Frantziako Iraultzatik Napoleonen Inperioaren Amaierara: Gertaerak eta Ondorioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Estatu Orokorrak eta Asanblea Nazionala

Erregimen Zaharrean, Estatu Orokorrak hiru estamentuen ordezkariak biltzen zituen, erregea barne. Asanblea Nazionalak, hirugarren estamentukoek osatua, Erregimen Zaharraren amaiera eta absolutismoaren desagerpena ekarri zuen. Gizarte-berdintasuna eta giza-eskubideak ezarri ziren.

Asanblea Konstituziogilea eta Sans-culottes

Asanblea Konstituziogileak Frantziako lehen konstituzioa sortu zuen, monarkia konstituzionala eta botere-banaketa ezarriz. Sans-culottes, noblezia eta burgesia bezala janzteko dirurik ez zuten herritarrak, iraultzaile sutsuak izan ziren.

Klubak, Betoa eta Konbentzio Nazionala

Klubak (alderdi politikoak, hala nola jakobinoak eta girondinoak) eta betoa (erakunde batzuen eskumena) funtsezko kontzeptuak izan ziren. Konbentzio Nazionalak, hauteskunde-deialdi baten ondoren, izualdia eta Robespierren diktadura ekarri zituen.

Izualdia, Direktorioa eta Biziarteko Kontsulaldia

Izualdian, Robespierren agindupean, iraultzaren aurkariak gilotinatu zituzten. Direktorioak gobernu moderatua ezarri zuen, baina ahula izan zen. Napoleonek Biziarteko Kontsulaldia ezarri zuen, bere burua errege izendatuz.

Blokeo Kontinentala eta Estatu Tapoiak

Blokeo Kontinentalak Britainia Handiarekin merkataritza eragotzi nahi zuen. Estatu Tapoiak herrialde "arriskutsuak" isolatzeko eta kontrolatzeko sortu ziren.

Liberalismoaren Ezaugarriak

Liberalismoak, XIX. mendeko pentsamendu politikoak, banakoaren askatasuna eta boterearen burgesen eskuetan egotea defendatzen zituen. Giza eskubideetan oinarritzen zen.

Berrezarkuntza eta Absolutismoaren Itzulera

Napoleonen porrotaren ondoren, Berrezarkuntzak absolutismoa itzuli zuen. Monarkek boterea berreskuratu zuten eta Vienako Biltzarrak Europako mapa berrantolatu zuen.

Vienako Biltzarra

Vienako Biltzarrak (1815) Napoleonen garaiko mapa berrantolatu eta nazioarteko arazoak eztabaidatzeko sistema bat ezarri zuen, gerrak saihesteko eta iraultzaren kontra egiteko.

Iraultzaren Aurreko Egoera eta Bilakaera

Iraultzaren aurretik, krisi ekonomiko, sozial eta politikoa zegoen Frantzian. Estatu Orokorren bilera, Asanblea Nazionalaren sorrera, eta giza eskubideen deklarazioa izan ziren iraultzaren lehen urratsak. Monarkia konstituzionala ezarri, eta gerra piztu zen Austriarekin eta Prusiarekin. Jakobinoek boterea hartu eta Errepublika ezarri zuten. Luis XVI.a gilotinatu eta izualdia hasi zen.

Robespierren erorketaren ondoren, Direktorioa ezarri zen, baina Napoleonek estatu-kolpe bat eman eta Kontsulatuaren bidez boterea bereganatu zuen. Inperioa sortu eta Europako zati handi bat konkistatu zuen. Blokeo kontinentala ezarri zuen Britainia Handiaren aurka, baina Espainiako eta Errusiako inbasioek porrot egin zuten. Napoleon garaitua izan zen eta erbesteratua, baina ihes egin eta boterea berreskuratu zuen ehun egunez, Waterlooko guduan behin betiko garaitua izan zen arte.

Entradas relacionadas: