Frankismoaren Ekonomia Politikak: Autarkia eta Desarrollismoa
Autarkiaren Garaia
Autarkia garaian, kanporekiko mendekotasuna ekiditeko eta isolamenduari aurre egiteko, estatuaren esku-hartzean oinarritutako politika ekonomikoa ezarri zen.
Oinarriak:
- Kanpo merkataritzaren kontrola: merkataritzarako baimenak behar ziren. Inportazioak murriztu nahi ziren. Ondorioak: kontsumo-ondasunen eta lehengaien eskasia, eta industria ekoizpenaren jaitsiera.
- Industria bultzatu (interes estrategikoa zuena). 1941ean INI (Instituto Nacional de Industria) sortu zen. Enpresa publiko asko sortu ziren (Iberia, Seat, etab.) eta beste asko nazionalizatu ziren (Telefónica, RENFE, etab.). INIren helburua zen ekoiztea kostuetan erreparatu gabe.
- Nekazaritza: elikagaien ekoizpenaren eta merkaturatzearen kontrola (prezioen finkapena). Atzerapen teknikoak, ongarri gabezia, etab. Ekoizpena eta produktibitatea gutxitzea ekarri zuen. Nekazaritza estankaturik gelditu zen.
Autarkiaren ondorioz, geldialdi ekonomikoa gertatu zen, eta horrek elikagai eskasia eta prezioen igoera ekarri zituen. Muturreko pobrezia eta gosea zabaldu ziren. Gobernuak elikagai eskasiari aurre egiteko errazionamendu txartelak banatu zituen (1939-1952). Nahikoa ez zenez, batzuk merkatu beltzean erosten hasi ziren (estraperloa). 1951tik aurrera, egoera hobera joan zen eta politika autarkikoa erlaxatu egin zen, isolamenduaren amaieraren ondorioz. AEBetako maileguak eta inbertsioak iristen hasi ziren. Kanpo merkataritzaren liberalizazioak modernizazioari hasiera eman zion (nekazaritzaren mekanizazioa, etab.). Honek merkataritza balantzaren defizita ekarri zuen, ekonomiaren egoera larria zela eta, Opus Deiko teknokratek egonkortze planak ezarri arte.
Desarrollismoaren Garaia
1957an, Opus Deiko teknokratak gobernura heldu ziren eta larrialdi ekonomikoari aurre egiteko, ekonomia egonkortzeko hainbat plan bideratu zituzten 60ko hamarkadan. Plan hauen helburua estatuaren esku-hartzeari amaiera ematea eta merkataritza eta finantzak liberalizatzea zen (adibidez, pezetaren debaluazioa). Hasieran, bizi-baldintzak okerrera egin zuten, baina inflazioari eutsi zioten eta industria esportazioak igo ziren.
1960ko hamarkadan, Garapen Planak gehitu ziren (lau urteko hiru plan: 1964-1967, 1968-1971, 1972-1975). Plan hauek industria bultzatu, azpiegiturak konpondu eta ekonomia desoreka murriztea zuten helburu. Industria hazkundea sustatu arren, ez zuen desoreka konpondu, aberatsak aberastuz eta lurralde garatuak gehiago garatuz.
Nekazaritza tradizionala birmoldatu zen: industria garapena eta mekanizazioa areagotu ziren. Garapen ekonomikoa hainbat faktorek lagundu zuten: atzerriko inbertsioek (AEB gehienbat), nazioarteko abagune onak, nazioarteko turismoak eta emigrazioak ekarritako dibisek. 1960-1970 artean, biztanleen errentak halako bi baino gehiago egin zuen gora, bizi-maila hobetuz. Espainia herrialde industrializatu batean bihurtu zen, baina atzerriko teknologien menpe zegoen oraindik.
Gabezia honen ondorioz, 1973ko petrolioaren krisiak gogor hunkitu zuen Espainia, turismoaren jaitsieraren, atzerriko inbertsioen murrizpenaren, etab. ondorioz.
vasco con un tamaño de 3,19 KB