Frantziako Iraultza eta Bonapartismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,46 KB

Konbentzioaren aldia (1792-1794)

Sans Culotte-ek Tuilerietako jauregiaren kontrako eraso bat egin zuten.

Iraultza erradikalizatu zen (monarkia ezabatu zuten eta parlamentu berri bat – Konbentzioa- aukeratu zen); legebiltzar berriak botere exekutiboa ere zuen eta errepublikaren erakunde nagusia zen. Konbentzioaren barruan hiru talde nagusi bereizten ziren: 1- girondinoak ; 2- “lautada”; 3- jakobinoak (edo menditarrak). 1-Girondinoak ( haien liderrak Gironda aldekoak ziren): talde honetako kideak moderatuak ziren eta egitura federal baten aldekoak (haien lider ezagunena Brissot zen). 2-”Lautada”(legebiltzarreko beheko aldean eserita zeudelako) beste bi taldeen artean neutraltasuna mantendu nahi zuen alderdi zentrista zen.

3- Jakobinoak edo menditarrak ( lehen izena euren biltokiagatik -jakobinoen komentu bat- jarri zitzaien, bigarrena legebiltzarreko goiko aldean eserita zeudelako) errepublika demokratiko baten defendatzaile erradikalak eta sans culotteen aliatu politikoak ziren, egitura zentralista bat defendatzen zutenak. Haien lider famatuena Robespierre zen.

Termidorreko konbentzioa (1794ko uztaila- 1795eko urria)

Burgesia kontserbadoreak iraultza amaitu nahi zuenez, talde erradikalak ezabatu zituen.

Sans Culotteak indargabetu eta lehenago jakobinoek hartutako erabakiak abolitu zituzten.

1795eko konstituzioarekin “ hoberenen gobernua” ezarri nahi zuten. Sufragio zentsitarioaren bidez aukeratutako bi ganberako parlamentua (Bostehunena -diputatuak- eta Zaharrena -senatua-) eta direktorio bat (bost kide zituen gobernua) egongo ziren.

Direktorioa (1795eko urria-1799ko azaroa)

Aldi honetan direktorioak indarrez inposatu zuen bakea; matxinadak eta erradikalen mehatxua hor zeuden-eta. Hura ezegonkortasun handiko garaia izan zen. Ospe handia lortu zuen militar batek (Napoleon Bonapartek) estatu-kolpe bat egin zuen 1799ko brumarioaren 18an (1799ko azaroaren 9an). Napoleonek lasaitasuna ekarriko ziela esan zien frantsesei.Hiru kontsul zituen gobernu bat eratu zen. Hala ere, hasieratik Napoleonek bere botere pertsonala indartu zuenez, beste bi kontsulak baztertu zituen. Bonaparteren estatu-kolpeak iraultza amaitu zuen eta bere agintaldia hasi zen.

Iraultzaren zergaitiak

Ekonomikoak

*1780.az geroztik krisialdia (uzta txarrek eta goseteek protestak suspertzen zituzten nekazaritza- inguruan eta hirietan).Matxinada giroaren gorakada.

*Botere ekonomiko burgesaren hazkundea ( haien botere sozialarekin edo politikoaren bat ez zetorrena).

Sozialak

*Estamentu pribilegiodunen jarrera berekoiak herri xehea haserretu zuen asko (beste herritarren kontura bizi ziren).

*Haserre horretarako arrazoiak:

– Burgesiak nobleziari nagusitasuna kendu nahi zion.

– Nekazariek zama feudalak (zergak, isunak, ...) desagertzea nahi zuten, zama haien bitartez pribilegiodunek haiek zapaltzen baitzituzten.

Politikoak

*Borboikoen monarkia absolutistaren krisi nabaria:

– Estatuak zailtasun finantzario larriak zituen.

– Nobleziaren jarrerak monarkiaren prestigioa gehiago ahultzen zuen.

– Luis XVI.ak haren agintaritzarako oztopoak izan zitezkeen erreformak zapuzten zituen.

Ideologikoak *Frantzian pentsaera antiabsolutista zabaldu zen (ideia ilustratuak, masoneria**,...). Ideologia berri hura burgesek defendatzen zuten jarrera kritikoaren oinarri bihurtu zen.

** Masoneria: Britainia Handian XVIII. mendearen hasieran eztabaida filosofikorako eta taldekideen hobekuntza sustatzeko sortu zen elkartea. Garai bateko katedralak eraiki zituzten lanbideeetan inspiratutako sinboloak erabiltzen dituzte euren bileretan. Pertsona baten hobekuntza eraikin baten sorrerarekin parekatzen dute. Masoneriako kideek ez dute elkarteko kideak direnik kontatu, sekretuei eustea atsegin dute. Elkarte honen inguruan leienda beltza dago, sarritan sekta arriskutsu konspiratzaile batekin parekatu dute-eta.

Egutegia

Frantzian iraultzaile haiek gizartea asko aldatu nahi izan zutenez, egutegi berri bat ere sortu zuten. Egutegi hura 1793tik 1805ra bitartean indarrean egon zen. Abiapuntua errepublikaren aldarrikapena (1792-09-22) izan zen. Hilabeteen izenak urtaro bakoitzean zegoen naturako elementu bati erreferentzia egiten zion frantsesez eta urtaroaren arabera izenen atzizkia bestelakoa zen, -aire (udazkena), -ôse (negua), -al (udaberria) eta -idor (uda). Esate baterako, uztailari egutegi berrian termidor (beroaren hilabetea) deitzen zitzaion eta brumaire - brumarioa - (lanbroaren hilabetea) azaroari.

Bonapartismoa (1799-1815)

Hasieratik botere pertsonala handitzen saiatu zen.Napoleon Bonaparteren gobernuan ideia liberalen eta ezaugarri absolutisten nahasketa bat egon zen. Hark Frantziarentzat nazioartean nagusitasuna lortu nahi zuen, nagusitasun hori bere arrakasta pertsonalarekin lotuz. Europako historian pertsonaia garrantzitsua izan nahi zuen hark.

Barne- politika

Bonaparteren gobernu autoritarioak Frantziaren barruan zentralizazio politikoa eta batasun

administratiboa lortzeko zenbait erreforma egin zuen. Erreforma horien eragina gaur egun mantentzen da. Adibidez, kode zibila promulgatu zuen eta hezkuntza sistema zentralizatua antolatu zen.

Kanpo-politika

Nagusitasun frantsesa lortzeko, Bonaparteren politika erasokorra eta espantsionista izan zen. Europako mapa politikoa hankaz gora jarri zuen. Monarkia batzuk eraitsi eta tronuan bere armadako ofizialak edota familiako kideak jarri zituen. Printzipio liberalak zabaltzeaz gain, Europako leku askotan altxamendu nazionalistak eragin zituen. Frantziaren kontrako aliantza bat sortu zen (etsai nagusia Britainia Handia izan zen). Errusiako kanpainak Bonaparteren gainbehera hasi zuen (ordura arte britainiarren aurka galdutako itsasgerra

izan zen bere porrot nagusia). Napoleon Bonapartek etsai asko bere aurka bategitea lortu zuen. Wellingtongo dukearen zuzendaritzapean borrokatu zen aliantza multinazional batek boteretik urrundu zuen behin-betiko,1815eanWaterloo-ko garaipenaren ondorioz.

Berrezarkuntza

Napoleonen aurka borrokatu ziren monarkiak Europako mapa politiko zaharra (Bonaparte agertu bainolehen zegoena) berrezartzeko elkartu ziren. Haiek Vienako Biltzarrean (1815) erabaki zuten nola berrantolatuko zuten Europa. Berrezarkuntza botere atzerakoien ekimena izan zen.

Han bildutakoen helburu nagusiak honako hauek izan ziren:

-Napoleon Bonapartek eraitsitako dinastiei tronua itzultzea.

-Napoleonek mapa politikoan egin zituen aldaketak ezabatzea.

-Liberalismoaren hedapena gelditzea eta absolutismoa berrezartzea.

Berrezarkuntza ez zen arrakastatsua izan. Vienan erabakitako ordena ez zen iraunkorra izan, etorkizuneko mugak bestelakoak izango baitziren eta monarkia haiek ezin izan zuten liberalismoaren hedapena gelditu; Europako herri askotan Estatu berriak sortuko zituzten mugimendu nazionalistak agertu ziren eta hurrengo hamarkadetan iraultza liberal berriak egingo zituzten.

Amerika

XVIII. mendean Frantziaren eta Erresuma Batuaren arteko norgehiagoka etengabe bat egon zen.Lehia horrek gerra batzuk eragin zituen eta guda haiek ordaindu beharreko gastu berriak.Gastuak finantzatzeko agintari britainiarrek zerga berriak ezartzea erabaki zuten eta hori gatazka berri baten abiapuntua izan zen Ipar Amerikako kostalde atlantikoan zituen hamahiru koloniarekin. Kolonia haiek metropoliaren aurka matxinatu ziren, Londresko agintarien erantzuna errepresioa izan zelarik.Euren errebindikapenak haratago eramatea eta ordura arteko metropoliarekin zuten lotura oro haustea erabaki zuten kolono haiek, lurralde haiek nazio burujabe berria zirela aldarrikatuz.

Londresko gobernuak kolonoen protestak Lege Jasanezinak promulgatuz zigortu zituen eta horrek gerra ekarriko zuen. Gatazka prozesu bikoitza izan zen: independentzia-gerra eta iraultza liberala. Metropolien eta 13 kolonien arteko gerra 1775ean hasi zen (Concord eta Lexingtongo guduak); errebeldeen buruzagia George Washington izan zen.

1776ko uztailaren 4an euren independentzia aldarrikatu zuten Filadelfian bildutako ordezkariek; agiriaren idazle nagusia Thomas Jefferson izan zen. Gerra hartan Amerikako errebeldeek britainiarren herrialde etsaiak (adibidez, Frantzia) haien alde izan

zituzten.Gerra 1783ko Parisko Itunak amaituko zuen; itun horretan agintari britainiarrek ipar-amerikarrei burujabetza onartzen zieten.

Entradas relacionadas: