Frankismoaren etapak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,1 KB

FRANKISMOAREN BILAKAERAN 3 MOMENTU BEREIZTU ZIREN:


SORRERA (lehen frankismoa),FINKAPENA ETA KRISIA(bigarren frankismoa)


Gerra zibila amaitu ondoren, diktadura militarreko ia berrogei urteko epealdi luzea etorri zen. Frankismoaren bilakaeran hiru momentu bereiz daitezke: sorrera, finkapena eta krisia, hain zuzen ere.

  • 1. ETAPA / LEHEN FRANKISMOA / FRANKISMOAREN SORRERA (1939-1959)


Hasierako urteetan, hainbat faktore sorta bildu zituen:

  • HERRIALDEA ERABERRITU

    • Birrindutako lurraldea eraberritu behar zuten eta diru publikoa erabili zen obra publikoak egiteko (zubiak, errepideak… konpontzeko).
    • Gainera, aipatzekoa da, jende asko zegoela miserian.
  • KANPO POLITIKAN BAKANTZEA edo isolamendua eman zen


    • Bigarren Mundu Gerran hasiera batean neutral azaldu zuen bere burua, batik bat, bere egoera ekonomiko latzagatik. Jarrera desberdinak defendatu zituen momentuen arabera, honela, faxismotik (Italia eta Alemania) gertu egon zen, lehenik eta, geroago frantsez eta B.Handitik gertu, merkatarutza interesek pisua hartu baitzuten. 1941ean, II,gerra mundialean, tropa alemaniarrek Sobietar Batasuna inbaditu ondoren, Espainiak parte-hartzea deliberatu zuen eta tropak “Division Azul” delakoa bidali zituen Leningradeko fronte errusiarrera, naziei laguntzeko boluntarioekin. Azkenean aliatuen garaipen desberdinen aurrean, Espainia neutral aliatuen alde agertu zen.
  • BARNE POLITIKAN, DIKTADURA AUTARKIKOA EZARRI ZEN


  • 40. Hamarkadako egonkortasuna bultzatu

    • Ezaugarriak

  • Frankismoak estatu politika diktoriala ezarri zuen eta beraz, lehenago aipatu dugun bezala, ez zegoen konstituziorik, ez demokraziarik ez eskubiderik, baina bai legeak eta Falangearen protagonismoa.
  • Horretaz aparte autarkia izaerako ekonomia politika ezarri zuen, autohornikuntza ekonomikoan oinarrituz.

Interbentzionismoaren bidez:


Estatuak prozesu ekonomiko guztietan hartzen zuen esku. Ekoizpen guztia kontrolatzen zuten, produktu guztien banaketa, prezioa eta salmenta. 1941ean, INI sortu zuten: Industria Institutu Nazionala. Era berean, prezioen kontrolak eta errazionamenduen liburuxkek merkatu beltza sortzea ekarri zuten, estraperlo izenez ezaguna. Eta kanpoko produktuei muga zergak jarri zizkietenez, ekonomiaren garapena ez aurrera ez atzera gelditu zen.

    • Oposizioa (indarrik ez)


  • Erregimenaren hasieratik bertatik, oposizioa egon bazegoen, bai Espainia barnean, bai kanpoan.

  • Barne oposizioari dagokionez

    :
    • indar errepublikarren artean, gerrilari taldeak osatu zituzten (maki izenez ezagunak). Hauek errepresio itzela jasan zuten, eta azkar desegin.
    • Bestetik, Monarkikoak, erregea nahi zuten, eta falangistak ere izan ziren oposizio.
  • Kanpo oposizioari begira, aldiz,


    : munduko gatazka bere azkenetara iritsi zenean eta aliatuek irabaz zezaketela pentsatu zutenean, oposizio hori indartu eta berrantolatu egin zen. Oposizioak uste zuen, Alemaniako eta Italiako erregimen totalitarioek hondoa jo zutenean, Espainia ere hondoratu egingo zela. Hala, 1945ean, gobernu errepublikarra antolatu zuten, erbestean, alderdi sozialistetako, anarkistetako eta nazionalistetako ordezkariek osatua. Haatik, erregimenaren aurkako oposizizioko taldeen arteko ezberdintasun sakonak zirela eta, eraginkortasun gutxikoa bilakatu zen.
  • 50. Hamarkadako erregimenaren sendotzea


    • Ezaugarriak

  • Bigarren aldi horretan egonkortu egin zen erregimen frankista eta nazioartean onartua izan zen. Garai hartan gerra hotza zebilen eta bertan frankismoak ez zuen hainbesterako presiorik izan, batez ere bere militantzia antikomunista zela medio. Bestalde, Europako hainbat potentziarekin merkataritza hitzarmen batzuk egin zituztela ere, frantsez eta ingelesekin. Beste gertakari garrantzitsu bat Espainiak Maroko deskolinizatzea.. Hala ere, beste bi izan ziren erregimena nazioartean egonkortu eta onartzeko gertatu ziren gertakaririk garrantzitsuenak:
    • Batetik, Vaticanoarekin Konkordatua sintatzeak, Francori behar zuen zilegitasun morala eta Vatikanoaren eta nazioarteko onarpena ekarri zion. Eliza Katolikoak areagotu egin zuen erregimenean zuen eragina.
    • Bestetik, AEBrekin sintaturiko hitzarmenek, ikuspegi militarrari begira, Espainiak kokapen estrategikoa zuen antikomunismoa defendatzeko eta AEBk beren base militarrak lurralde espainiarrean ezartzeko baimena negoziatu zuten hitzarmenean. Hla ere, ez zuen erantzukizunik hartu lurralde hori defendatzeko. Francok aldiz, estatubatuarrek erregimena onartzea lortu zuen, baita merkataritza hitzarmen txiki batzuk ezartzea ere. Hitzarmen horiei esker, Espainiak NBEn eta UNESCOn sartzeko erraztasunak izan zituen eta lurraldeak behin betiko nazioarteko erkidegoaren bermea lortu zuen.
  • BARNE POLITIKAN IREKITASUNA (GUTXI) EMATEAN: argitaletxeetan… zentsura pixka bat gutxiago
  • Ekonomiari dagokionez, 50eko hamarkadako lehen urteetan, estatuaren parte hartzetik liberalizazio geroz eta handiago baterako pausoa eman zen.
    • Atzerriko lehen inbertsioak eta inportazioak egin ziren. Alde horretatik estatubatuarren laguntza ekonomikoa funtsezkoa izan zen, txiki samarra izan bazen ere.
    • Produktuen prezioetan eta merkataritzan askatasuna ezartzearren prezioek gorantz egin zuten eta ondorioz, erregimenaren aurkako lehen greba orokorra egin zuten, 1951an. Errepresio handia jasan zuen mugimendu horrek.
    • Kanpo merkataritzaren liberalizazioak ekonomia berritzea eta hedatzea ekarri zuen, nahiz eta horren truke merkataritza balantzara defizita ekarri.
    • Neurri horiekin, ekonomiak alde batera utzi zuen ez aurrera ez atzera egoera eta pixka bat garatzen hasi zen. Industrializazio prozesua indartzearekin batera, nekazal exodoa ematen hasi zen eta lehenengo aldiz nekazaritzaren aurretik jarri zen, bigarren sektorea. Ekonomiaren garapenerako lehen pausuak izan ziren hauek. ETa bide berri honek, hainbat aldaketa ekarri zituen, batik bat, gizartean, langileak sektore batetik bestera mugitu baitziren.
    • Oposizioa(indarrik ez)


50eko hamarkada arteko oposizioak eraginkorra izateari utzi zion: kanpoan erregimen frankista onartzen zutelako (Vatikanoak, NBEk eta AEBk) eta ez zegoelako oposizio egonkorrik.

Egoera hori zela eta, bi talde berri egonkortu ziren eta erresistentziako eta oposizioko mugimenduen buru jarri ziren: langileen mugimendua eta ikasleen mugimendua.

Langileen mugimenduari dagokionez, gogoratu behar da 40ko hamarkadarako lehen grebak antolatu zituztela gehien industrializatutako guneetan. Ikasle mugimenduek ere, hainbat eta hainbat nahasmendu eta kale istilu sortu ziren.

Entradas relacionadas: