beldurra ematen dio aitak bere desioak ezagutzea.Freud-ek Edipo konplexua deitu zion.Psikoanalisiaren ikuspuntutik, umeak Edipo konplexua ondo konpontzen ez badu, helduaroan, bi nortasun hauetariko bat gara dezake: emakumeekin harremanak izateko joera nabarmena erakusten duena (Don Juanen mitoa) edo,



alderantziz, emakumea desioak betetzeko objektu gisa ukatzen duena (homosexualitatea)Nola garatzen da, orduan, neskaren fase falikoa? Neskak aitarengana zuzenduko ditu sexu-bulkadak (Elektra konplexua). Neskak ere, helduaroan, bi nortasun hauetariko bat garatuko du: gizona konkistatzen obsesionatuta dagoena edo gizonengan plazera eta desioa bilatzeari uko egiten diona.Bi konplexu horietan, gatazkari irtenbidea emateko, umea bere sexu bera duen gurasoarekin identifikatu behar da, hau da, mutila aitarekin eta neska amarekin.Aipatutakoaren arabera, sei urteren inguruan ezarriko dira nortasunaren funtsezko ezaugarriak eta Edipo eta Elektra konplexua gainditu ondoren, sexualitatea “lo” geldituko den latentzia fase deritzona hasiko da. Fase hori pubertarora arte irauten du, pubertaroan behar sexuala berriro pizten baita. Pubertaroa ondo gaindituz gero, gaztea heldua dela esan genezake eta fase genitalera iritsiko da.


TIPOEN TEORIA:Tipoen teorien helburua gorputzaren egituraren eta nortasunaren arteko lotura frogatzea da. Tipologia eredu ezberdinak proposatu dira historian zehar eta

Nolabaiteko arrakasta izan dute. Dena den, gaur egun, psikologo gehienen ustez,

Nortasuna konplexuegia da tipologia gutxi batzuen bitartez deskribatu ahal

Izateko


Nortasuna humanismoan (Maslow).Nortasunaren ezaugarriak autoerrealizaziorako bidean ase izan ditugun beharrenaraberakoa da. Maslowen fase bakoitza (behar biologikoa, segurtasuna, afektua,estimua eta autoerrealizazioa) gainditu ahala, ezaugarriak desberdinak agertikodira.Goreneko fasean honako hauek izango dira:Errealitatea argi atzematea,espontaneoa izatea,iritzi autonomoa izatea,euren buruarekiko konfidantza handia,betebehar zehatzak burutzeko ahalmena,harreman sakonak lortzeko erreztasuna.


KONDUKTISMOA:Konduktismoa eta behaviorismoa jokabidean oinarritzen den  teoria psikologikoa da.Konduktistentzat nortasuna ikasitakoaren  ondorioa da. Ikasitako ohiko jokabidea baino ez da, inguruko estimuluei erantzuteko eredu bat baino ez. Watson psikologoaren hitzetan, jaioberria orrialde zuri baten modukoa da eta giroa orrialde horretan bere nortasuna idazten joango da. Emozio gehienak ikasitakoak dira.Beste konduktista ezagun bat Skinner izan zen. Bere ustez, ikasten dugun beste edozer bezala, garen bezalakoak izaten ere ikasi egiten dugu. Nortasuna, gezurrezko produktua da, besteen jokabideak berezko ezaugarrien araberakoak direla pentsatze hutsa da, zeren ezaugarri horiek begiratzen duenaren begietan baino ez baitaude.Norbaiten nortasuna ezagutu nahi badugu, bide zuzen bakarra pertsona horrek zer egin duen eta zerk bultzatu duen aztertzea da eta, ondoren, baldintzapen gisa azaltzea: errefortzua, zigoarra, … Skinner-en ustez jokabidea egoera bakoitzean agertzen diren gertakizun zehatz batzuen ondorioa da; horregatik, ez dauka zentzurik erreakzio finkoez hitz egiteak.Azken hamarkadetan soziokognitiboa deritzon joerak ordezkatu du . Alfred Bandura da ikusmolde berri horren aitzindaria. Ikusmolde honen arabera, giroak berezko ezaugarrietan duen eragina aztertzeaz gain, ezaugarriok jokabidean duten eragina ere aztertu beharra dago.


NORTASUNA AZTERTZEKO:Hainbat psikologok prozedurak asmatu edo erabili izan dituzte nortasuna aztertzeko eta deskribatzeko:Test ProiektiboakPertsonok, kontziente izan gabe, gure pertzepzioak, emozioak eta pentsamenduak kanporatzen ditugulako ustean oinarritzen dira. Test hauen bidez, pertsona kontziente izan gabe, faktore horiek guztiak aztertu ahal izateko pazienteari estimulu anbiguoa aurkeztu ondoren, ea zer ikusten duen galdetu edota estimulu horren inguruko istorioa kontatzeko esaten zaio. Pazienteak estimulu horri ematen dion esanahiak bere interesak eta gatazkak azalduko ditu edo, beste era batera esanda, estimuluaren aurrean bere pentsamenduak eta emozioak proiektatuko ditu. Test hauek, psikoanalisian oinarritzen dira.Roscharch-en testa, TAT izenekoa eta Test Proiektibo Grafikoak dira froga ezagunenak.Roscharch-ek tintaz eginiko mantxak erabili zituen emozio eta ideia inkontzienteak azalarazteko estimulu gisa. Testa egiteko, pazienteari 10 laminak banan-banan erakutsi behar zaizkio eta lamina bakoitzean zer ikusten duen galdetu. Erantzunaren arabera, nortasunaren profila egitea lor daiteke.TAT izeneko testa Murray-k asmatu zuen. Hainbat lamina dira eta lamina bakoitzean egoera anbiguoetan agertzen diren pertsonaiak agertzen dira. Pazienteak erakusten zaion laminari buruzko istorio bat kontatu behar du, eta ikusten duen egoeraren aurretik zer gertatu den eta ondoren zer gertatuko den  adieraziz.


Kontaketen analisien bitartez, froga egiten duen pertsonaren sentimenduak, motibazioak eta gatazkak azter daitezke.Test proiektibo grafikoak marrazkietan oinarritzen dira nortasunaren azterketa egiteko. Testen erabili ohi diren marrazki ezagunenak giza irudia, zuhaitza eta familia dira. Pazienteari aipatutako marrazkietako bat egiteko eskatzen zaio. Irudiaren tamaina, distortsioak, irudi osoa ez egitea, marraren lodiera eta antzeko datuak aztertuz nortasunaren ezaugarriak azalduko dira. Proba objetiboakPertsonaren jokabideak deskribatzea dute helburu eta ez bere nortasun ezkutuaren dinamika ezagutzea.Galdera sortak dira. Galdera sorta bakoitzak nortasunaren ezaugarri bat, sentimendu talde bat edota jokabide talde bat aztertzen du. MMPI testa eta 16 PF testa dira ezagunenak.ElkarrizketaElkarrizketa ebaluatzeko teknikarik ezagunena da. Honen bidez, pertsonek euren sentimenduei, pentsamenduei edo gatazkei buruzko informazioa ematen duteBehaketaBatez ere konduktistek erabili ohi duten metodoa da. Behaketaren bidez,pertsonaren jokabide batzuen maiztasuna edo iraupena sistematikoki erregistra daitezke.


ARAZO PSIKOLOGIKOAK:1994an American Psychiatric Association-ek argitaratutako DMS-IV liburuan “buruko nahasteei” dagozkien arazo psikologiko sailkatzen eta deskribatzen dira.Sailkapen honekin eragozpenak ikusi ahal dira: pertsona sozialki markatuta dago, diagnostikoak subjektiboak dira, gizarte batek normaltzat edo anormaltzat jotzen duenaren araberakoak dira: adibidez “dapretomania” (esklabo beltzek zuten ihes egiteko grina), emakume alargunen eta dibortziatuen sexu-gehikeria eta homosexualitatea.Antsietateak eragindako nahasteakZenbait egoeraren aurrean urduritasuna senti dezakegu: azterketa batean, dorre bateko azken pisuko leihotik begiratzen dugunean edo jende aurrean hitz egin behar dugunean. Hori oso arrunta eta ohikoa da. Beste egoera batzuen aurrean, pertsona batzuek tentsio jasanezina eta iraunkorra sentitzen dute.Antsietatearekin batera, agerpen fisiologikoak azaltzen dira:izerdia, taupada azkarrak, tentsio muskularra, itolarria …Antsietateak eragindako nahasteak hiru kategoriatan sailkatu ohi dira:Fobia-nahasteak: egoera, objektu edo ekintza batek sortzen duen beldur zentzugabeari fobia deitzen zaio.Fobia jasaten duten pertsonek sentitzen duten beldurra ezin izaten dute zentzuz azaldu, eta beldurra sortzen dien egoerari ihes egiteko beharra sentitzen dute.Fobia gehienak espezifikoak dira: adibidez, animaliei (sugeak, arratoiak, txakurrak ,…) edo egoera jakin batzuei (ekaitzak, hegazkinez bidaiatzea, leku ilunak, …)


Agorafobia: toki publikoetan egoteari beldurra izatea da. Ez dira kalera irteten, ezin izaten dute garraio publikorik erabili, jende asko dagoen lekuetan ezin dira egon (zineak, supermerkatuak, …)Fobia soziala: beldurra ematen die jendearen aurrean aritzeak. Barregarri geratuko direla uste dute eta.Nahaste obsesibo-konpultsiboak.Obsesioak ideia iraunkorrak dira, berarentzat ere zentzugabeak diren pentsamenduak, baina nahi gabe bere kontzientzia etengabe erasotzen dutenak. Gainera, konpultsioak. Nahitaezko jokabide errepikakorrak eta irrazionalak dira:Hauexek dira obsesio ezagunenak: Bortxakeriaren ingurukoak ( norbere seme-alaba hiltzeko beldurra) Kutsadura (norbaiti eskua emateagatik edo mahi-tresna zikinekin jateagatik gaixotzeko beldurra)Zalantza (behin eta berriro norbaiti min egin ote dion zalantza).Konpultsio ohikoenak:Zenbatu beharra (pausuak, autoen matrikulak)Eskuak garbitu beharra edo gauzak ukitu beharra (etxetik irten aurretik ate guztiak ukitzea)Noizbait pentsamendu obsesiboak edo jokabide konpultsiboak izatea ohiko da, baina jokabide horiek iraunkorrak direnean eta bizitza mugatzen dutenean patologikoak direla esan daiteke. Adibidez: gasaren giltza itxita dagoela behin egiaztatzea ohikoa da, baina ez da ohikoa hamar bider egiaztatzea.Antsietate orokorraUrduri sentitzen dira eta ez dakite zergatik. Ez du asko irauten gehienetan eta hainbat sintoma ditu: izerdia, beldurra, egonezina, lo egin ezina…


Traumaren osteko estresa.Nahaste hau egoera traumatikoak bizi ondoren gertatzen da: auto istripuak, bahiketak, lapurreta bortitzak edo eraso sexualak, esate baterako.Nahaste afektiboak.DepresioaGuztiok ezagutzen ditugu desilusioak eta tristurak. Baina depresio klinikoa astetan zehar luzatzen da eta nahaste emozional larri bihurtzen da. Sintomen aldetik: etsipena, negar-krisiak, loaren eta gosearen nahasteak, apatia sexuala, neke handia, norberarekiko sentimendu negatiboak eta kasu batzuetan, haluzinazioak eta eldarnioa.Depresioak borondatea geldiarazten du eta pertsona ez da gai lan egiteko edo egunerako ekintza arruntak betetzeko. Askotan ohean gelditzen dira.Bi depresio mota bereiz daitezke:Erreaktiboak: egoera aldaketa edo kanpoko gertakizun mingarri baten ondoren gertatzen dira: senideren baten heriotza, lanpostua galtzea edo aldatzea, dibortziatzea, …Endogenoa: barne arrazoiengatik gertatzen da eta arrazoiok biokimikoak , genetikoak edo neurologikoak izan daitezke.ManiaDepresioaren kontrako emozioa da. Kontrolik gabeko poza (euforia) sentitzen dute. Ezin dira geldirik egon, gehiegizko optimismoa dute eta euren buruen oso irudi positiboa dute.Nahaste bipolarraManiaren eta depresioaren alternantziari deitzen zaio. Egun batetik bestera pasatzen dute egoeratik.


Nahaste psikosomatikoakArrazoi fisiologiko ezagunik ez duten gaitzak dira. Gehien ezagutzen dena Hipokondria da. Osasunaz kezka handia izaten duten pertsonak dira. Medikuz mediku ibiltzen dira eta gehienek botika ugari hartzen dituzte.Disoziazio-nahasteakNorbaitek bat-batean oroimena galtzen duenean edo nortasun aldaketak jasaten dituenean.Nahasterik aipagarriena, nortasun anizkoitza da. Oso ezaugarri bereziak ditu. Pertsona niaren disoziazio izugarria sufritzen du eta nortasun desberdin bi edo gehiago izan ditzake. Nortasun bakoitzak portaera eta harreman desberdinak sorrarazten ditu.Nortasun desberdinak ez dira aldi berean agertzen, txandakatu egiten dira, bat-batean batetik bestera pasatuz. Gehienetan, nortasun desberdinen artean, bat nagusitzen da eta gainontzekoak horren menpe egoten dira. Nortasun horiek aurkako ezaugarriak izaten dituzte eta sexu eta adin desberdinekoak ere izan daitezke. Normalean, nortasun nagusiak ez dauka gainerakoen berririk, existitzen direnik ere ez daki.
Nortasun anizkoitza duten gehienak emakumeak izaten dira, umetan bortxakeria fisikoak, sexualak edo emozionalak jasan dituzten emakumeak, alegia. Badirudi iraganean jasandako egoera traumatikoari ihes egiteko bide bat dela.


Nahaste eskizofrenikoakGaztaroaren bukaeran edo heldutasunaren hasieran agertzen da normalean. Bi sexuetako pertsonek jasan dezakete.Gaixo eskizofrenikoak errealitatearekin kontaktua galtzen du. Gaur egun, paziente hauen sufrimendua arintzeko dagoen bide bakarra antipsikotikoak dira.Eskizofreniak ezaugarri bereziak ditu:Automarjinazioa: giza harremanak lortzeko eta mantentzeko zailtasunak dituzte.Antolatu gabeko pentsamendua: oinarri logikorik gabeko pentsamenduak ditu et oso arraroak dira. Eldarnioak sufritzen ditu, hots: handikeria-eldarnioak (ahalmen berezia dutela), pertsekuzio-eldarnioak (norbait bere atzetik dabilela), eldarnio somatikoak (zerebroak usteltzen ari zaiola pentsatzea). Maiz, gaixoek uste dute jendeak badakiela zer pentsatzen duten.Pertzepzio nahasiak: hainbat haluzinazio jasan ditzakete: entzumenezkoak (ahotsak entzutea), ikusmenekoak (errealak ez diren formak ikustea), edo zinestesikoak (gorputzeko organoren baten forma edo tamainaren aldaketak sentitzea).Emozio eta jokabide desegokia: ilusiozko munduan bizi da eta preso sentitzen da mundu horren barruan. Bere bizitza ez du inolako zentzurik.Elikadura nahasteak Elikadura nahaste garrantzitsuenak anorexia eta bulimia dira eta lodi ez egoteko desio kontrolaezinak eragin ohi ditu.Anorexia: nahiz eta bi sexuetan duen eragina, ugariagoa da 12-18 urte bitarteko nesken artean. Gaixoek euren buruen irudi distortsionatua dute eta, horren ondorioz, ezin dituzte euren gorputzak diren bezala hauteman.


Bulimia: nahaste hau ere gehiago gertatzen zaie neskei eta emakume gazteei gizonezkoei baino. Ezaugarri nagusia kontrolik gabe jateko bat-bateko gogoa da. Gaixoak jaten hasi eta ezin izaten dira gelditu eta, gero, laxanteak edo diuretikoak hartzen dituzte edota botaka eginarazten diote beren buruari. Badakite euren portaera ez dela egokia eta askotan, deprimituta edo errudun sentitzen dira. Anorexia baino askoz zailagoa da bulimia detektatzea, zeren bulimia duten gaixoek ez baitute pisu arazorik izaten


HELBURU TERAPEUTIKOAK:
Psikologia ulertzeko modu ezberdinak dauden einean, adostasun falta handiakdaude terapien helburuen inguruan. Baina, modu orokorrean, esan dezakegu ondorengoak direla.Etsipena edo autestimu falta gainditzen laguntzea.Ihes egiteko jokabideak gainditzen laguntzea. Hau da, arazoak sahiestu beharrean,egoera estresagarriei aurre egiteko estrategiak ikastea.Nork bere ideia okerrak ezagutzea. Hots, geure buruari jarritako helburuen egokitasunari erreparatzea, irrealistak izan ez daitezen.Bizitzaren errealitateak onartzen ikastea; aldaezinak diren gauzak onartzea, nolabaiteko heldutasun pertsonala lortzearren.


TERAPIA PSIKOLOGIKOAK: Psikoanalisi-terapia: gaur egungo nahasteak eragin dituzten iraganeko gertakizun traumatikoak inkontzientetik kanpora ateratzea du helburu. Horretarako, 3 teknika erabili ohi dira:Asoziazio askea: pazienteak burura datorkion guztia kontatzen dio terapeutari, inongo traba edo mugarik gabe, logika izan ala ez.Ametsen azterketa eta interpretazioa: esna gaudenean erreprimitzen ditugun bulkadak eta nahiak ametsean agertzen dira, baina itxuraldatuta.Haurtzaroko oroitzapenak: terapeutak dena sistematikoki entzun eta interpretatu behar du. Pazientea sendatzeko, terapeutak aintzakotzat hartu, ulertu eta onartu egin behar ditu datu horiek guztiak. Baina hori ez da erraz lortzen, zeren dena erreprimituta (ahaztuta) baitago et kontzienteak ez baititu onartu nahi. Beraz, terapeutaren lana, interpretazioen eta analisien bidez, pazienteari zailtasun hori gainditzen laguntzea da.Terapia kognitibo-konduktuala: terapia hau ikaskuntzaren teorian oinarritzen da, eta jokabideak mantentzea, aldatzea edo ahultzea du helburu. Helburua ez da arazoen arrazoi ezkutuak aztertzea edo existentziaren zentzua aurkitzea. Helburua irakastea da. Kontzeptu berriak atxiki dizkio terapiari:Terapeutek portaera-arazoak tratatzen dituzte eta ez “buruko gaixotasunak”.Terapeutarengana laguntza bila doana bezeroa da eta ez “pazientea”, hots, arazoak dituen pertsona bat.Terapeutek ez dute portaera problematikoen balorazio moralik egiten.Terapia kognitibo-konduktualaren oinarriak:Jokabide normalak zein anormalak ikasitakoak dira.


Pertsonaren gatazken arrazoia aurkitu behar da eta ez erruduna edo erruaren arrazoia.Terapia kognitibo-konduktualean, jokabideen eta prozesu kognitiboen jabetzeko, sendotzeko eta ahultzeko prozesuak aztertu behar dira. Horretarako hainbat teknika erabiltzen dira: elkarrizketak, erregistro psiokofisiologikoak (tentsio arteriala, odolaren bolumena) eta jokabidearen behaketa.Azterketa kognitibo-konduktuala lau fasetan banatu ohi da:Jokabidearen (arazoaren) ebaluazio zehatza.Aldatu nahi den jokabidea aukeratu ondoren, terapiaren helburuak mugatu.Tratamendua: jokabide problematikoa aldatzen saiatu zenbait tekniken bidez.Lortutako emaitzen balorazioa.Teknika kognitibo-konduktual batzuk: Wolpe-ren sensibilizaio-galtze sistematikoa (fobiak). Modelaketa .Berregituratze-kognitiboa.Terapia humanistikoa: Rogers-entzat terapiaren helburua heldutasun pertsonala lortzea da. Garrantzi handiagoa ematen zaio alderdi afektiboari intelektualari baino. Humanistek pazienteari entzun egiten diote inongo balorazio, interpretazio edo kritikarik egin gabe

Entradas relacionadas: