Frankismoaren ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB
Franquismoaren ezaugarriak
Frankismoak honako ezaugarriak zituen:
- Totalitarismoa: Italia eta Alemania faxistaren eredutik sortu. 1931ko konstituzioa baliogabetu, parlamentua eta sindikatuak debekatu eta alderdi eta sindikatu bakar batzuk zuten aritzeko aukera-kaudillismoa: Francok botere guztiak bereganatu: bera Espainiako kaudilloa, Estatuaren buru, gobernu presidente, armada guztien Generalisimoa eta alderdi bakarreko buru nazionala-Estatuaren ikusmolde zentralista eta batasunzalea: Autonomia-estatutuak deuseztatu, eta Katalunia, Galizia eta Euskadiko biztanleak espainoltzea bultzatu.-Oposizioa zapaltzea: Errepublikazaleen eta monarkia demokratikoa nahi zutenen aurkako zapalketa burutu.- Komunikabideen kontrola: Zentsura zorrotza eta komunikabideak frankisten publizitaterako erabiltzen.Diktadurako hiru zutabeak, armada, alderdi bakarra eta Eliza. Armadak eskuhartze handia izan boterean, ministro eta gobernadore asko militarrak baitziren.Erregimenaren ideologia eta komunikabideen kontrolaz Falange Española Tradicionalista y de las JONS alderdia arduratu. Gizartea erregimenaren alde jartzeagatik, herritarrak antolatzeko lau talde sortu:-Frente de Juventudes: gazteak dotrinatu eta prestatzen-Seccion Femenina: emakumeei prestakuntza nazionalsindikalista ematen.-Sindicato Español Universitario: unibertsitateko ikasleak politikoki kontrolatzeko.- Central Nacional Sindicalista: nagusi eta langileak biltzen ziren erakundea, lan munduko arazoak konpontzeko.Eliza katolikoak eginkizun garrantzitsua izan erregimen frankista legitimizatzen eta eraikitzen eta horren truke, Elizak hezkuntzaren ia erabateko kontrola izan eta Espainian balio eta moral katolikoak nagusitu.Hasieran gizarte- eta ekonomia-eliteek diktaduraren alde egin, bigarren errepublikan galdu zuten botere ekonomiko, sozial eta politikoa berreskuratu zutelako. Espainia iparraldeko nekazari txiki-ertaina ere altxaldiaren alde atera.Diktadurak sektore demokratikoenetan arbuio ideologikoa eta politikoa eragiteagatik ere, gerraren traumak erdiko klasea pasibo eta apolitiko bihurtu, eta bakarrik diktaduraren amaieran hasi bere kontra altxatzen.Herri sektorea izan oposizio nagusia bihurtu zuena, baina beldurra, gosea eta errepresiagatik gehienak pasibotasun politikora bideratu.1936an matxinada babestu zuten taldeak hauek: Falangistak, erregezale alfontsotarrak, ultrakatolikoak eta karlistak. Hauek familia izema jaso, ezin alderdi politiko independiente gisa funtzionatu. Ondoren, errepublikar erradikal batzuk, CEDAko kideek eta Lliga Catalanako katalanistek ere. Elizak presio taldeak sortu: Asociacion Catolica Nacional de Propagandistas eta Opus Dei, hau 60ko hamarkadatik aurrera garrantzi handikoa izanik gobernuan...