Frantziako Inbaditzaileak Espainian: Hezkuntza Politikak eta Botere Berriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,59 KB

Josef I.a Bonapartek inoiz ez zituen eskuak aske izan eraldaketen politika praktikan jartzeko

Napoleon Gorte bonapartistak deitzeko proposamenaren aurka agertu zen. Hezkuntzaren aldeko ardura zela bide, Instrukzio Publikoaren Batzordea sortu zuen, baina hori bertan behera geratu zen gerraren ondorioz. Ez zuen herritarren maitasuna lortu, enperadorearen eta marioneta moduan ikusi zuten eta.

Frantsestu asko estatuko funtzionarioak ziren

Beste batzuk elizgizon ilustratuak ziren, inbaditzailearen alde jarri ziren. Frantsestu gehienek hezkuntzaren, zuzenbidearen edo erlijioaren arloan eraldaketak nahi zituzten. Beste espainiar gutxi batzuek ere ideia horiek zituzten. Inbaditzailearen aurkako borrokan, Cádizeko Gorteetan bildu ziren.

Baina gutxiengo frantsestuak mendekuak eta, geroago, erbestea jasan behar izan zuten

3.3 Probintzia-batzordeak

Espainian botere hutsunea eta haustura gertatu zen. Frantziar armadak okupatu gabeko eskualdeetan egoera kontrolatzeko, herritar ospetsuenek botere berria ezarri zuten: probintzia-batzordeak. Errege absentearen izenean subiranotasuna haien gain hartu eta agintea legitimatzen zuten. Askotariko ideologiakoak ziren eta berehala probintzia-zatiketa gainditu eta nazioko gobernu bateratua sortzeko beharra ikusi zuten. Probintzia-batzordeetako ordezkariekin, Batzorde Zentral Gorena eratu zen. Botere subiranoa beretzat hartuz gorengo gobernu-organo besteak kudeatzeko.

3.4 Gerraren faseak

Ekainean, 170000 gizoneko armada Espainian sartu zen. Asmoa lurralde osotik hedatzea eta herrialdeko gune neuralgikoei eustea zen.

Entradas relacionadas: