Frankismoaren Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,37 KB

GAIA FRANKISMOA

FRANKISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK: SOSTENGU SOZIALAK ETA FAMILIA POLITIKOAK

1936Ko urriaren 1etik, Francok, “Jaungoikoaren graziaz” Espainiako Kaudilloa izendatu zuen bere burua. Frankismoari zilegitasuna soil-soilik Gerra zibilaren garaipenak eman zion eta muturreko autoritarismoa izan zuen bereizgarri. Ezaugarri nagusiak: Izaera: Diktadura militar pertsonala, bonapartista, izan zen 1936tik 1975 arte. Mussoliniren eta Alemaniaren eragin nabaria zuen, baita populismo Peronista eta Salazarismo kutsua ere. Erregimen totalitarioa: Demokrazia, alderdi politikoak, sindikatuak,... debekatu ziren eta alderdi bakarra onartu zen, FET-JONS alderdi burua Franko izanik. Estatuaren ikusmoldea: Ikusmolde batasunzale eta zentralista zuen, “Espainia bat, handia eta askea”ren leloan aldarrikatzen zena.-Espainia bat----Nazionalismo periferikoaren aurkakoa. -Espainia handia--- Errege katoliko, Austria Handien garaiak,.. goraipatu. -Espainia askea----Parlamentarismoa eta Komunismoaren etsai amorratua. Katoliko integrista: Sozial arloan kontserbadorea. Denbora: 40 urte, mendebaldeko diktadura luzeena. Politika: konstituzioa desegine ta demokrazia organikoaren Oinarrizkoen Legeetan oinarritu. Zentsura: Komunikabideak frankisten aldeko publizitatea egiteko soilik balio zuten, hau da, ikaragarrizko zentsura zegoen. Garbiketak: Nahiz eta gerra bukatu, errepresio zorrotza, fusilamenduen bidez (40.000-60.000 hildako) izua sortu zuen.

ERREPRESIO FRANKISTA GERRAN ETA GERRA ONDOREN

Errepresio instituzionalizatua: Frankismo hasieran, hauek okupatzen zituzten lurraldeetako garaituak garbitzeko edo menderatzeko sekulako indarkeria erabili zuen, hau da, ez zen bortizkeria amaitu eta errepresioa instituzionalizatu zen. Matxinoek, bereizkuntzarik gabe aurkariak suntsitzeko asmoa erakutsi zuten, beren helburua izua hezurretan sartzea baizen. Kalkulatzen da 150000 lagun inguru exekutatu zituztela, horietatik 50.000 gerraostean. Espetxeratuei dagokienez, kalkultzen da 1940an 280000 preso inguru zeudela, espetxeak gainezka jarriz eta kontzentrazio-esparruetara egokituz zigortuak, baita langile batailoietara edo disziplina batailoietara ere batik bat, errepideak, zubiak... egitera edo berritzera.

BILAKAERA POLITIKOA ETA NAZIOARTEKO EGOERA LEHEN FRANKISMOAN 1939-1959

Autarkia garaia hiru epealditan banatuko da:1-. Etapa Urdina eta Bigarren Mundu Gerra (1939-1945): Barne egoera: Etapa Urdina. Gerra bukatu ondoren lehen hamarkadan errepresio zorrotza jarraituz milaka pertsona fusilatuak edo gogor zigortuak izan ziren, honela gizartea garaile eta garaituen artean banatuz. Espainiako ekonomia suntsiturik zegoen miseria gorri eta isolamendua nabarmenak baitziren. Honen aurrean ekonomia autarkian babestu zen. Gizartean kontrol zorrotza ezarriko da komunikabideetan batez ere. Frankok, Funtsezko Legeen bidez gobernatzen du: -1938-Laneko Forua. -1942-Gorteak ezartzeko legeak-1945-Espainiarren foruak eta Erreferendum legea. Kanpo politika: BMG. Hasieran gobernuan Ejerzitoak eta Falangistak pisu handia dute eta 1939an Frankok Hittler eta Mussoliniren Ardatzarekin ituna sinatuko du, nahiz eta neutral mantendu zen. Gero Franko, Hendaian Hitlerrekin bilduko da baina ez zuten adostasuna lortu. 1941ean, “Dibisio Urdina” eratu zen Alemaniaren agindupean Komunismoaren aurka borrokatzeko. 1943an, gerra aliatuen alde zihoala ikusirik, Francok diskurtsoa aldatu eta aldarrikapen antikomunista eta katolikoak ugarituko ditu. 2.- Nazioanl-katolizismoaren garaia eta Nazioarteko isolamendua Gerra Hotzaren amaieran. Katolikoen apoteosia 1945: Gobernuan katolikoek pisu handia zuten Faxismoaren aurpegia garbitzearren, Francok Espainarren Foruak eta Erreferendum legea onartzen dituelako. 1944-1950 artean Makiak Frantziako muga pasa eta gerrillak sortuko dituzte. 1946an Frantziak Espainiari mugak itxi zizkion, Enbaxada gehienak hustuz. Gatazka amaitu ondoren, aliatuak Franco berehala botako zutela uste zen. Azkenik On Joanek Lausanneko agirian diktaduratik demokrazia parlamentariora pasatzeko aukera planteatuko du. Gerra hotza: Zergatik Demokrazia liberalak ez dute Franco kanporatzen? Gerra hotza hasten delako, BMG amaitu bezain pronto. Mundu Bipolarra: AEBk Europa mendebaldea kontrolatu eta SESBek Europa ekialdea berenganatuko du. Espainia Marshal plana eta NATOtik kanpo geratu zen, komunisten mehatxuetatik defendatu ziren, Franco antikomunista baitzen. 3.-Isolamenduaren amaiera. 1953an Nazioarteko Isolamendua amaitzen da, Espainak AEBrekin itunak sinatzen baititu base militarren truke languntza ekonomikoa emanez eta 1955an NBEn eta FMI UNESCON sartzen da. Frantzian independentzia ematean Marokori, Francok ere independentzia aitortuko dio. 1957tik aurrera Falangisten ordez, Opuseko teknokratak gobernuan dira nagusi. 1959an Eissenhower, AEBko presidenteak Frankoren erregimena bedeinkatzen du. Opuseko kideen apoteosia: Arlo politikoan, kontserbadoreak, Francoren egitura autoritarioen aldekoak aterako dira baina ekonomian Harbardeko neoliberalismoaren izpirituan murgilduko dira. Beraien helburua Espainia munduko ekonomian txertatzea zen.

BILAKAERA POLITIKOA ETA NAZIOARTEKO EGOERA DESARROLLISMOAREN GARAIAN ETA FRANKISMOAREN AMAIERAN

Frankismoaren azken aldiaren barne bilakaera bi fasetan banatzen da: Fase teknokratikoa (1959-1969).Erregimenaren gai-beherakada (1969-1973): Carrer Blanco, Arias Navarro. Nazioarteko egoera: Gerra hotzetik- Elkarbizitza adiskidetsura. Estatu batuekin harremanak sendotuko zituzten. 1962an, Espainiak Europako Ekonomi Elkarteari bertan sartzeko elkarrizketak eskatu zizkion eta Europako mugimenduak ezezkoa erantzun zion, sistema demokratikorik ezeukatelako. Tentsioak hasi ziren II Kontzilio Vatikanoarekin (1958-1965): Nazional katolizismoa haserre dago. Deskolonizazio prozesua ere emanen zen: Maroko ondoren (1956) Ginea, Sidi Ifini, Sahara 1975. 1974an, Portugalen Krabelinen iraultzak eta greziako aldaketa demokratikoak Espainia bakardadean murgildu zuten. Franko, Latino Amerikar eta Arabiarrei hurbilduko zaie. Fase teknokratikoa (1959-1975) Desarrollismo garaian, Opus Deiren mesederako, Falangistak bigarren lerrora pasako ziren . Opus Deiko teknokratak, Navarro, Lopezak… eta Carrero Blancoren babesarekin kontatzen dute. 1966an, Estatuaren Lege Organikoa onartuko da. 1973an Karrero Blanco Gobernu buru izendatuko dute. Behin eta berriz, salbuespen egoerak eta Ordena publikoko Epaitegiak ezarriko dira. Fragak, Prentsa Legea eta Askatasun Erlijiosoaren legea aldarrikatuko ditu. 1969an, Francoc, Juan Caros printzea bere ondorengo Estatu Buru hautatzen du. Erregimenaren beherakada 1969-1975 urteetan eman zen, langile borrokak, terrorismoak eta elizak gobernua estutu baizuten, eta burgoseko prozesua ondoren, heriotza zigorrak gelditu ziren. Erregimenaren beherakada (1969-1975): Carrero Blancoren heriotza. Falangistek MATESA-enren (ustelkeria kasua) izurra kanporatzen dute. Francok, Opuseko kolore bakarreko gobernua eratu zuen. Carrero Blanco: Francoren alter egoa. 1973an, ETAk Carrero Blanco garbituko du. Arias Navarro: Arias Navarro gobernu buru berriak, Opuseko kide guztiak gobernutk aterako ditu. Falangistak, boterea berreskuratzen dute. Hasieran ariasen gobernuak irekirantz joko zuela ematen zuen baiana Otsailaren 12ko izpirituak, erregimena berritzeko promesa asko egin arren errepsesia gogortuko du: Puig Antich fusilatu. 1973ko petroliaren krisiaren lehenengo zantzuak igartzen hasi ziren. 1974ko Krabelin iraultza eman zen Portugalen. Oposizioa antolatzen da. 1974an PCEk oposizioko indar hegemonikoak, Batzar Demokratikoa antolatzen du. Bere programan amnistia, alderdi politikoen legalizazioa, askatasuna, autonomiak aldarrikatzen dira. 1975ean, PSOEk konbergentzia Demokratikorako ( PSOE- UGT- ORT-MC PNV) plataforma eratuko du. Ondoren, aurreko biak Platajuntan bilduko dira. UMDko 10 ofizial atxilotzen dituzte. ETA eta FRAPek eta Ultraeskuindarrak atentatuak egiten dituzte. 1975an, erregimen frankistak, bost preso politiko fusilatzen ditu. Franco hilzorian zegoelarik, Marokiarrak Saharan “Martxa Berdea” egiten dute. 1975eko azaroaren 20an, Franco hiltzen da, dena “lotuta eta ondo lotuta utzirik”.

ALDAKETA SOZIALAK FRANKISMOAN

.Hezkuntza: -Frankok, eliza eta mugimenduaz baliatuz bere balio ideologikoak inposatu nahi izan zituen, moral kristau zorrotzena eta zentsuraren bidez. Nazional katolizismoa pentsamendu politiko eta erlijioso baten baturaren emaitza izan zen. Honetarako hezkuntza baliabide funtsezkoa izan zen Izpiritu Nazionalaern Prestakuntza nahitaezko irakasgai bihurtu baizen.Gizartea: -Eredu patriarkala berreskuratu zen, emakumearen gutxiagotasun juridikoa finkatuz. -Gizartea garaile eta garaituen artean banaturik zegoen eta bizitza baldintzak gogorrak ziren, izua, miseria, gaixotasunak, gosea, merkatu beltza... ezagutuz. Hirietan txabolismoa eta herrietan haitzuloak hedatu ziren. -Garaieko aisialdi eremuak gizartea lokartzeko eta Erregimena goraipatzeko erabili ziren, hala nola, futbola, zezenak edo zinea. Ekonomiaren garapen garaia:OPUSeko teknokraten helburua Espainia modernizatzea zen, Europan sartuz.Demografia:Baserri giroak pisua galdu zuen hiritarren alde, 1956-1965 arte erregimenak bultzaturik jaiotza-tasa suspertu zen “baby boom”a ezagutuz eta familia nuklearra zabalduko da.Gizarte egituran aldaketak:-Hiritartze prozesua nabarmendu zen, hirietako erdi-mailako burgesiaren kopuruak gora egin zuen, langile Industrial berriaren pisua indartuz.-Nekazarien egoera okerrena zen, 60.hamarkadan landa exodo izugarria emanez Europako beste herrialdeetara Frantzia, Alemania, Suitza... edo Espainiako hirietara, Madril, Katalunia, Euskadi,...Enara emigrazioa ere eman zen, emigranteak Europatik Espainiara itzuli zirenean estatu demokratikoen ezaugarriak zabaltzen baizituzten.Gizarte eta kulturaren arau berriak kontsumo gizartean:Garapen Planen eskutik, herrialdea kontsumo-gizartean murgildu zen, hezkuntza eskaria nabarmen hedatuz eta Hezkuntzaren Lege Orokorrak moldeak hausteak ere, eskolatuen eta unibertsitarioen kopuruak handitzea eragin zuen. Honek noski, 60.hamarkadetako istiluetan partehartze handiagoan eragingo du, unibertsitarioak askataasuna aldarrikatuz autoritarismoaren aurka agertu baiziren.Emakumearen egoera era nabarmenean aldatu zen, bere eginkizun tradizionala baztertzen hasi baizen ikasketetan eta lan munduan sartzeko. Elizan ere berrikuntzak eman ziren, erregimenetik aldentzen hasi baiziren eta sekularizazio giroa zabaltzen hasi zen.Azkenik, turismoak eta emigranteak Europako jokabide politiko eta sozialak zabalduko ditu eta hedabideei esker ere musika (Rock, Pop), zinea, ohitura, mugimendu, jantzi... berriak ekarriko idtuzte, nazizonal katolizismoaren molde sozialak aldatuz. Honela oposizio mota berri bat sortu zen, erregimena demokratizatzeaz gain askatasun politikoe ta sindikalak eskatzen zituena.Ondorioz, 1936an, gizarte katolikoa, baserri giroan murgildurik, arkaikoa, nahiko analfabetoa, Europatik isolaturik... zegoena, 1976an hiritarra, nahiko sekularizatua, modernoa, hezita, Europan integratzeko gogoz... aurkituko dugu.



44.-ESPAINIAKO TRANTSIZIOA: Frankoren heriotzatik 1977ko hauteskundeetara bitartekoa: Espainiako trantsizioa Franko hildakoan, 1975ean hasi zen, erregimen politikoaren aldaketa izan zen (diktaduratik demokraziara) beti ere lege eta erakunde frankistatik abiatuta, mailaka egindakoa, modu baketsuan eta indar politiko nagusien arteko akordiotan oinarriturik.Batzuentzat 1978ko Konstituzioarekin bukatu zen, besteentzat, PSOE boterea eskuratzean, 1982an eta oraindik badude ez dela bete esaten dutenak ere.1975ean Franko hil eta bi egunetara Gorte frankistek, Juan Carlos Espainiako errege izendatu zuten.Nazioarteko testuinguruan:Europa mendebaldean hiru trantsizio eman ziren: Grezia, Portugal eta Espainiakoa.Nazioarteko eszenatokian, Espainia Europako Ekonomia Elkarteari hurbiltzen zaio.1973ko Petrolioaren krisiak ekonomia gogor astindu zuen.Martxa Berdearen aitzakiarekin, Sahara, Marokoren eskuetara pasatzen da.Barnean:Frankisten jarraitzaileak zatiturik, jarraipen edo erreformaren aldekoen artean aurkituko zaizkigu.Frankismoren aurrean hiru aukera azalduko ziren:1-. Frankismoren jarraitzaile sutsuak: ejerzitoa, “bunkerra” falange, Ariasen gobernua, Fraga. 2-.Erreforma aldekoak: Frankismoren sektore bat, T.Fdez. Miranda, Suarez, eliza, AEB, EEE.3-. Oposizio demokratikoa. Batzar Demokratikoa eta Konbergentzia Demokratikoa, 1976an Platajuntan bildurik, haustura demokratikoaren aldekoak: amnistia, hauteskunde askeak, alderden legalizazioa, autonomiak, frankismoen aparatuak garbitzeko eta erantzunkizunak eskatzearen aldekoek.Juan carlosek, Torkuato Fernandez Mirandari, Gorteetako eta Erreinuko Kontseiluko zuzendaria zenari, eginkizun bat eskatzen dio: Frankismoren barruan aldaketak emanda, Diktadura erregimen demokratikoa bilakatzea.1976ean, 1973ko krisia zela eta kaleko istiluak areagotu ziren: Gasteizen, poliziak bost langile erailko zituzten.ETAk eta GRAPOk atentatuak egin zituzten.Erregea aldaketaren motorra izanen da. Erregeak Arias gbernutik kenduko du eta SUAREZ gobernuburu izendatuko du.Suarezek neurri irmoak erritmo bizian proposatuko ditu: amnistia, hauteskundeak, Konstituzioa, askatasun giroa… Oposizio liderrekin isilpeko elkarrizketak izango ditu.Fernandez Mirandak hainbat elkarrizketa izan ondoren Gorte Frakistak barrutik desegitealortu zuen. Aldez aurretik Fernandez Mirandak, Gorteetako prokuradore frankistei berme osoa ziurtatzen die: Ez zela gerra zibilaren erantzunkizunik eskatuko, boterea eskuinak gordeko zuela eta ezkerreko indarrak sistematik kanpo gedituko zirela.Suarezek, Erreforma politikarako Lege Proiektua kaleratzen du. Dokumentua nagusiki, Fernandez Mirandak egin zuen eta bertan, Mugimenduaren Oinarrizko Legeak aldatu zituen hauteskunde askeak, bi ganbarako Gorte berriak sufragio unibertsalen bidez hautatuak, giza eskubideak.Erreferendumean, Erreforma onartzen da.oposizioak husturaren tesia baztertu eta hitzarmenaren alde azaldu ziren.1977an istiluak ugaritzen dira: Atotxako erailketetan, eskuin muturrekoek, CCOOen inguruko bost abokatu laboralista garbitzen dituzte.Aste Santuan Suarezek, Alderdi Komunista Espainola legeztatzen du.D.Juanek bere semearen mesederako koroari uko egiten dio. 1977ko hauteskundeak:40 urte pasa eta lehen hauteskunde askeak ospatu ziren, bertaz zentroko indar moderatuak irten ziren garaile.UCD, Suarezen zuzendaritzapean, garaile garbia izan zen.Felipe Gonzálezeta Guerraren PSOEk diskurtsua erredikalizatuz bigarren postua lortzen dute.Gerra zibileko liderren Carrillo eta PCEk eta APk sekulako porrota jaso zuten.Nazionalisten indarra Katalunian eta Euskal Erkidegoan nabaria zen.Monkloako itunak 1977, Espainian lehentasuna egoera politikoari eman zitzaion. Honela bada, ekonomiaren arazoak berandu arte erantzunik gabe gelditu ziren.Suarezek, Fuentes Kintanari eskatu zion neurriak hartzeko egoera ekonomiko larriari aurre egiteko eta hori lortzeko, Suarezek, gizarte itunak prestatu zituen indar sozio-politikoen adostasuna bilatuz. Gobernuak eta alderdi nagusienetako ordezkariak, sindikatu eta enpresarioen elkarteak sortzeko eskubidea aitortu eta sistema ekonomikoa eta sozio politiko birmoldatzeko Monkloako itunak sinatu zituen, adibidez inflazioa kontrolatzeko. Ondoren, adostasuna Konstituzioa egiteko politikan ere eman zen. Asmoa erreforma prozesuarekin jarraitzea da; presntsa bilera, adierazpen askatasuna, adulterio delitua ezabatu eta mugimendu nazionala arautu. Parte hartu zuten alderdiak: PSOE, PNV, PCE eta CIU.



45.-SENDOTZE DEMOKRATIKOA: 1978KO KONSTITUZIOA NOLA EGIN ZEN. ESTATU KOLPE SAIOTIK 1982KO HAUTESKUNDEETARA BITARTEKOAK.Konstituzio demokratikoa eratzeko, Suarezek, Monkako izpirituari jarraituz, lehentasuna kontsensu politikoari eman zaio. Adostasuna, demokrazia eta bestelako arazoak konpontzeko funtsezkoa bilakatu zen.Batzorde bat osatu zen. Partaideak:UCDk hiru, PSOE, Kataluniako Nazionalistak, Alderdi Komunistak, APek bana. UCDk PNV baztertu zuen, horregatik, PNVek erreferendumean abstentzioa eskatuko zuen.Guztira Zazpi “Aberriaren Aitak” bezala ezagutzen ziren. Itzalean “alderdi militarra” eta beste botere fatikoak izan zuten ere zer esana.1978ko Konstituzioa Kongresu eta Senatuan onartu ondoren, erreferendumena estatu maila berretsi zen. Iturriak 2MG bukatu ondoren Alemanian eta Italian onartutaok Konstituzioetan aurkituko ditugu:Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratikoa.Gobernu mota: Monarkia Parlamentarioa (Parlamentuak agintzen du).Erregea, Estatuaren buruzagia eta aldi berean Armadare burua zen.Gorteak herriaren ordezkariak dira:Gorteak bi ganbaretan banaturik: Kongresua, Sufragio Unibertsalaren bidez aukeratuak eta Senatua.Kongresuak, botere legegilea.Senatua, lurraldea ordezkatzen duen ganbara da.Nazioaren batasuna zatiezina da. Armadak, ordenamendu konstituzionala bermatuko du.Autonomiak eratzen dira.Estatu akonfesionala.Giza eskubide zabalak bermatzen dira.1979-80 Autonomiak: gobernuak, Konstituzioa onartu aurretik aurre autonomiak osatu zituen.Konstituzioak eskualde guztiei aukera eman zien Autonomia Erkidegoak eratzeko. Suarezek Katalunian Tarradellas Generalitateko buru izendatu eta Euskal Herriako zuzendaritza Rubiali (PSOE) eman zeitzaion. Bi prozedura ezarri zituen autonoiara iristeko:1) 151.artikulua lurralde historikoentzat.2) 143.artikuluan aurreikusitakoa, motelagoa zen.Lehen estatutuak Kataluniakoa eta Euskadikoa izan ziren, bi biak 1979an. Katalunian (Pujol) Generlitateko buru aukeratzen da. Euskal Erkidegoan, Gernikako Estatutua onartu zen, Garaikoetxea Lehendakaria izendatuz (PNV).Gero, 1981ean, Andaluziako eta Galiziakoak onetsi ziren ondoren gainerako autonomiak eta azkenik Ceuta eta Melillakoak.Nafarroa prozedura berezi baten bidez arautu zen.(1982ko Foru hobekuntza)UCD ren gobernuak 1979 hauteskundeak (bigarren hauteskundeak):Behin konstituzioa onetsita, Gorteak desegin eta 1979an bigarren hauteskundeak deitu ziren, petroleoaren prezioa igotzearekin bat egiten dute.Emaitzak aurrekoen hauteskundearen antzekoak ziren . Berriz, Suarezen UCD taldea atera zen garaile. PSOE bigarren indarra bezala geratu zen.Hemendik aurrrera kontsentsuren politika baztertu eta alderdiak, boterearen bila ezarri ziren.Ondoren, Udal hauteskundeak deituko dira. Aipagarria da, 50.000 biztanle gorako hiriguneetan, ezkerraren koalizioak (PSOE eta PCE) irabaziko zuela. UCDren Higidura:Felipe Gonzalezek, marxismoa, alderdiaren definiziotik aldendu zuen.Gobernuak autonomia guztiak parekatu nahi izan zituen.Suarezen dimisioa 1981eko apirilan:UCDaren barruan boterearen borrokan, liberal eta sozialdemokraten artean liskarrak ugaritu ziren. PSOEk zentsura mozioa gobernuaren aurka aurkezten du. Nahiz eta mozioa galdu, UCDren gainbeherakada geldiezina da.Militarrak haserre daude, armadaren erreforma iragarria zela eta, alderdi komunista legeztatzeagatik, ETA, GRAPO, FRAPen atentatuen baita autonomia prozesuengatik. Hutsune politikoa nabaria zen.Eliza ere kontra du (dibortzio eta hezkuntzaren legeztatzea zela eta).UCD zatiturik zegoen alderdi burua zalatzan jarria. Hori horrela izanik Suarezek dimisioa aurkezten du.Erregeak, Gernika Juntetxean HBren aldarrikapenak entzungo ditu.Calvo Soteloren O-23ko inbestidura-saioan, Tajerok, estatu kolpea jo zuen politikaren norabidea aldatzearren.Erregea kolpearen aurka agertzen da honen porrota suposatuz.Kolpearen ondnorioak: Bi egunera Calvo Sotelo hautatu zuten gobernu buru.Koroaren ospea igo zen.Politikan biraketa eskuinera LOAPA. Calvo Soteloren erorketa eta UCDren hondamena:Calvo Soteloren gobernuak urte eta erdi iraun zuen eta aurreko ibilbidetik jarraitu zuen, bane liskarrak, elizaren presioa, koltzaren pozoidura…Hauteskunde autonomikoetan Galizian, Fragak eta Andaluzian PSOEk irabaziko dute.UCDren desertzioak, PSOEren eta Fragaren alderdietara bideratuko dira. Suarezek bere talde propioa sortu zuen : CDS.Ezustean gobernuak Espainia NATOn (bloke kapitalistaren aliantza militarra) sartu zuen.PSOEk bere programan, irabaziz gero NATOtik ateratzeko erreferennduma egingo zuela agintzen du. 1982ko hauteskundeak PSOE irabazten ditu, aro demokratiko berri bati hasiera emanez

Entradas relacionadas: