Frantziako iraultzaren kausak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,1 KB

INDEPENDENTZIAREN JATORRIA

Amerikako iraultzaren jatorria zazpi urteko gerra izan zen, britainiarren eta frantsesen artekoa. Gerraren kostari aurre egiteko, Amerikako kolonietan zerga berriak sortzen saiatu zen Britainia Handia. Koloniek uko egin zioten zergak ordaintzeari. Ondorioz, bertan behera geratu ziren zenbait zerga, baina indarrean jarraitu zuen tearen gaineko zergak. Ondorioz 1773an Boston tea party edo tearen matxinada gauzatu zen. Matxinada hori tea itsasora botatzea datza, merkatariek natiboz mozorrotu eta tea zeramaten Ingalaterrako itsasontziei erasotu zieten.

1776ko uztailaren 4an, Amerikako Estatu Batuak independentzia aldarrikatu zuten, Jeffersonek idatzitako adierazpen baten bidez.

ESTATU BATUETAKO INDEPENDENTZIA GERRA

Lehen fasea (1775-1777) Matxinoak, George Washington buru zutela, britainiarren kontra burrukatu zuten, gerrila-taktika erabiliz. Washingtonen aginduetara zegoen milizianoak garaipena lortu zuenean Saratogan (1777) laguntzea erabaki zuen Frantziak. Espainiak ere babesa eman zien independentziaren aldekoei.

Bigarren fasea (1778-1782) Britainiar armadan hondoa jo zuen Yorktownen. Versallesko itunaren bidez (1783) egin zen bakea. AEBk independentzia onartu zuen.

Konstituzioa

Alexander Hamiltonek kongresu bat aukeratzea proposatu zuen. 1787an, berrogeita hamar ordezkarik ((fundatzaileak)) deritze konstituzio berriaren testua idatzi zuten.

1.Ezaugarria

  1. Botere legegilea: senatuaren esku eta ordezkarien ganberaren esku.

  2. Botere betearazlea: Presidente bat zuen buru: Lau urtean behin aukeratzen zen. Presidenteak izendatzen zituen gobernuko kideak, armadaren gaineko agente gorena zuen. George Washington izan zen AEBko lehen presidentea.

  3. Botere judiziala: Botere politikoarekin inolako zerikusirik gabe. Auzitegi gorena zen botere judizialaren burua

2. Ezaugarria:

Historiako lehen konstituzio liberal aizan zen.

3. Ezaugarria:

Europan eredu, absolutismoari aurre egiteko


FRANTZIAKO IRAULTZA

Frantziar iraultzaren hasiera estatu orokorretan herri xehearen ordezkariak matxinatu zirenean hasi zen.

Estatu orokorrak Versaillesen batu ziren.

estatu orokorretan estamentuak botoa emateko moduari buruzko eztabaida bat izan zen abiarazlea.

Hirugarren estatuan asanblea nazionala aldarrikatu zuen subiranotasunaren alde.

Hirugarren estatuak hartutako erabaki guztiak bertan behera utzi zituen erregeak, eta batzar aretoa itxi zuen, ondorioz pilotaren aretoan bildu behar izan ziren eta batzarraren izen berria asanblea nazional konstituziogilea izan zen.

1789ko uztailaren 14an Bestilako kartzelari eraso egin behar izan zieten Parisen, eta erregeak asanblea nazionala onartu egin behar izan zuen.


Asanblea nazional konstituziogilea

1791ko konstituzioa

  1. Frantziako lehen konstituzioa izan zen.

  2. Subiranotasun nazionala ezarri zen.

  3. Botere banaketa (betearazlea, monarkak);(legegilea, asanbleak) ; (judiziala, epaileak)

  4. Errolda sufragioa (boto eskubidea) 25 urte baino gehiago eta errenta jakin bat zuten gizonezkoentzako soilik zegoen bozkatzeko aukera.

Asanblea legegilea

Luis XVl.A ihes egiten saiatu zen 1791ko ekainean, erbesteratutako aristokratekin elkartu eta armada bat osatu nahi zuen, atzerriko tropen laguntzaz Paris hartu eta iraultza deuseztatzeko. Ihes zihoala, atxilo hartu zuten.


Konstituzioa egindakoan, Asanblea Nazional konstituziogilea desegin egin zen, Asanblea langilea ezarriz.


Oso garai nahasia izan zen: elikagai urriak ziren eta kanpoko mehatxuak (Europako monarkek (Austria, Prusia, Espainia) laguntza ematen zieten Frantziako iraultzaileen kontra egiteko)

Konbetzioa

Herri masek erregearen jauregiari eraso zioten, Austriar-prusiaren mehatxua zela eta, ondorioz, erradikalizatu egin zen iraultza.

Asanblea legegileak monarkia deuseztatu, eta erabaki zuen konbentzioa izeneko beste asanblea bat aukeratzea


4. NAPOLEONEN GARAIKO EUROPA

4.1. Kontsulatua

Napoleon Bonapartek, burgesiaren babesarekin estatu kolpea eman zuen eta Kontsulatua ezarri zuen.

  • Ezarritako neurriak (a., b.)

  1. Vatikanoarekin Konkordatua sinatu zuen; aita santuak Napoleonen gobernua onartu zuen, eta Napoleonek konpromiso hauek hartu zituen: kleroari eustea, katolizismoa Frantziako erlijio nagusitzat hartzea, eta Aita Santuaren Estatuak babestea.

  2. Kode zibila idaztea: iraultzaren ideiak jasotzen zituen

  • 1804. Urtean Napoleonek enperadore izendatu zuen bere burua

  • Frantziaren aurkako koalizioa Erresuma Batuak eta Errusiak eratu zuten, eta harekin bat egin zuen Austriak ere ondorioz gerra hasi zen. Napoleonek garaipen handiak izan zituen Austriaren eta Errusiaren aurka.

  • POLITIKA ESPANTSIONISTA

  • Britainiarren itsasoko nagusitasunari aurre egiteko, blokeo kontinentala ezarri zuen. Herrialdeek ezin zuten britainiarrekin merkataritza-harremanik izan.

  • Napoleonen aliatua bihurtu zen Austria.

  • Napoleonek Inperio Santua desegin zuen.

  • Prusia okupatu zuen.

  • Galdu ondoren, Errusiak bakea sinatu zuen, eta Frantziaren aliatua bihurtu zen.

  • Ondorioz, inperio handia osatu zuen Napoleonek

  • 1814. Urtean, Koalizioak Napoleon garaitu ondoren, kargutik kendu zuten eta Elba uhartera erretiratu zen

  • Luis XVIII.Ak hartu zuen Frantziako tronua

  • Napoleonek Elbatik ihez egin zuen eta Frantziara itzuli zen eta ehun eguneko inperioa ezarri zuen.

  • Waterloon amaitu zen Napoleonen Inperioa eta Santa Helena uhartera erbesteratu zuten.

Entradas relacionadas: