Fresaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,48 KB

1.Fresaketa-eragiketan agertzen diren hiru mugimendu nagusiak azaldu:

-Ebaketa-Higidura: Fresak bere ardatzaren inguruan biratzean sortzen duen higidura da

-Aitzinamendu-

higidura

Piezaren mugimendu horizontalak sortzen duen higidura da.Higidura horiek plano horizontal baten edozein ardatzetan egin daitezke.

-Sartze-Higidura: Fresaren edo piezaren mugimendu bertikalak sortzen duen higidura da. Iraganaldi motak(arbastatzeko edo akaberakoa)zehazten du sartzearen edo iraganaldiaren balioa.


2.Fresatzeko makinen moten sailkapena egin, bai ardatz nagusiaren posizioaren arabera, baita iraganaldia egiteko mugimenduaren arabera:

Ardatz nagusiaren posizioaren arabera:


-Horizontala -Bertikala -Unibertsala edo mistoa

Iraganaldia egiteko moduaren arabera:


-Kontsola edo mentsulakoa:mahai pieza-etxea hurbiltzen zaio fresari

-Bankadadunak:erreminta hurbiltzen saio fresari


3.Fresatzeko makina unibertsalean dauden ondoko elementuak deskribatu:

Zubia : Lunetaren euskarria da.Lunetak ardatz fresa-etxeari eusten dio mutur libretik.Linealki mugi daiteke, eta blokeatu, posizio agokira iristen denean.

Mahiaren multzoa Mahaiak berak, orga mahai-etxeak eta menstulak osatzen dute multzo hori.Bankadaren gainean, gida bertikal batzuei esker, menstula izeneko bastidore bat higitzen da.Mentsularen gainean,horizontalki, orga mahai-etxea higitzen da. Eta haren gainean, zeharka, mahaia bera mugitzen da. Mahaiaren gainean, mekanizatu behar diren piezak edomekanizaio-tresnak jartzen dira: horregaitik, mahaiko artekek T forma dute.

Buru unibertsala makina unibertsalekin akopla daitekeen gailu garrantzitsu bat da.Makinaren prestazioak handitzen ditu,fresaketa bertikala,horizontala,erradila,angeluarra eta abar egiteko balio du.1.Sinpleenak bi biraketa-gainazal edo plataforma ditu.2.Buru bertikal unibertsal erabiliena Hure izenekoa da. Buru horren birakeeta-plataformak45º-ko inklinazioa duenez, erremintak edozein posizio har dezake.


4. Lauketa lanetan zein ezberdintasun agertzen dira 90 45 60 75 ko posizio angelua duten erremintatan

90º-ko posizio-angelua lauketa egiteaz gain, beste gainazal batekin eskuairatu behar denean. Gehienbat indar erradialak sortzen dituenez, egokia da karga axialak jasan ezin dituzten pieza mehetarako.

60º-75º arteko posizio-angelua duten fresek produktibitate ona lortzen dute,ebaketa-sakonera handiak egiteko eta 45ºkoek baino indar axial gutxiago sortzen baitituzte,90ºkoek baino erresistentzia hobea dute.


5. Zeri deritzogu fresen hortz neurria noiz erabiltzen dugu hotz neurri mota bakoitza fresa batek hortz neurria diferentziala duela zer esan nahi du.

-Eragiketa ezegonkorrak egiten direnean edo potentzia mugatutako makinekin lan egiten denean, hortz-neurri handiak erabiliko dira, ebaketa-indar txikiak behar baita. Artekaketa osoak egitekoerabiltzen dira.Material ez-burdinazkoak mekanizatzeko, txirbil luzeak sortzen baituzte.

-Lan-baldintzak egonkorrak direnean eta produktibitate ona behar denean, hortz-neurri normaleko fresak erabiltzen dira.Altzairuak,altzairu herdilgaitzak eta superaleazio termoerresistenteak mekanizatzeko.

-Hortz-neurri txikiko fresak burdinurtuak mekanizatzeko eta pieza meheak produktibitate handiz mekanizatzeko erabiltzen dira.Ziurtatu behar dugu beti sorbatz bat baino gehiagok ukitu behar dutela pieza. Plakatxo asko daudenez, abiadura baxua erabil daiteke, egokia da titanioa mekanizatzeko.

Hortz-neurri diferentziala fresak ere badaude halakoetan plakatoen guztien arteko distantzia ez dira berdinak


6. Lautzeko prozeduran lan egokia egiteko erreminta piezaren zentroarekiko zergatik desplazatzen da

Makinaren esfortzua minimisatzeko eta mekanizazio denbora laburtzeko

7.Gainazalak eskuairatzean zein posizio angeluko plakatxoak erabili behar dira, zergatik

90koak

8. Artekaketa noiz erabiltzen dira disko fresak eta noiz girtendu aurretiko fresa zilindrikok, zein motatako makinatan erabiltzen da fresa mota bakoitza

Disko-fresak perdoi txikiko arteka lineal irekiak eta sakonak egiteko erabiltzen dira.Artekak itxia eta ez oso sakona izan behar duenean (matadera bat esaterako) artekatarako fresak erabiltzen dira.

Makina horizontalean


9.Zer da fresaketa konbentzionala eta zer da beheranzko fresaketa azaldu bien arteko diferentzia guztiak izendatu

Sistema erabiliena izan da, erremintak altzairuzkoak ziren, eta makinek ez zuten errebote-efektua eragozteko adinako sendotasunik eta ez zuten horri aurre egiteko mekanismorik.Pieza fresaren biraketaren aurkako noranzkoan desplazatzen da.Ebaketan sortzen diren indarrek aitzinamenduaren aurkako noranzkoa dute.

Fresatzeko modurik gomendagarriena da, fresa piezaren aitzinamendu-noranzko berean biratzen da, materialean txirbil-kargarekin sartzen da. Ebaketaren eboluzioan txirbil-karga gutxitu egiten da.Horrela, plakatxoak bero gutxiago xurgatzen du lantzen den piezaren materialaren gogortzea minimizatzen da.Fresaketaren indarrek pieza aitzinamenduaren noranzko berean arrastatzeko joera dute.



Entradas relacionadas: