Freineten Pedagogia: Herritartasuna eta Eskola Kooperatiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en con un tamaño de 2,02 KB

Herritartasuna eta Bizitza Kooperatiboa

Xede garrantzitsu bat haurra ahalik eta hiritartuagoa ateratzea da, haurrak etorkizunean herriko hiritarrak izango direlako. Horretarako, Freinetek eskola herriaren erdialdean kokatzen du, haurrak herriarekin kontaktu zuzena izan dezan.

Freineten Pedagogiaren Oinarriak

Freineten pedagogiak dioenez, ikasle guztiek arrakasta lortzeko aukera berdinak dituzte; horretarako, irakaslearen laguntza ezinbestekoa da. Ez dituzte testu-liburuak erabiliko; lorpenak esperientziaren bidez lortzen dira, ez lege eta arauen bidez.

Esperimentazioa eta Metodo Naturala

Freinetek irakaskuntza tradizionalean ohikoa den behaketa, azalpena eta frogapenen prozesua kritikatzen du. Horren ordez, esperimentazioan oinarritutako metodo naturala defenditzen du:

  • Haurrari esperimentatzen utzi behar zaio ikaste-prozesua osatuagoa izan dadin.
  • Irakasleak ez du agindurik eman behar, aurretik aukeratutako metodologia bat baizik.
  • Ikasleen eta irakasleen arteko harremana eta errespetua oinarrizkoak dira, pertsona guztiak berdinak baikara.

Lanean Oinarritutako Pedagogia

Freineten beste ezaugarri bat haurren azalean jartzea da, nagusien parekide baitira. Bere pedagogia lanean oinarritzen da:

  • Ez da kanpotik datorren lana egiten.
  • Eskolako lana elkarrekin antolatzen da, haurraren interesetatik abiatuta.

Eskola Kooperatiboa eta Demokrazia

Freinetek proposaturiko eskola kooperatiboa da; bertan, ikasle eta irakasle guztiak talde-lanean aritzen dira, gizarte demokratikoa lortzeko helburuarekin.

Teknika Kooperatiboak: Periodiko Murala

Talde-lana sustatzeko, Freinetek teknika ezberdinak garatu zituen. Horietako bat periodiko murala da, hiru zatitan banatua:

  1. Kritikak
  2. Proposamenak
  3. Zorionak

Ikasleek astean behin idazten dute bertan, eta ondoren, asanblada kooperatiboan eztabaidatzen da idatzitakoa.

Entradas relacionadas: