Frankismoaren oposizioa: autarkia eta garapenismoa (1939-1975)
Frankismoaren oposizioa (1939-1975)
Oposizioa 1939-1959 bitartean autarkiaren testuinguru politikoan kokatzen da, eta 1960-1975 bitartean, berriz, garapenismoaren eta krisiaren garaian. Autarkiaren garaian oposizioa oso ahula zen, exiliagatik eta errepresio handiagatik. Hala ere, 1960ko hamarkadan sektore gero eta zabalagoetara hedatu zen, Eliza barne, eta horrek indartu egin zuen.
Bi garaietan, oposizioa klandestinitatean aritu zen.
Protesta sozialak
1940ko hamarkadaren amaieran, langile klaseen protesta isila izan zen, bizi- eta lan-baldintzen prekarietateagatik. Adibidez, 1951n Bartzelonako tranbiaren greba eta 1957an Madrilgo eta Bartzelonako ikasleen matxinada. Horrek SEU-tik kanpo sindikatuak sortzea ekarri zuen, eta Comisiones Obreras antolatzea, lan-eskubideak defendatzeko. Erakunde hori 1964ko CCOO-ren aurrekaria izan zen.
1960ko hamarkada
1960ko hamarkadan, gizarte-mugimenduak izan ziren oposizioaren ardatz nagusia. Hala nola, 1962ko Asturiasko meatzarien greba garrantzitsua eta 1964ko greben ondorioz ikasleen mugimendua berpiztu zen.
Alderdi politikoak eta oposizio armatua
Bi garaietan alderdi nagusiak PCE eta PSOE izan ziren, eta garapenismoaren garaian Kataluniako PSUC. Oposizio armatuari dagokionez, autarkian maquisak ziren, PCEren inguruko errepublikar beteranoak, erregimenaren instituzionalizazioaren aurka. Garapenismoaren garaian, berriz, ETA agertu zen, Frankismoaren aurkako eta Euskadiren independentziaren aldeko talde terroristak, PNBtik banatua.
Oposizioaren arteko harremanak
Autarkian, barne-taldeen eta exiliatuen artean desadostasunak zeuden, PSOEren barruan eta errepublikarren artean gatazkak izan ziren, eta ez zegoen batasunik. Garapenismoaren eta krisiaren garaian, alderdi politikoen barne-antolaketa berrantolatu zen eta ekintza bateratua egiteko koordinazio saiakerak egin ziren.
Frankoren eta Borboiren arteko harremana
Lehen fasean, Joan de Borbonek monarkia alternatiba gisa proposatu zuen diktaduraren aurrean, eta Frankok Joan Carlos hezi zezan onartu zuen, bere ordezkari izan zedin. Bigarren fasean, Sucesión Legea egin zenean, Joan Carlos de Borbon izan zen oinordekoa.
Katalunia
Autarkian Katalunian, katalan irakaskuntzatik borroka armatura pasatu zen. Generalitatea exiliatuta mantendu zen, Lluís Companys exekutatu zuten, eta antolakuntza berriak sortu ziren, hala nola Front Nacional de Catalunya eta Consell Nacional de la Democràcia Catalana. Garapenismoaren eta krisiaren garaian, Catalunyako Batzarra sortu zen alderdi politiko desberdinen jarduera koordinatzeko, eta CDC sortu zen Jordi Pujolekin.
Eliza eta justizia
1960ko hamarkadan Eliza Frankismotik urrundu zen eta, geroago, espainiar herriari barkamena eskatu zion ez zelako bitartekari eta adiskidetzaile izan. Azkenik, autarkian delituak auzitegi militarrek epaitzen zituzten, eta garapenismoaren garaian ordena publikoko auzitegiak.