Frankismoaren ezaugarriak eta oposizioaren erantzuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,96 KB
Frankismoaren oinarri ideologikoak eta errepresioa
Kide funtzionarioak derrigorrezkoak ziren. Franco falangista petoa zen eta beti ministro falangistekin inguratzen zen. Armadak garrantzi handia zuen, erregimena garaipen militarrean oinarritu baitzen; ondorioz, hainbat arlo militarren esku geratu ziren.
Nazionalismo espainolak botere eta garrantzi handia izan zuen. Frankismoak zentzu falangista eman zion nazioari eta, ondorioz, nazionalismo espainola erregimen frankistaren oinarrizko elementu bihurtu zen, bereziki Euskal Herriaren eta Kataluniaren kontra.
Altxamendua eta hurrengo errepresioa justifikatu eta arautu nahi dituen testua da. Lege horretan oinarritu ziren gerra ondoren eginiko prozesu gehienak, 1934tik geroztik egindakoak ere. Lege honek edonor atxilotu eta bere jabetza kentzeko aitzakiak erabiltzen ditu.
Oposizioa eta erakundeak
Testuan ageri den erakunde aholku-emailea bultzatuko dute. Testua sinatu zutenen artean ideologia eta helburu berdina azaltzen da. Hauen artean indar gehiena EAJk du, PSOE hauen kontra azaldu zelarik. Hurrengo urteetako borrokarako ideiak egin ziren, baina Francoren gobernuak botere handia zuen.
Estatutuak: Abantaila horiek eskaintzearen truke, gobernuak enpresetan kontrola eskuratuko zuen, estatuko kontable bat ezarriz.
Munich-eko kongresua eta nazioarteko testuingurua
Europako Mugimenduaren kongresuan hartutako erabakien zati bat da. Erregimenaren kontrako kongresuko 118 ordezkariek idatzi zuten, herriari zuzendutako dokumentu publikoa. Helburua demokrazia ezartzea eta EEE-n (Europako Ekonomia Erkidegoa) sartzea zen.
Frankismoaren bigarren fasea eta teknokratak
Frankismoaren bigarren fasean aldaketa batzuk egin ziren teknokratek gobernua osatzean. Opus Dei-ko kideak ziren, eskuineko ideologiakoak. Ekonomian irekiak ziren, baina politikan eta gizartean kontserbadoreak. Espainia isolamendutik atera nahi zuten. Nazioarte mailan salaketa gehiago zeuden diktadura amaitzeko. EEE-n sartzea nahi zuten, baina ezezkoa jaso zuten diktaduragatik; horretaz baliatu ziren demokraziaren alde presioa egiteko.
Kongresuaren eskaerak
- 1. artikulua: Demokrazia egon behar dela.
- 2. artikulua: Askatasuna.
- 3. artikulua: Lurralde berezitasunak errespetatzea.
- 4. artikulua: Langileen eskubideak eta grebak onartzea.
- 5. artikulua: Alderdi politiko desberdinak egotea.
- 6. artikulua: Diktaduran aldaketak egongo direla modu baketsuan.
Badakite Francok EEE-n sartu nahi duela. Dokumentuak garrantzi handia izan zuen oposizioko partiduak elkartu zituelako (PCE izan ezik). Ez zuten nahi zutena lortu. Honi "Munich-eko traizioa" deitu zion Francok, herrialde guztiak bere kontra zeudela pentsatuz. Ondorioz, oposizioa indartu egin zen, baina erregimenak 1975ean Franco hil zen arte iraun zuen.