Frankismoaren etapak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,64 KB



2.4.-Frankismoaren amaiera

Laugarren eta azken aldi honek, 60ko hamarkada amaieratik diktadorearen heriotzara arte iraun zuen.

A)Erregimen frankistaren krisia

  • Egoera politiko nazionalari begira:
    1969an, Francok osasun kaskarra zuela agerian geratu zen Joan Karlos Borboikoa errege izendatu zutenean (Francoren ordezko), eta Carrero Blanco, berriz, erregimeneko lehendakariorde.

Politika ez aurrera ez atzera egoeran geratu zen 1969tik aurrera. Carrero Blancok, 1973an, gobernuburu funtzioak hartu zituen bere gain. Baina bere hautagaitza zapuztu egin zen, 1973ko abenduaren 20an, ETAko komando batek hil egin baitzuen. 1974an Arias Navarroren gobernu berria osatu zuten, alderdirik immobilisteneko taldekoa.

Gertakariak:

  • ETAren atentatua Madrilgo kefetegi batean

  • Añoveros euskal gotzainarekin sortutako ika-mika, Euskal


Herriaren eskubideen aldeko sermoia irakurri zuelako ... Gobernua berriz ere zapalkuntzaren bidera itzuli zen, eta horrek irekitzearen aldeko sektoreetako azken ministroek kargua uztea eragin zuen, baita herrialdeko barne egoera larriagotzea ere.


  • Nazioarteari begira: egoera ez zen erregimen frankistaren aldekoa. LPEEk petrolioaren prezioa igotzeko erabakia hartu zuen, eta horrek krisi itzela eragin zuen mundu osoko ekonomian. Zapalkuntzan oinarritutako politikari heldu zioten berriro. Saharako kontua azkar batean konpondu behar izan zuten; hitzartu bezala, Ceutako eta Melillako jabetza espainiarrak bermatuak zeuden.

Trukean, Saharar herria Marokoko eta Mauritaniako administraziopean geratu zen.


B)Francoren heriotza eta diktaduraren amaiera

Azkenean, 1975ko azaroaren 20an, Franco hil zen. Hilabete bereko 22an, Gorteek Joan Karlos izendatu zuten Espainiako errege, 1967ko Lege Organikoak jasotako legezko ondorengotzaren aurreikuspeneijarraituz.

Honako faktore hauek ekarri zuten frankismoaren amaiera
:

  • Erregimenaren beraren legeak: estatuaren Lege Organikoak hil harteko boterea eman zion Francori, baina erabateko botere hori ez zuen bere ondorengoak jaso, Gorteek eta gobernuko lehendakariakbaizik.

  • Erregimeneko politikariak: Carrero Blancoren heriotzaren ondoren, sistemaren jarraipena bermatzeko bide bakar moduan Arias Navarro aurkeztu ahal izan zuen gobernuak. Baina berehala kendu zuten kargutik.

  • Egoera sozioekonomikoa: krisia egonagatik, Espainia lehen potentzien parean zegoen ekonomiari eta gizarteari begira. Desoreka sistema politikoan zegoen, oraindik garatu gabe baitzegoen Europakoen maila berean egon nahi zuen estatu batekoa izateko.

Entradas relacionadas: