Frankismoaren etapak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,1 KB

Zenbait iturri ideologiko eta erreferentziatatik bereganatutako ideien sintesia izan zen frankismo izenarekin ezagutzen duguna. Horien artean hauek dira aipagarrienak:


FaxismoaBi sistema politiko faxista izan zituen eredu: Alemaniako Hitlerrena eta Italiako Mussolinirena. Horietatik hartu zituen tituluaren ideia (Caudillo) eta alderdi bakarrarena (FET y de las JONS).

Nazionalsindikalismoaren bidea ere planteatu zuen, kontrol sindikal, laborala eta politikoa bideratzeko tresna lez.

Antikomunismoa→ Komunismoa altxatuek erabili zuten aitzakietariko bat izan zen. Francok jendeak komunismoari zion beldurrari etekina atera zion, bai gerran, baita ondoren ere.

NazionalKatolizismoa→ Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren berrespenean, ideologia horren arabera espainola izateak berezkoa dauka fede katolikoa, eskuinak integratzeko tresnarik onena izan zen.

MilitarismoaFuntsezko elementuetako bat, garaipen militarraren administratzaile izatea izan zen. Francoren ustez, Armada nazio-oinarriren gune nagusia zen.  Autoritarismoaren erakusle da militarrei gobernu zibil asko eman izana, baita ordena publikoa mantentzearen erantzukizuna ere (gehienetan guardia zibila eta polizia armatuaren esku).  Horrelako neurriekin erregimenaren autoritarismoa agerian gelditu zen.

Nazionalismo zentralista Militar garaileek eta Falangeak sentimendu zentralista nabarmendu zuten. Zentralismoa nabarmentzeko arrazoien artean, garaitu berri zuten Errepublika garaian onartutako euskal eta katalan nazionalisten eskakizun autonomistak egon ziren.

Hasierako urteak (1939-1950) Urte horietan hainbat faktore bildu ziren: Alde batetik, nazioarteko gertakarien eta gatazken araberako kanpo-
politika egin behar zuten. Beste batetik, herrialdea eraberritzeko eta sistema politiko berria     egonkortzeko beharra. Nazioarteko politika 1939ko irailean Bigarren Mundu Gerra hasi zen, 1940an → Francok elkarrizketak izan zituen alemaniarrekin eta italiarrekin, baina ez ziren ados jarri. Dena den, erregimenaren jarrera Ardatzaren (Alemania-Italia) alde agertu zen. Azkenean, Frantziarekin eta Britainia Handiarekin zeuzkan merkataritza-interesak nagusitu ziren. 1941ean→ Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu zuen, eta Espainiak Dibisio Urdin sortu zuen (boluntarioek osatuta) komunismoaren aurka borrokatzeko. Estatu Batuek parte hatu zutenean eta aliatuen egoera aldatu zenean, Espainiak neutraltasuna hartu zuen berriro, eta Ardatzari laguntzeari utzi zion. 1943an → Estatu Batuek mehatxatu zuten blokeo ekonomikoarekin neutraltasun-hitzarmena sinatzen ez bazuen. Handik aurrera, aliatuen alde mantendu zen. 1945ean→ Gerra bukatu ondoren, nazioarteko erkidegoak bakantzea (aislamiento) agindu zuen, gatazkan zehar izandako jarreragatik, eta erregimen autoritarioa izateagatik. Isolamenduak 1947. Urtera arte iraun zuen, gerra hotza hasita eta Espainiak izandako antikomunismoaren jarreragatik, mendebaldeko blokeari hurbildu zen frankismoa.

Barne-politika: autarkiaren urteak→ Hasierako urte horietan, frankismoak  estatu-
Politika diktatoriala eta autarkia izaerako ekonomia-politika ezarri zituen. Autarkia autohornikuntzan oinarritzen zen Erregimenak izan zuen (a)estatu-politika antidemokratikoa izan zen: adierazpen askatasuna ezabatu, konstituziorik ez zegoen, gizartea eta bizitza zibilaren kontrola , errepresio handia egin zuen. Estatu berriari egitura politikoa emateko asmoz, Francok hainbat lege eman zituen:  Gorteen Legea (1942): Gorteak eratzeko Legea, Gorteak sortu zituen organo legegile gisa: eztabaidatzeko ziren soilik, eta Francoren mende zeuden. Espainiarren Forua (1945): Espainiarren eskubideen adierazpena: Mugimenduaren printzipioen mende zeuden, eta ez zegoen bermerik eskubide horiek erabiltzeko. Erreferendum Nazionalaren Legea (1945): Estatuburuak herritarrei kontsultatu ziezaiekeen egoki iruditzen zitzaion kontuen gainean.Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko Legea (1947): Espainia erresuma zela xedatzen zuen, eta frankismoaren oinordekoa monarkia izango zela adierazten zuen. Franco berresten zuen estatuburu gisa. Lege hau erreferendum bitartez onartua izan zen.

Itxuraz, irekitasunaren aldeko legeak ziruditen, baina praktikan erregimenaren irudia hobetzea eta kanpo bakantzea arintzea besterik ez zuten bilatzen.


Entradas relacionadas: