Frankismoa Espainian: Diktadura, Erresistentzia eta Ondorioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,08 KB
Frankismoa: Diktadura
Francok botere guztiak bere gain hartu zituen, eta alderdi legal bakarra zegoen: FET y de las JONS. Alderdi horrek errepublikaren aurka altxatutako indar politiko guztiak hartzen zituen. Eskubide eta askatasunak ezabatu zituzten. Adierazpen nazionalista oro debekatu zuten.
Garaileak: Frankismoaren Laguntzaileak
- Armada bermea izan zen erregimenarentzat.
- Eliza Katolikoak etekina atera zion estatu konfesionalari.
- Lur-jabe eta enpresaburu handiek beren nagusitasuna sendotu zuten.
Garaituak: Erbestearen eta Errepresioaren Artean
Errepresioa ere lagungarria izan zen diktadurak hain luze irauteko. Gaztelania ez zen beste hizkuntzetan argitaratzea debekatu zen, eta diktadurako eta elizako hierarkek argitalpenak, filmak... zentsuratu zituzten. Gerra Zibila amaitzean, asko erbesteratu egin ziren, garaileen errepresioaren menpe eroriko ziren beldur.
Joera Faxistako Gobernua
1941ean, Dibisio Urdina sortu zen, Errusiako frontean Hitlerren Alemaniari laguntza emateko. Ekonomiari dagokionez, autarkia ezarri zen, herrialdea autosufiziente bihurtzeko. Herritarrak kontrolatzeko, biztanleria FET y de las JONSen menpeko zenbait erakundetan sartu zuten. Gainera, sinbolo faxistak ezarri ziren. Urte horietan, errepresioa oso gogorra izan zen. Makiak deituriko gerrillari talde bakar batzuk baino ez ziren geratu mendilerroetan borrokan.
Ekonomia: Herrialde Atsekabetuta
Ekonomiaren atzerapausoaren ondorioz, 1940ko hamarkadan ez zegoen produktu-hornidurarik, eta estatuak elikagaien errazionamendua ezarri zuen. Geroago merkatu beltza agertu zen.
Bakartuta Egotetik Nazioartera
Nazioartean diktadura isolatzea erabaki zuten: bata, konkordatua, Aulki Santuarekin; bestea, Espainiaren eta Estatu Batuen arteko adiskidetasun tratatua. Itun horiei esker, AEBetako base militarrak Espainian ezar zitezkeen.
Faxismoa Baztertzea, Baina Diktadurari Eustea
Falangistek indarra galdu zuten, eta ministerio eta goi-kargu gehienak katolikoen eta monarkikoen esku geratu ziren. FET y de las JONS Mugimendu Nazional bihurtu zen, eta sistema politikoa arautu egin zen; azken hori demokrazia organikotzat hartu zen. Giro politiko berriaren eraginez, oposizioak lehenengo ekintzak antolatu zituen. 1956an, istiluak izan ziren Madrilgo Unibertsitatean, eta grebak, Asturiasen eta Katalunian.
Aldaketa Ekonomikoak, Teknokraten Etorreraren Eraginez
50eko hamarkadan, ekonomia pixkanaka hazten hasi zen. 50eko hamarkadan Opus Dei talde katolikoak, teknokratak deitu zitzaien, garrantzia hartu zuen. Agintari berriek egonkortze-plan bat prestatu zuten 1959an.
Aldaketa Ekonomikoa (1960-1973)
- Industria-hazkundea.
- Turismoa.
Ekonomia-hazkunde hori desorekatua izan zen.
Aldaketa Demografikoa
Aldaketa ekonomikoaren ondorioz, biztanleria izugarri hazi zen. Landaren modernizazioak nekazari-exodoa eragin zuen. Espainia herrialde hiritarra bihurtu zen. Hori dela eta, gutxi gorabehera bi milioi espainiarrek Europako zenbait herrialdetara emigratu zuten.
Modernizazio Soziala, Baina Ez Politikoa
Espainian kontsumoaren gizartea agertzen hasi zen. Hau da, gizartea hobeto prestatuta egoteko premia sortu zen. Aldaketa ekonomikoek eta turistek, pentsaera askeagoa zutenez, errealitate berria eta balio berriak ekarri zituzten. Horrez gain, 1966ko Prentsaren Legean, zentsura kendu zen, eta horri esker, adierazpen-askatasuna areagotu egin zen.
Frankismoaren Aurkako Oposizioaren Berrantolaketa
60ko hamarkadako aldaketa ekonomiko eta sozialen ondorioz, 1956an, nazioan bakeak egiteko politika nazionala aldarrikatu zuen. Auzo-mugimendu bat agertu zen. Unibertsitatean indar handia hartu zuten ikasleen mugimenduek. Era berean, langile-komisioak eta oposizio terroristak sortu ziren.
Erregimenaren Amaierako Krisia
1973an krisi ekonomikoak eztanda egin zuen. Krisi ekonomikoaren eraginez, gizartean haserrea nagusitu zen. Gero eta greba gehiago antolatzen zituzten. Francoren erregimenaren krisi politikoa ari zen gertatzen. Arazoen presiopean, erregimenak errepresio-bidea hartu zuen.
Ondorioa: Herrialde Industrializatua, Baina Garatu Gabea
Espainia 70eko hamarkadan industrializatutako herrialdea izan arren, oraindik ere hainbat desberdintasun nabari zitezkeen.
Euskadi, Frankismoaren Garaia
40ko Hamarkada: Etaparik Gogorrena
50eko Hamarkada
Hamarkada berriaren hasieran, beste greba orokor bat egin zen Euskadi osoan.
60ko Hamarkada
Egonkortze Planari (1959) eta nazioarteko ospea esker, egoera hobetu zen.
70eko Hamarkada
Frankismoaren azken urteetan, nazioarteko atzerapen ekonomikoak eragina izan zuen.
Kanpoko Erresistentzia
Gerra Zibilaren porrotaren ondorioz, 80.000 euskaldunek erbestera ihes egin behar izan zuten.
ETAren Sorrera
1959. urtean, Euskadiko historiako aldirik latzenetako bat zabaldu zenean, ETA sortu zen.
Diktadura-Garaiko Artea
Garai luze horretan zehar, arteak eta kulturak euskal ordezkari garrantzitsuak eta nabarmenak izan zituen.