Frankismoaren Amaiera eta Oposizioa Hego Euskal Herrian (1969-1975)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,25 KB

ETAPA: Frankismoaren amaiera (1969-1975)

Laugarren eta azken aldi honek 60ko hamarkada amaieratik diktaduraren amaiera arte iraun zuen, 1975era arte, alegia. Frankismoaren amaieran, krisi orokor bat izan zuen sistemak, eta eragina izan zuen bai esparru politikoan, eta baita ekonomikoan ere.

A. Erregimen frankistaren krisia

Egoera politiko nazionala

1969an, Francok osasun kaskarra zuela agerian geratu zen:

  1. Joan Karlos Borboikoa ondorengo izendatu zutenean (Francoren ordezko).
  2. Carrero Blanco, berriz, erregimeneko lehendakariorde.

Carrero Blanco sektore atzerakoieneko ordezkaria zen, eta 1973an, gobernuburu funtzioak hartu zituen bere gain. Erregimenaren egitasmoen arabera, bera zen diktadurarekin jarraitu behar zuen pertsona, baina bere hautagaitza zapuztu egin zen, 1973ko abenduaren 20an, ETAko komando batek hil egin baitzuen.

1974ko urtarrilean, Arias Navarroren gobernu berria osatu zuten. Bere agintearen hasieran, gobernuari ukitu liberala ematen saiatu zen, baina gertakari sorta bat elkarren atzetik izan zirenez, berriz ere gobernuak jarrera immobilista hartu zuen:

  1. ETAren atentatua Madrilgo kafetegi batean (11 pertsona hil ziren eta 70 baino gehiago zauritu).
  2. Añoveros Euskal gotzainarekin sortutako ika-mika, Euskal Herriaren eskubideen aldeko sermoi bat irakurri zuelako.
  3. Puig Antich anarkistaren hilketa.
  4. Portugaleko Krabelinen Iraultzaren garaipenak piztu zuen mesfidantza.

Gobernua berriz ere zapalkuntzaren bidera itzuli zen, eta honek irekitzearen aldeko sektoreetako azken ministroek kargua uztea eragin zuen, baita herrialdeko barne egoera gaizkiagotzea ere.

Nazioarteko egoera

Egoera ez zen erregimen frankistaren aldekoa:

  1. LPEEk petrolioaren prezioa igotzeko erabakia hartu zuen, eta horrek krisi itzela eragin zuen mundu osoko ekonomian. Espainiari ere latz eragin zion krisi horrek.
  2. Zapalkuntzan oinarritutako politikari heldu zioten berriro, eta nazioartean protesta ugari sortu ziren horren karira. Bakantze politikoa, berriz ere, 40ko hamarkadakoaren parekoa izan zen.
  3. Saharako kontua azkar batean konpondu behar izan zuten: hitzartu bezala, Ceutako eta Melillako jabetza espainiarrak bermatuak zeuden, baita arrantza hitzarmen bat ere. Trukean, autodeterminazio erreferenduma egin beharrean, saharar herria Marokoko eta Mauritaniako administraziopean geratu zen.

Erregimenaren aldeko inguruabarrak

Gerra zibileko armada jazarleak tropen botere guztia buru bakarrean esku uztea erabaki zuen. Hala, gerrarako estrategia eta ondorengo gobernua bermatu ahal izango zituen. Ondorengoak izan ziren diktadura militarra finkatzeko aldekoak izan ziren inguruabarrak.

Inguruabar militarrak

Francok ospe handia zuen militar eta estratega gisa, Errepublika garaian egindako lan militarrari esker, eta, batik bat, Afrikako armadazo buru zegoela lortutako arrakastei esker.

Nazioarteko inguruabarrak

Francok primeran jakin izan zuen nola negoziatu eta adostasunera iritsi Italiako eta Alemaniako gobernuekin, materiala eta armak lortzeko. Hala, berak irabazi zuen gerra. Gainera, Europako potentzien neutraltasunak asko lagundu zion horretan.

Barne inguruabarrak

Bere ibilbide militarrean ez zuen inolako trabarik aurkitu; izan ere, Sanjurjo eta Mola gerraren hasieran hil ziren. Nazionalen artean ez zuen aurkaritzarik izan.

Erlijio inguruabarrak

Eliza hierarkiak eta apaizteria guztiak hasieratik egin zuten armada jazarlearen alde, salbuespen batzuk izan ezik.

  • Propaganda lan itzela egin zuten.
  • Altxamendua justifikatzeko teoriak osatu zituzten.
  • Gerra militarra Gurutzada Santu gisa aurkeztu zuten.
  • Hezkuntza kontrolatu zuen: katolizismoaren eta erregimenaren alde gidatu eta manipulatu zuten.
  • Printzipio katolikoak izendatu zituzten herrialdeko bizitzako zutarri funtsezko.
  • Nazionalkatolizismoa izan zen frankismoaren oinarrizko elementuetako bat: Eliza eta Estatua elkarri loturik zeuden.

ETAPA: Erregimenaren sendotzea eta bakartzearen amaiera (1950-1957)

Nazioarteko testuingurua

Bigarren aldia 50eko hamarkadan barrena hedatu zen, eta garai horretan egonkortu zen erregimen frankista. Nazioartean, gerra hotza zebilen, eta, bertan frankismoak ez zuen hainbesterako presiorik izan, batez ere, bere militantzia antikomunista zela medio. Horren adierazle ditugu:

  1. 1948an muga frantsesa berriz ere ireki zutela.
  2. Europako hainbat potentziarekin merkataritza hitzarmen batzuk egin zituztela, Britainia Handiarekin eta Frantziarekin, 1947an eta 1948an.

Beste gertakari garrantzitsu bat Espainiak Maroko espainiarraren babesletzari uko egin ziola izan zen, 1956. urtean: Gertakari horrek hasiera eman zion Espainiak Afrikan zituen jabetzen deskolonizazioari, hain zuzen ere.

Hala ere, beste bi izan ziren erregimena nazioartean egonkortu eta onartzeko gertatu ziren gertakaririk garrantzitsuenak:

  • Vatikanoarekin Konkordatua sinatzeak Francori behar zuen zilegitasun morala eta Vatikanoaren eta nazioarteen onarpena ekarri zizkion. Trukean, Eliza katolikoak areagotu egin zuen erregimenean zuen eragina, eta ordezkaritza handiagoa izan zuen erakundeetan. Era berean, zuzenbidean eta irakaskuntzan, eskumenak areagotu zituen, eta Eliza zergetatik salbuetsirik geratzea lortu zuen.
  • AEBekin sinaturiko hitzarmenek, berriz, izaera militarra eta ekonomikoa zuten. Ikuspuntu militarrari begira, Espainiak kokapen estrategikoa zuen antikomunismoa defendatzeko, eta AEBek beren base militarrak lurralde espainiarrean ezartzeko baimena negoziatu zuten hitzarmenean; hain zuzen, Rotan, Torrejonen, Zaragozan eta Moronen. Francok, aldiz, estatubatuarrek erregimena onartzea lortu zuen, baita merkataritza harreman txiki batzuk ezartzea ere. Hitzarmen horiei esker, Espainiak NBE-n eta UNESCO-n sartzeko erraztasunak izan zituen, eta lurralde horrek behin betiko nazioarteko erkidegoan sartzeko bermea lortu zuen.

Beste oposizio baten sorrera

Kanpo zilegitasuna lortu ondoren, teknokraten gobernu sektoreak egindako irekitze saio horri esker, konpondu egin zen arazo ekonomikoa. Baina arazo politikoak artean ere ez zuen irtenbiderik. Ekonomia garatuz zihoan heinean geroz eta nabariagoak ziren erregimenaren barne kontrakotasunak.

Oposizio taldeak

Langile mugimendua izan zen lehena indar berritzen eta estrategia berriei ekiten bai alor politikoan eta baita ekonomikoan ere. Politikoari begira, erregimeneko sindikatu ofizialean infiltratu ziren. Ekonomikoari dagokionez, berriz, kooperatiba sistemak lortzeko lehen saioak egin zituzten. Ildo horretan, euskal elizak lan garrantzitsua egin zuen, izan ere, erregimenaren aurkako lantegietan eta tailerretan sortutako elkarte katolikoak antolatzen lagundu zuen.

Oposizio talde berriak

50eko hamarkada amaieran unibertsitateko gazteek beste oposizio talde bat sortu zuten. EAJk frankismoaren aurka erabakitasun gutxi zuela pentsatzen zuten eta EKIN taldea sortu zuten. Haien ideologiaren helburua euskara defendatzea zen eta Euskal Herriarentzat ez zuten autodeterminazioa aldarrikatzen, baizik eta independentzia. 1957an erabat hautsi zuten EAJrekin zuten lotura, erabat banandu ziren eta urtebete geroago EKIN autodesegin egin zen. Geroago ETA sortu zuten 1959an. Erakunde horrekin erregimenari oposizioa egiteko beste modu bat sortu zen: indarkeriazkoa. Beharrezkoa da gogoratzea garai haietan nazioartean mugimendu independentistak sortu zirela, beraien helburuak lortzeko indarkeria erabiltzen zutenak hain zuzen. Erakundeak marxismoa gehitu zion bere ideologiari, eta indarkeria zuzena bere ekintzei, eta 1968tik aurrera erregimenaren aurkako borroka armatua hasi zuen.

Hego Euskal Herria diktaduraren amaieran

Ezaugarri nagusiak

Horietan, gizarte eskaeren atzean (lanordu gutxiago, soldaten igoera, lan baldintzen hobekuntza…) izaera politikoko aldarrikapenak gordetzen ziren. Egoera hori zela eta, erregimenak indarkeria handiagoz eta zapalkuntza gogorrez erantzun zuen, eta, salbuespen egoera izendatuz, heriotza zigorra ezarri zuen sarri. Egoera izugarri zaildu zuen horrek guztiak, eta, Euskal Herrian, frankismoaren aurkako oposizioko mugimendua berriz indartu zen: Euskal Eliza, langileen mugimendua, oposizio politikoa eta ETA erakunde terrorista aritu ziren lanean.

  • Euskal Elizak rol militante eta nazionalista eskuratu zuen berriz ere. Sermoietan erregimenaren aurkako kritikak areagotu zituen, eta gobernu frankistarekin aurrez aurreko ika-mikak ere izan zituen: esaterako, Bilboko Añoveros gotzainak, 1974an.
  • Kide eta jarraitzaile komunistek eta sozialistek osatutako langileen mugimenduak, berriz, muturreko jarrera hartu zuen, eta zegoen sindikatu ofizial bakarrean infiltratu zen, modu klandestinoan. Lantegietan, borroka jardunaldiak egin zituzten. Garai horretan, CCOO (Langile Batzordeak) sindikatuaren lana beste sindikatu batzuen lanekin indartu zen; UGTren eta ELA sindikatu nazionalistaren lanarekin, esaterako.
  • Politikari dagokionez, PCE, PSOE eta EAJ batu egin ziren, eta barnetik oposizioa gidatzen saiatu ziren.
  • Banaketak eta barne gatazkak egonagatik, hamarkada horren amaieran, ETA erakunde terrorista gehiago hurbildu zen terrorismoaren jarreretara, eta 1968an, lehen atentatua egin zuen.

Entradas relacionadas: