Frankismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 24,92 KB

1. FRANKISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK. GIZARTE LAGUNTZAK ETA FAMILIA POLITIKOAK

Frankismoa


Gerra Zibila irabazi zuenetik 1975ean Franco hil arte generalak ezarritako diktadura autoritarista izan zen. Erregimen berriak Estatuari izaera antidemokratikoa eman zion zentzu askotan: hasteko, Francok Italia eta Alemaniako eredu faxisten totalitarismoan (konstituzioa debekatzea, alderdi eta sindikatu bakarra...) oinarritu zen eta Espainako Kaudilloa izan zen bere burua Estatuburu, gobernuburu, alderdi bakarraren buru eta Generalismoa izendatuz. Estatuaren ikusmoldeari dagokionez, Katolizismoa eta zentralismoa Estatuaren ardatz bihurtu ziren eta komunikabideen kontrola eta zentsura izugarri nabaritu ziren. Gainera, zapalketa handiak sortu zituen errepublikar guztien kontra eta jarrera antikomunista zabaldu zuen herritarren artean.

Francoren diktadurako hiru erakunde-zutabe handiak armada, alderdi bakarra (FET y de la JONS eta bere inguruan sortutako beste taldeak) eta Eliza katolikoa izan ziren. Azkeneko honek hezkuntza eta moral publikoaren kontrola izan zuen. Hauetan gaiz, frankismoak ekonomia-
Eta gizarte-
Eliteen (lurjabeak, enpresaburuak, bankuak...) eta iparraldeko nekazaritza-jabe txiki eta ertainen laguntza izan zuen. Erdiko klaseek eta herri-klase gehienek, aldiz, gerraren traumaren ondorioz pasibotasunera jo zuten.

Frankismoa eraldatzen joan ahala, Mugimendu Nazionala osatzen zutenen artean hainbat familia politiko asko izan ziren mugimendu faxistetan parte hartu zutenak: 1936ko matxinadan parte hartutako taldeak (falangistak, karlistak, ultrakatolikoak eta monarkiko alfontsotarrak), gerran zehar frankistekin bat egin zutenak (CEDA, Lliga Catalana) zein Elizarekin lotutako presio-taldeak (Asociación Nacional eta Opus Dei nabarmendu ziren). Horrela, frankismoaren faseekin batera, familia hauen eragina aldatzen joan zen.

2. ERREPRESIO FRANKISTA

Gerra zibilean Francok errepresio bortitza eta sistematikoa ezarri zuen errepublikazaleen kontra, eta gerra bukatuta ez zion errepresio horri amaiera eman. Generalak Erantzukizun Politikoen Legea eta Komunismoa eta Masoneria zapaltzeko Legea ezarri zituen eta, horrela, errepresioa instituzionalizatu zuen. Behin jendea atxilotuta, delitu publikoak epaitzeko arduraduna armada izan zen, 1963an Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortu arte.

Guztira, 150.000 pertsona inguru exekutatu zituzten eta gerra ondorengoko urteetan 280.000 preso bildu zituzten kartzeletan zein konzentrazio-esparruetan elikadura eta higiene baldintza oso txarretan. Hainbat presok langile-batailoietan erreklutatu zituzten azpiegiturak eraiki zezaten: errepideak, zubiak... Baina matxinatuen kontra zeudenak zigortzea gain, errepresio-neurri hauen helburua izua zabaltzea eta faxismoaren kontrako mugimendu saiakerak isiltzea zen.

Gerra amaitzean, erbestera joandako 500.00 errepublikarretatik erdia Espainiara itzuli zen Bigarren Mundu Gerra hastean. Erbestean gelditu zirenen artean askok Frantzian gelditu ziren (bertan batzuk nazismoaren aurkako borrokan ibili ziren eta gehienak kontzentrazio-esparruetan amaitu zuten) eta beste batzuk Latinoamerikara joan ziren.

Errepresio-neurriekin batera, erbesteratuen eta errepublikarekin lotutako politikari, alderdi, sindikatu eta erkunde guztien ondasunak konfiskatu zituzten eta ideia errepublikarren alde agertutako funtzionarioak kaleratu zituzten. Gainera, Katalunian, Euskadin eta Galizian autonomia estatutuak deuseztatu eta hizkuntza eta kultura adierazpen publikoak debekatu zituzten. Honekin batera, nazionalismoarekin lotutako intelektual, irakasle eta profesional asko erbesteratu behar izan zuten. Horrela, jarrera nazionalista oro ezabatua izan zedin ziurtatu zuten.

3. FRANKISMOAREN BILAKAERA POLITIKOA ETA NAZIOARTEKO HARREMANAK AUTARKIA GARAIAN

Gerra zibila iraun bitartean, Francok barne-politika nazional sindikalismoan oinarritu zuen botere guztia bilduz eta diktaduraren lehen legeak ezarri zituen, hala nola, Lanaren Forua. Baina, Bigarren Mundu Gerra hastean, erregimen frankistaren bilakaera politikoa eta nazioarteko harremanak aldatu ziren. Hasiera batean, Espainia neutral agertu zen, ez baitzegoen beste gerra batean parte hartzeko moduan. Hala ere, Alemaniak Frantzia garaitzean, Ardatzeko herrialdeei laguntza diplomatiko eta ekonomikoa ematen hasi zien. 1940an Francok Hitlerrekin elkarrizketatu eta gerran parte ez hartzea erabaki zuen, nahiz eta laguntza militarra eman zion.

1943an gerra faxisten aurka jartzean, Espainia berriz neutraltasunez jokatu zuen, baina gerra amaitzean nazioarteak eta sortu berriko NBEk frankismoa isolatu egin zuten. Horrela, Estatua Marshall Planaren laguntzetk eta NATOtik kanpo gelditu zen.

1957tik aurrera, Gerra Hotzaren ondorioz, Franco AEBren aliatu bihurtu zen komunismoaren aurkako borrokan. Hori dela eta, erregimena nazioartean onartzen joan zen eta hainbat tratatu egin ziren horren mesedeetan: Vatikanoarekin konkordatua, Madrilgo ituna... 1955ean NBEn onartua izan arte.

Aldi berean, barne-politikan aldaketak nabarmendu ziren erregimenaren irudia hobetzeko, adibidez, falangea baztertu eta sektore katolizista indartu. Gobernua berregituratu egin zen general batzuei (Carrero Blanco, esaterako) kargu garrantzitsuan emanez eta Espainiarren Forua eta Ondorengotza Legea ezarri zituen aliatuen oniritzia lortzeko.

Hala ere, kanpo-laguntza ez zen nahikoa izan ekonomia- eta gizarte-arazoak konpontzeko eta langileen eta ikasleen protestek eta nazioarteko harreman berriek Franco gobernua aldatzera behartu zuten, Opus Deiko teknokratak gobernuan sartuz. Horretaz gain, Mugimendu Printzipioei buruzko Legea ezarri zuten sinesgarritasun demokratikoa lortzeko eta sistemari Demokrazia Organikoa deitu zioten. Baina egoera antzekoa izaten jarraitu zen, Gorteak ez baitziren demokratikoki hautatzen eta herritarrek ez baitzituzten haien eskubideak eskuratzen.

4. FRANKISMOAREN BILAKAERA POLITIKOA ETA NAZIOARTEKO HARREMANAK DESARROLLISMOAREN GARAIAN

60ko hamarkadan Espainiako ekonomia eta gizartea sakon eraldatu zen, frankismoa bere egitura politikoa berritzen saiatu baitzen. Francok Carrero Blanco politikan sartzeak Opus Deiko teknokratak gobernuan sendotzea ekarri zuen eta bertan gazte falangista erreformatzaileak sartu ziren, hala nola Fraga Iribarre. Gobernu berriak ekonomia-garapenarekin batera berrikuntza politikoa sustatu zuten gizarte-ongizatea hobetu nahian, erregimenaren izaera totalitarioa aldatu gabe. Hori dela eta, legedi berria sortu zuten: Gizarte Segurantzaren Legea, TOPren sorrera, Prentsa Legea... Horretaz gain, Francok Juan Carlos izandatu zuen oinordeko.

Nazioarteko harremanei dagokienez, 1962an Espainiak Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko eskaera egin eta ezeztatua izan ondoren, 1970ean Lehentasunezko akordioa sinatzea lortu zuen. Bestealde, Afrika deskolonizatzeko prozesuan hainbat aurrerapen egon ziren, hala nola Ekuatore Ginearen (1968) eta Mendebaldeko Sahararen (1975) independentzia.

1969an MATESA kasuaren finantza-iruzurrak gobernuko sektore teknokratenak gobernutik ateratzea eragin zuen eta, ondorioz, Carrero Blanco presidenteorde berriak barne-politika gogortu zuen eta errepreseioa areagotu zen. 1973an Francok Carrero Blanco gobernuburu izendatu zuen, jarraipena ziurtatzeko. Gutxi iraun zuen, ordea, urte berean ETAk atentatu bidez erahil baitzuen. Getaera hura ondoren, frankismoa bi aldeetan banandu zen (aperturistak, erregimenaren irekieraren aldekoak, eta immobilistak, erregimenaren jarraipenaren aldekoak) eta egoera berriari aurren egiteko nahian Arias Navarrok gobernu berria osatu zuen, azkenean, presiopean, jarrera immobilista hartu zuena.

1973tik aurrera erregimenaren krisia azkartu zen eta erregimenak jarrera bortitzagoa hartu zuen bere kontrako erregimenen aurrean (Salvador Puig ekintzaile anarkistaren exekuzioa). Beste aldetik, Marokoko Martxa Berdearen ondorioz Espainiak Sahara Maroko eta Mauritaniaren esku utzi ondoren erregimenaren ahulezia ikusi zen. Azkenean, 1975ean Franco hil eta erregimenari bukaera eman zitzaion.

5. BILAKAERA SOZIALA FRANKISMOAN

Gerrak ondorio latzak ekarri zituen herritar askoren bizi-baldintzetara. Goseak eta etxebizitza desegokien handitzeak tuberkulosia bezalako gaixotasunen itzulera ekarri zuten. Heriotza-tasa, batez ere haurrena, izugarri hazi zen, berezko hazkundea ez zen %1era iristen eta bizi-itxaropena oso baxua zen. Bestalde, gerraostean moral kristau zorrotza eta zentsura handia ezartzeak familian gizonak emakumearengan zuen agintea agerian utzi zuen eta hezkuntza erabat Elizaren esku gelditu zen.

60ko hamarkadan, aldiz, ekonomiaren garapenaren ondorioz demografia- eta gizarte-aldeta handiak nabaritu ziren. Demografia-hazkundea izan zen, heriotza-tasaren jaitsierarengatik eta bizi-itxaropena handitu zelako. Oso nabaria izan ziren landa exodoak, nekazari askok garapen ekonomiko handieneko lekuetara edo Europako beste herrialde batzuetara emigratu baitzuten. Horrek eskualdeen arteko demografia- eta ekonomia-desoreka areagotzea eta baldintza txarreko auzoen hedapena eragin zituen.

Horretaz gain, industria garapenak erdiko klasea eta langileriaren handitzea ekarri zuen. Hori dela eta, Espainia herri industrializatu bihurtu zen eta, gizarte talde horien bizi mailak hobetzen joan ahala, kontsumo-gizartea zabaldu zen.

Aurrerapen guztiek autarkiaren garaiko oinarriak apurtu zituen, batez ere emakumearen egoera. Emakumea hezkuntzan eta lan munduan sartzen eta bere eskubideak aldarrikatzen hasi zen, mugimendu feminista sorraraziz. Ohiturak liberalizatu eta gizarte tradizional eta kontserbadorea gizarte ireki eta modernoagoa bihurtu zen. Hazkuntzan ere aldaketak egon ziren. Hezkuntza-eskaria hedatu zen eta 1970eko Lege Orokorrak hezkuntza-sistema erabat aldatu zuen. 14 urte arte derrigorrezko ikaskuntza ezarri zen eta, ondorioz, analfabetismoa izugarri jaitsi zen eta hezkuntza gehiago demokratizatu zen.

6. EKONOMIA: AUTARKIAREN GARAIA

Gerra Zibila ondoren Espainiako frankismoak, beste erregimen faxisten antzera, buruaskitasun ekonomikoa eta Estatuaren esku-hartzearen bidez politika ekonomiko berria ezari zuten kanpoarekiko menpekotasuna ekidin eta nazioartean ezarritako isolamenduari aurre egiteko asmoz. Horretarako, estatuak hiru jarduera-arlo izan zituen:

Lehendabizi, kanpo-merkataritzan arautu zuten. Estatuak, inportazioak murriz zitezen, atzerriarekiko merkataritza-harremanak izateko administrazio-baimen bat lortu zuen. Baina horrek kontsumo-ondasunen eta lehengaien eskasia eragin zuen eta, ondorioz, industria-ekoizpenak behera egin zuen. Hortaz, Autarkiak hartutako bigarren jarduera arloa industria bultzatzea izan zen. 40ko hamarkadaren hasieran Industria Institutu Nazionala eratu zen eta enpresa publiko ugari sortu eta beste batzuk nazionalizatu ziren. Azkeneko jarduera-arloa nekazaritzan elikagaien ekoizpenaren eta merkaturatzearen kontrola ezartzea izan zen, hots, prezioen finkapena. Hala ere, prezio ofizial baxuek, atzerapen teknikoak, ongarrien gabeziak eta lehorteak ekoizpena eta produktibitatea gutxitzea ekarri zuten.

Autarkiak sortutako geldialdi ekonomikoak elikagai-eskasia handia eta prezioen igoera eragin zuen. Biztanleko errenta, aldiz, gerran izandakoen herena zen, eta horrek erabateko pobrezia eta gosetea zabaldu zuen. Arazo horiei aurre egiteko Estatuak ezarritako irtenbideetako bat oinarrizko produktuen errazionamendua izan zen. Dena den, produktu-eskuratze nahikorik ez zegoenez merkatu beltza (estraperloa) sortu zen.

50ko hamarkadatik aurrera, ordea, politika autarkikoa zertxobait lasaitu eta egoerak hobera egin zuen. Kanpo merkataritza liberalizatzeak ekonomia modernizatu zuen eta hori lagungarria izan zen nekazaritzaren mekanizazioa hobetzeko. Baina liberalizazioak merkataritza balantzaren defizita ekarri zuen eta ekonomiaren egoera berriro txartu zen, hamarkadaren bukaeran Egonkortze-planak ezarri arte iraunda.

7. EKONOMIA: DESARROLLISMOAREN GARAIA

1957an Opues Deiko teknokratek gobernu berri sortu zuten eta sistema autarkikoari bukaera eman zioten. Hala ere, autarkiak geldialdi ekonomiko handia eragin zuen eta horri aurre egiteko ekonomia egonkortzeko hainbat plan martxan jarri zituzten Estatuaren eskuartze handiari amaiera eman eta merkataritza eta finantza liberalizatzeko helburuekin.

Gobernu berriak hartutako erabakien artean inflazioa murrizteko interes-tasak igotzea, soldatak izoztea, Ogasunaren defizita murrizteko zerga-erregormak eta gastu publikoa murriztea, etab. Zeuden. Hasiera batean, plan berriek bizi baldintzak okertu zituzten, baina inflazioari eutsi zitzaion eta industria-esportazioak igo ziren.

60ko hamarkadan Garapen Planak gehitu ziren, Lopez Rodó komisarioak gainbegiratuta. Planek herrialdea industrializatu, azpiegitura-gabeziak konpondu eta ekonomia-desorekak murrizteko asmoz egin zituzten. Baina, industria-hazkundea sustatu arren, ez zuen desoreko konpondu eta ustelkeria handia sortu zuen. Hala ere, industriak sortutako lan postuek landa-exodoa eragin zuten eta gobernuak mekanizaziorako teknikak hobetu zituen.

Garapen ekonomiko hau hainbat faktorek eragin zituzten. Alde batetik, atzerriko inbertsioak teknologia berriak inportatu eta industria garapena bultzatu zituzten. Bestetik, nazioarteko ekonomiaren egoera onak, penintsulan zegoen klima eta prezio baxuek lagunduta, turismoa areagotu zuen. Eta azkenik, emigratzaileek, langabeziaren arazoa arintzeaz gain, dibisak bidaltzen zituzten eta orainketa-balantza orekatzen lagundu zuten.

1960-75 artean biztanleko errenta bikoiztu egin zen eta bizi-maila hobetu zen. Espainia herri industrializatua bihurtu zen. Dena den, ekonomia atzerriko teknologia eta inbertsioen mende zegoen eta Estatuak ez zuen gaitasunik izan aberastasuna banatzeko, ezta azpiegturak sortzeko ere. Azkenean, 1973an petrolioak krisi bat eragin zuen diru sarrera handienak murriztu zirenean.

8. DIKTADURA FRANKISTAREN AURKAKO OPOSIZIO POLITIKO ETA SOZIALA

Francok ezarritako errepresioa eta eskubide demokratikoen deuseztapena zirela eta, erbestean aritu behar izan zen frankismoaren aurkako oposizio politikoa anitza zen (adibidez, Generalitat eta Eusko Jaurlaritza). Hala ere, beste talde askok Espainian geratu eta klandestinitatean jokatu zuten. Espainian geratutako gehienek batasun-plataformak sortu zituzten, komunistak eta anarkistak gerrilletan borrokatzearen alde zeuden bitartean. Azkeneko hauek , makiak, landa-eremuetan eta eremu menditsuetan ibili ziren eta indar handia izan zuten 1945-47an, errepresioak eta aliatuen esku-hartze ezak haien desagerpena ekarri zuten arte.

Beraz, PCE bezalako hainbat alderdi langileen antolakuntzan zentratu eta 1946-47an lehenengo grebak sortu ziren. Nahiz eta gobernuarengandik zapalduak izan, hortik aurrera greben kopurua handituz joan zen eta eragin handia sortu zuten Estatu osoan (1956ko ikasle-errebolta, esaterako). 1962an Municheko Kontubernioan barneko zein erbesteko oposizioa elkartu zen eta, Espainia Europan sar zedin, demokraziaren aldeko eta erregimena baztertzeko adierazpena egin zuten. Hala ere Francoren erantzuna errepresioa izan zen.

60ko hamarkadan, aldaketa sozialekin batera gizarte-mugimenduak sortu ziren. Batez ere langileen (CCOOk bideratzen zituela) eta ikasleen eskutik eman zen, baina auzo-mugimenduak ere gehitu zitzaien, baita diktaduraren aurkako Elizaren eta Armadaren sektore batzuk (UMD). Hori dela eta oposizio politikoa hazi eta birmoldatu zen. PCEk, masa-erakundeetan sartuta, indar handia hartu zuen PSOErekin batera, eta ezkerrean hainbat erakunde berri sortu ziren, hala nola, FRAP. Alderdi nazionalistei dagokionez, indarberritu ziren (EAJ, esate baterako) eta Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa sortu zen. Horrez gain, ETAk lehen pausuak eman zituen, non 1959an sortu eta 1968tik aurrera frankismoaren aurkako borroka armatuaren estrategia landu zuen.

Entradas relacionadas: