Frankismoaren Diktadura Espainian: Ezaugarriak, Laguntzaileak eta Errepresioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,15 KB

Frankismoa: Diktadura

Frankismoak luze iraun zuen, eta, hortaz, bere historian zehar garatzen joan zen. Hala ere, erregimenaren oinarriak berdin mantendu ziren. Lehenik eta behin, Francok botere guztiak bere gain hartu zituen: estatuko burua zen; botere betearazlea, legegilea eta judiziala ikuskatzen zituen; eta armadaren aginte nagusia zuen. Gorteak ere bazeuden, arren, gobernuak aurkeztutako legeak onartu besterik ez zuten egiten. Buruzagi eztabaidaezina zen Franco, eta titulu hauekin lausengatzen zuten: Espainiako Caudilloa eta Armaden Generalisimoa. Bigarrenik, alderdi legal bakarra zegoen: FET y de las JONS. Alderdi horrek errepublikaren aurka altxatutako indar politiko guztiak hartzen zituen. Hirugarrenik, pertsonen eskubide eta askatasunak ezabatu zituzten. Azkenik, adierazpen nazionalista oro debekatu zuten, eta, beraz, Kataluniako eta Euskadiko autonomia-estatuak indargabetu zituzten.

Garaileak: Frankismoaren Laguntzaileak

Gerra zibilean altxatutakoei laguntza eman zieten gizarte-sektoreek babestu zuten diktadura. Garaipenarekin, haien egoera sendotu egin zen, eta botere eta eragin handia eskuratu zuten.

  • Armada: Erregimenarentzat bermea izan zen. Armadako agintari askok kargu garrantzitsuak izan zituzten gobernuan eta estatuko enpresetan.
  • Eliza katolikoa: Etekina atera zion estatu konfesionala izateari. Elizak hainbat pribilegio jaso zituen; besteak beste, eskoletan berriz jarri zen irakaskuntza katolikoa, eta ezkontza zibila kendu zuten.
  • Lur jabe eta enpresaburu handiak: Beren nagusitasuna sendotu zuten. Gainera, frankismoak erdi mailako klasearen laguntza izan zuen; haiek kontserbadoreak ziren eta bakean bizi nahi zuten.

Garaituak: Erbestearen eta Errepresioaren Artean

Errepresioa ere lagungarria izan zen diktadurak hain luze irauteko, haserrea adieraztea galarazten baitzuten. Errepresioak errepublikanoengan eragin zuen: bortxazko lanak egitera zigortu edo exekutatu egin zituzten. Gaztelania ez zen beste hizkuntzetan argitaratzea debekatu zen, eta diktadurari eta Elizako hierarkiei buruzko argitalpenak, filmak zentsuratu zituzten. Gerra Zibila amaitzean, asko erbesteratu egin zen, garaileen errepresioaren menpe eroriko ziren beldur. Erbesteratuen artean, buruzagi errepublikanoak, pertsona ezezagunak eta intelektualak zeuden. Emigrazio horren eraginez, herrialdeak gizon-emakumeak galdu zituen, eta kulturan beherakada izan zen.

Definizioak

Monarkia konstituzionala: Konstituzio bat errespetatu behar duen erregeak estatuburu duen sistema politikoa.

Konstituzioa: Estatu bateko lege nagusia, hiritarren eskubideak eta gobernu era biltzen dituena.

Errepublika: Estatua antolatzeko modu honetan, estatuburuaren kargua ez da ereditarioa eta biziartekoa, monarkian gertatzen den bezala, herritarren aukeraren ondoriozkoa baizik. Presidentearen agintaldia, eginkizunak eta abar konstituzioak zehazten ditu. Eginkizun honen ezaugarrien arabera, hainbat errepublika mota daude; presidentzialista (presidenteak aginte handiak dituenean) eta parlamentarioa (presidentearen agintea gobernuak edo parlamentuak mugatzen duenean). Egituraren arabera: bateratua (agintea gobernu zentralean pilatua dagoenean) eta federala (agintea estatu federalen artean banatua dagoenean).

Joera Faxistako Gobernua

1941ean, Dibisio Urdina sortu zen Errusiako frontean Hitlerren Alemaniari laguntzeko. 1942an, aliatuen garaipenarekin, Francok neutrala zela esan zuen, eta Dibisio Urdina gerratik atera zen.

Ekonomian, autarkia ezarri zen herrialdea autosufiziente bihurtzeko. Autohornikuntza lortzeko, Gariaren Zerbitzu Nazionala eta Industria Institutu Nazionala (INI) sortu ziren. INI industrializazioa sustatu nahi zuen. Hala ere, porrot egin zuen, eta ekonomia ez zen biztanleen beharrak asetzeko gai izan.

Herritarrak kontrolatzeko, biztanleria FET y de las JONSen menpeko zenbait erakundetan sartu zen. Erakunde nagusiak: Zentral Nazional Sindikalista (langileak eta enpresaburuak hartzen zituen), Emakumezkoen Saila eta OJE (gazteak erakartzeko jolas-jarduerak antolatzen zituena).

Sinbolo faxistak ezarri ziren; erromatarren erako agurra, adibidez.

Errepresioa oso gogorra izan zen urte horietan, eta honek ia oposizio osoa desagerrarazi zuen. Makiak deituriko gerrillari talde bakan batzuk baino ez ziren geratu.

Ekonomia: Herrialdea Atsekabetua

Gerra ostean, ekonomia lur jota zegoen. Industria, errepide eta trenbide suntsituak geratu ziren. Lanak desegin ziren, eta urteak behar izan ziren egoera onera itzultzeko. Hondamendiaren ondorioz, hirietako jarduera gutxitu zen, eta asko beren herrietara itzuli ziren. Espainia nekazari-herrialde bihurtu zen berriz ere, eta per capita errenta jaitsi egin zen.

Ez zegoen produktu horniketarik: ez elikagairik, ez arroparik, ez erregairik. Biztanleak hornitzeko, estatuak elikagaien arrazionamendua ezarri zuen. Gero, merkatu beltza agertu zen (estraperloa), salgaiak lortu ahal ziren, baina oso garesti.

Entradas relacionadas: