Frankismoaren Aroa: Diktadura, Autarkia eta Trantsizioa (1939-1975)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,83 KB
Frankismoaren Aroa (1939-1975)
Ezaugarri Orokorrak
Diktadura Militarra
Erregimen autoritario, pertsonala eta kontserbadorea. Askatasun politikoen aurkakoa. Modu pragmatikoan gobernatu zuen eta erlijio katolikoari izugarrizko garrantzia eman zion. Errepresio gogorra bideratu zuen komunisten kontra. Konstituziorik ez, lege-bildumak baizik. Nazionalismo espainiarra aldarrikatu zuen.
Babes Soziala
Francok 4 talde nagusiren babesa izan zuen: falangistak, katolikoak, militarrak eta monarkikoak. Franco oreka mantentzen ahalegindu zen. Botere absolutua kolokan ez jartzea lortu nahi zuen.
Gizartean diktadurak lortutako babesa: lurjabe handiak, industria-finantza gizonak, burges txiki asko eta penintsula erdialdeko eta iparraldeko nekazari asko. Gainera, biztanleriaren sektore zabalek pasibotasuna adierazi zuten. Kontuan izan erregimenak oposizioaren aurka erabilitako errepresio latza, edota hezkuntza, komunikabide edo propaganda tresnen kontrola zeukala.
Nazioarteko Isolamendua eta Autarkia (1939-1950. Hamarkadaren Hasiera)
Nazioarteko Politika
1939ko irailean, II. Mundu Gerra hasi zen. Hasiera batean, Espainiak neutral azaldu zuen bere burua, egoera ekonomiko latza zela eta. 1940an, Francok elkarrizketak izan zituen alemaniarrekin eta italiarrekin, baina ez ziren adostasunera iritsi. 1941ean, tropa alemaniarrek Sobietar Batasuna inbaditu zuten, eta Espainiak tropak bidali zituen, komunismoaren aurka borrokatzera. Aliatuek lehen garaipenak lortu zituztenean, ardatzeko potentziei laguntzeari utzi zion. 1943an, aliatuen alde jarri zen. 1947an, Gerra Hotza hasi zenean, frankismoa mendebaldeko blokeari hurbildu zitzaion, antikomunismoari esker.
Barne Politika
Estatu politika antidemokratikoa praktikatu zuen, adierazpen askatasunak ukatuz. Hasieran, politikaren arloan, falangisten eragina nabarmena izan zen: Gorteen Legea (1942), Espainiarren Forua (1945), Erreferendum Nazionalaren Legea (1945), Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko Legea (1947).
Ekonomia
Hasierako urteetan, ekonomia bi ezaugarri nagusik markatu zuten: interbentzionismoa eta autarkia. Ekoizpen guztia kontrolatzen zuen. 1941ean, INI sortu zuen: Industria Institutu Nazionala. Helburua: espainiar enpresak indartzea eta sustatzea, buruaskitasun ekonomikoa lortzea eta kanpo harremanak eta trukeak ahalik eta gehien saihestea. Ekonomia politika honek porrot egin zuen. Izan ere, lehengai gabezia zegoenez, ekoizpenak ez zuen laguntza handirik jaso. Era berean, prezioen kontrolak eta errazionamenduen liburuxkek merkatu beltza sortzea ekarri zuten, estraperlo izenez ezaguna.
Nazioarteko Onarpena eta Liberalizazio Mugatua (1950. Hamarkadaren Hasiera - 1959)
Nazioarteko Politika
Garai honetan erregimen frankista egonkortu egin zen. Nazioartean, Gerra Hotza zela eta, frankismoak ez zuen hainbesteko presiorik izan, bere militantzia antikomunista zela medio. 1948an, muga frantsesa ireki zuten, eta hainbat potentziekin merkataritza hitzarmenak sinatu zituzten. 1956an, Espainiak uko egin zion Marokoko Babesletzari. Frantziak, berriz, independentzia eman zion Maroko frantsesari. Hala ere, bi gertaera garrantzitsuk egonkortasuna eta nazioarteko onarpena eman zioten erregimenari: Vatikanorekin konkordatua eta AEBekin hitzarmenak sinatzea 1953an. Konkordatua sinatzeak nazioarteko onarpena eman zion. Trukean, elizak erregimenean zuen eragina areagotu zen. AEBekin sinatutako hitzarmenek, izaera ekonomiko eta militarra izan zuten. AEBek beren base militarrak ezartzeko baimena lortu zuten, eta Espainiak NBEn eta UNESCOn sartzeko erraztasunak.
Barne Politika
Francoren gobernuak oreka mantendu zuen babesten zuten lau taldeen artean. Hezkuntzan, irekitze eta liberalizazio zantzu batzuk jarri zituzten. Ondorioz, erbesteratutako hainbat intelektual itzuli ziren. Oposizio politikoak erabaki horiek babestu zituen, baina kontserbadoreenek, kontrako iritzia izan zuten. Horrenbestez, 1956an, hainbat gorabehera izan ziren eta ministroak ordezkatu zituzten. Ondorioz, erregimena sektore kontserbadoreenen esanetara geratu zen, baina oposizioak berriz antolatzeari ekin zion.
Ekonomia
50eko hamarkadako lehen urteetan, liberalizazio geroz eta handiagoa eman zen. Enpresetan zuen parte-hartzea murriztu zuen, atzerriko lehen inbertsioak eta inportazioak egin zituen. Alde horretatik, estatubatuarren laguntza funtsezkoa izan zen. Produktuen prezioetan eta merkataritzan askatasuna ezarri zenean, prezioek gora egin zuten, hainbat protesta izan ziren eta erregimenaren aurkako lehen greba orokorra egin zen. Neurri horiekin, ekonomia pixka bat garatzen hasi zen. Industria sektoreak etekin handienak lortu zituen, eta lehen aldiz, nekazaritzak baino pisu gehiago izan zuen. Nekazaritza sektoreak ere gorantz egin zuen.
Liberalizazio Ekonomikoa eta Gizarte Garapena (1959-1975)
Barne Politika
Politikoki askatasun gabezia nagusi izan zen. Kontinuismoa garaiko egoera politikoaren ezaugarri nagusia izan zen. Baina gobernuaren barruan bi tendentzia sortu ziren: kontinuistak (Carrero Blanco) eta aperturistak (Fraga).
Lau taldeen artean, oreka mantentzen jarraitu zuen. Teknokraten gobernu sektorea politikaren esparruan egonkortu zen. 1966an, aperturistek, Prentsaren Legea sustatu zuten. Argitaletxeei askatasun handiagoa eman zien, baina zentsura jasaten jarraitu zuten. Bi tendentzien arteko tentsioak hasi ziren MATESA kasuak eztanda egin zuenean. Garai honetan, bi oinarrizko lege onartu ziren: Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958) eta Estatuaren Lege Organikoa (1967). Lehenengo legeak, estatuaren antolaketa biltzen zuen eta bigarrenak, konstituzio moduko bat osatzen zuen. 1969an, Joan Karlos Borboikoa izendatu zuten Francoren ondorengo.
Kanpo Politika
Kanpo politikari begira, gertakari nagusia Ekuatore Ginearen deskolonizazioa izan zen.