Freud nortasuna

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,07 KB

Depresioa ondoez psikologikoa da.Borondatea geldiarazten du eta pertsona ez da gai lan egiteko edo ekintza arruntak betetzeko.Depresioaren menpe daudenek egoera horrek betiko iraungo duela uste dute,ez dira gai etorkizunari aurre egiteko.

D.Erreaktiboak:

egoera-aldaketa baten edo kanpoko gertakizun mingarri baten ondoren gertatzen dira:senide baten heriotza...Depr hauek arruntak dira,batzuetan ez dira kaltegarriak.Egoera hauek sufritzean erantzun normaltzat jotzen da depresio erreaktiboa jasatea denbora batera gainditzen badira.

D.Endogenoa

Barne arrazoiengatik gertatzen da eta arrazoiok biokimikoak zein genetikoak edo neurologikoak izan daitezke.Etsipenak eta tristurak jota sentitzen da.

Nahaste bipolarra:

maniaren eta depresioaren elternantzia da.Maniaren fasean,hau sufritzen dutenek oso berritsu eta gogotsu azaltzen dira.Ez dute lo egiteko behar handirik eta kontra egiterakoan,erraz haserretu.Egun batetik bestera,depresio jota azaltzen dira.
Eskizofrenia gaitasun kognitiboen eta afektiboen zatiketa da.Gaztaroaren bukaeran edo heldutasunaren hasieran agertzen da normalean.Psikosien taldean sailkatuta dago,ezin izan da bere etiologia organikoa egiaztatu.Eskizofrenikoek errealitatearekin kontaktua galtzen dute.Eskiz mota bakoitzak bere sintomak situ,hauen sufrimendua arintzeko bide bakarra antipsikotikoak dira.Ezaugarriak.

Automarjinazioa

Giza harremanak lortzeko eta mantentzeko zailtasunak dituzte,hauek ez baitira asegarriak haientzat.

Antolatu gabeko pentsamendua

Oinarri logikarik gabeko eta pentsamendu arraroak ditu.Delirioak sufritzen dituzte:handikeria-delirioa,pertsekuzio-delirioa,delirio somatikoa. Uste dute jendeak badakiela haiek zer pentsatzen duten

.Pertzepzio nahasiak:

hainbat haluzinazio jasan ditzakete:entzumenekoa,ikusmenekoa,zinestesikoak

.Emozio eta jokabide desegokiak

ilusiozko munduan bizi da eta preso sentitzen da mundu horren barruan,gorputza eta nortasuna arrotz egiten zaizkio eta erreakzio emozional eta afektibo motelak ditu,bizitzako gauzez gozatzeko ezintasuna.Bere bizitzak ez du zentsurik./4 eskizo motak.

Paranoidea:

delirioak dira nagusi,handitze-delirioa eta pertsekuzio-delirioa.Entzumenezko haluzinazioak eta jokabidearen eta hizkuntzaren nahasteak izaten dituzte.

Katatonikoa:

sintomak:negatibismoa,pasibotasuna,komunikazio falta,gorputzaren mugimendu eta jarrera arraroak eta ekolalia.

Hebefrenikoa(antolaketa falta):

haurren jokabidea azaltzen dute,pertsonekin hitz egiten dute eta erakusten duten afektua ezegokia eta azalekoa da.

Ondar-eskizofrenia:

sintoma bakunak:portaera aldrebesa,logikarik gabeko pentsamenduak.


Nortasuna


:besteei ematen diegun irudia.Izaeran eta pentsaeran eragina du.Nortasuna gizabanakoaren egitura psikiko osoaren errepresetazioa da.

Tenperamentua:

nortasunaren oinarria da,substratu neurofisikoa,endokrinoa eta biokimikoa barne hartzen ditu.Herentzia biologikoari lotuta dago eta oso zaila da aldatzea.

Izaera:

izaera eta nortasuna oso antzekoak dira,gizabanakoaren ezaugarri psikologikoei dagozkie.Izaerari balio etikoa atxikitzen diogu.Bizitzan zehar jaso ditugun jokabide-ohituren bidez eratzen da,aldakorra da.Tenperamentua eta izaerak nortasuna osatzen dute.

Eredu estrukturala:

Freud-ek nortasuna aztertzeko eredu berria.Nortasuna iirika biologikoen eta gizarteak jartzen dituen mugen arteko gatazkatik sortzen da.Gatazkan irrika biologikoen helburua agresibitatea askatzea eta plazera bilatze da,gizartearen mugen helburua,kanpoko errealitatearen eta murrizketa moralen bitartez,irrika horien eragina moztea.Freuden ustez nortasuna errudun sentitu gabe edo zigorrik jaso gabe irrikak adierazi ahal izateko egiten dugun esfortzuaren emaitza.Hiru eremuetan banatu zuen nortasuna:
zera,nia eta supernia.

Zera:

nortasunaren oinarri primitiboena.Jaiotzatik dugu gurekin eta inkontzientea da.Zerean sortzen diren irrikak berehala asetzeko joera daukagu,ondorioak kontuan izan gabe,zeren eta plazeraren printzipioak zuzentzen baitu. Oso zailak dira kontrolatzen.

Nia:

pertzepzio kontzientea,pentsamenduak,iritziak eta oroitzapenak daude.Nortasunaren atal arrazionalena.Errealitate-printzipioak gobernatzen du,barneko tentsioak kontrolatzea.Zeraren irrikak asetzen saiatu.Gorputza kontserbatzen,errealitatera moldatzea eta barneko tentsioak kontrolatzea dira niaren betebehar nagusiak.

Supernia:

gurasoek eta gizarteak umeari portaera-eredu ideal gisa transmititzen dizkioten balioek osatzen dute supernia eremua.Helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko litzatekeen adieraztea.

Fase psikosexualak:

nortasunaren garapenarenari buruzko teoria.Fase bakoitzari gorputz-atal bat dagokio eta atal bakoitza plazera lortzeko iturria da.Pertsona fase batean finkatuta gera daiteke edo fase hori ezin badu garatu,lehenago garatu duen fasera itzuliko da.

F.Orala:

lehenengo fasea.Jaiotzetatik urte eta erdi urtera arte.Lehen plazer-iturria ahoa da.Plazer sentsualak ahoaren inguruan,umeari xurgatzea,haginka egitea..Gustatu.

F.Anala:

bigarren fasea.Lehenengo urte erditik hiru urtera.Gurasoek esfinterren kontrola irakasteko ahalegina egiten sute.Ipurdi ingurua da plazeraren iturria,plazera lortzen du kaka egitean,jakin behar du plazer hori edonoiz eta edonon ezin dela lortu.

F.Falikoa:

3 eta 6 urte bitartean.Umeak genitaletatik lortzen du plazerra.Mutilek amarengana zuzenduko dituzte sexu-bulkadak,aitarenganako gorrotoa ea zeloak izango dituzte.Umeari beldurra ematen dio aitak bere desioak ezagutzea(edipo konplexua)=emakumeekin harremanak izateko joera nabarmena edo emakumea desioak betetzeko objektu gisa ukatzen duena(homosexu)gatazkari irtenbidea emateko umea bere sexu bera duen gurasoarekin identifikatu behar da.

Entradas relacionadas: