Francoren erregimenaren oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,53 KB

9-ESTATU FRANKISTAREN SORRERA:
•Oinarri ideologikoak:
Frankismoaren oinarri ideologikoak beste iturri ideologiko batzuetatik datoz, europar faxismotik esate baterako.

*Faxismooa: Francok alderdi bakarra sortu zuen eta botere guztiak pilatu zituen. Hitler eta Musolinik bezala, Francok eta inperio espainiarraren handitasuna nahi zuen, baina eredu faxista ez zen nagusitu Espainian.
*Antikomunismoa: Espainiak III.Internazionalaren aurkako itun bat sinatu zuen Italia eta Alemaniarekin batera. Germaniar eta sobietarren ez esarotzeko hitzarmena sinatu zenean, Francok justifikazioa behar zuen eta Hitlerrrek SESB inbaditu zuenean lortu zuen justifikazio hori.
*Katolizismoa: Diktaduran erregimen eta elizaren arteko kolaborazioa erabatekoa izan zen, Elizak nahi zuen guztia izan baitzuen. Azkenean, Eliza Francoren helburuak lortzeko tresna bat besterik ez zen. Hortik, nazionalkatolizismoa sortu zen.
*Nazionalizmo espainiarra.
•Oinarri sozialak: Erregimenaren oinarri sozialak militarrak, falangistak, katolikoak eta monarkikoak izan ziren. Militarrengandik boterea lortu zuen Francok, monarkikoen aldetik 1947ko ondorengotza legea aipa diteke, bertan, Juan Carlos bere ondorengo izendatu zuen, katolikoekin errregimenean zehar erabateko kolaborazioa zuten.
•Oinarri legalak: Estatu Berriaren boterea zazpi oinarrizko legek antolatzen dute: Lanaren foruak, Gorteen legeak, Espainiarren forua, Erreferendum legea, Estatu Burutzarako Suzesio legeak, mugimendu Nazionalaren oinarrrizko printzipioak eta estatuaren lege organikoak.
-1.-Gerraostea 40ko hamarkada:
-1.1-Kanpo Harremanak:
•Ardatzarekiko lotura: Gerra zibilaren ondoren Espainia potentzia faxistekin lotu zen. Nazioen elkartea utzi eta Alemmaniaren eta Espainiaren arteko Adiskidetasun Ituna sinatu zen. Bigarren Mundu Gerran Espainia tratuak egiten saiatu zen Alemaniarekin gerran sartu nahi zuelako, baina, ez zuen lortu eskatzen zuen ordaina oso handia zelako. Gerra bukatu zen unetik, Ramon Serrano Suñer, Atzerri Arazoetako ministria, Espainiako bizitza politikoko pertsonarik garrantzitsuena izan zen.
•Neutraltasuna: Ramon Serrano Suñer gaixotu zen, eta bere ordez Gomez Jordana jarri zuen bere postuan. Gerra aurretik Espainiak eskubideak eman zizkien npresaburu estatubatuarrei, baina, gerrostean ez zuten Espainiak Bretton Woodsera gonbidatu.
•Nazioarteko isolamendua: Gerra amaitu aurretik Espainia Esatatu Batuengana hurbiltzen hasi zen Espainiarren aire nabigazioko eskubide guztiak Amerikarrei utziz. Alemania eta Italiak gerra galdu ondoren erregimenak bere ezaugarri faxistak ezabatu zituen eta Gobernu berria eratu. Bertako pertsonairik garrantzitsuena Alberto Martin Artajo izan zen. NBEk blokeo diplomatiko eta ekonomikoa ezarrri zion Espainiari. 40ko hamarkadan eta hurrengo hamarkadaren zati batean isolamendua ikaragarria izan zen Esapinian, NBEtik kanpo geratu zelako eta Marshall Planeko fondoak ere lortu ez zituelako. 1947amaieran hasi zen NBEren jarrera aldatzen Espainiarekiko.
-1.2-Politika ekonomikoa: Autarkia
•Gerraren ondorioak: Gerrak hildako ugari eta suntsipen ugariak ekarri zituen. Trenbide-lineak eta trenbide parkeak erabat hondatuta geratu ziren errepideeki batera. Abeltzaintzan ere kaltea handia izan zen, gerra aurretiko ganaduaren herena soilik geratzen baitzen eta nekazaritzan ere %25eko jaitsiera izan produkzioan. Industrian kalte gutxi batzuk soilik izan ziren. Nazio Produktuaren kalkuluek diote Gerra Zibilean zehar produkzioa %25 jaitsi dela.
•Gosearen urteak: Gerra finantzatzeak hondamendia ekarri zion herri ogasunari, Espainia Italia eta Alemaniarekin zorretan geratu baitzen. Hori dela eta, inflazio ikaragarria izan zen eta jendeak ez zuen behar beste janari erosteko dirurik. Gerraren ondoren, demograffia suspertzen hasi zen.
•Errenazimendua: Janaria modu bidezkoetan eta zentzuzko prezioetan banatzeko erabakiak merkatu beltza sortu zuen era berean merkataritza sare paralelo bat edatuz.
•Espainiak beste herrialde batzuekiko mendekotasun ekonomiko handia zuenez ez zen autarkiarik garatu, burokrazia erraldoia baizik. Honek, oztopatu egiten zuen baliabideen kudeaketa.
•Autarkia eta ekonomiako sektore publikoa: 1941ean industriako Nazioa Erakunduea sortu zen eta zerbait lantegi martzan jarri zituen. Nazionalizatu egin zirren telefono komunikazioak, aire garraioa eta meatze asko. Erregimenak herri lanak sustatu zituen urtegiak, ur jauziak edo trenbideak eginez. Erregimenak industriaren alde egin zuenez, nekazaritzak kaltea egin zuen. Interbentzialismoaren eta autarkiaren ondorioz, Espainiak e zuen ia hazkunderik izan. Etxebizitzen prezioa oso altua zenez, txabolismoak presentzia handia izan zuen industriaguneetan.
-1.3-Oposizioa
•Zapalkkuntza politikoa: Erbesteratuek beste herrialdeetara egokitu behar izan zuten eta espetxe zigor eta gizarte bazterkeria pairatu zituzten. Zapalkuntza salaketa eta mendeko polizialean euskarritu zen. Erantzukizun politikoen Legearen babesean zona errepublikar guztietan zapalkuntza handia izan zen eta bertako jedea auzietara eraman zuten.
•Kontrol soziala eta ideologikoa: Zentsura, hezkuntza eta propaganda. Espainiatik alde egin zuten zientzialari, historialari, olerkari eta margolariek Amerika Latinoko herrietan aurkitu zuten onarpena. Intelektualen %90-k alde egin zuten Espainiatik.
Frankismoaren aurkako oposizio politikoa:
Erregimenak nahiko erraz kontrolatu zituen oposizioaren erasoaldiak, bai erbestean zeuden errepublikarena, baita gerrilako armadaren ekintzak, Guardia Zibila gogor borrokatu baitzen. Erregimen frankista isolatuta zegoela aprobetxatu nahian, erbesteko oposizioak 1947an Bizkaiako inndustriako 30.000 langile grabara eraman zituen. 1947ko eta 1951ko lehen graba orokorrak aipagarriak dira.

-2.-
Gerra hotzeko testuingurua, 50ko hamarkada: Gerra hotza hasteak ate berriak ireki zizkion erregimen frankistari, eta nazioarteko elkarteak erregimen hori onartzea erraztu zuen. Trumanen doktrinatik hasita, Pragako kolpetik eta Txinako iraultzatik igarota, Koreako gerra hasi arte. 1956an subiranotasuna eman zitzaion Maroko espainolari.

•Akordioak Ameriketako Estatu Betuekin: 1953an sinaturiko akordioak elkarrizketen, merkataritza harremanen eta teknikarien eta militarren bisiten ondoriozkoak izan ziren. Hasieran Frankok AEB-ko politikaren oso ezberdina zen beste bat egin zuenez, ez ze Marshall planean bete betean sartu, eta horren ondakin batzuk soilik lortu zituen. Akordioaren bitartez bi estatuek defentsarako eta diru laguntzarako politika ezarri zuten.
•Konkordatua: Konkordtuaren bidez erregimenaren konfesionaltasun katolikoa eta eliza forua berretsi zituen gobernuak: Elizari aurretik zituen boterek itzuli zizkion. Aldatzen zen gauza bakarra zen goberniak esku hartzeko gaitasuna zuela apezpikuen izendapenean.
-2.1.Oposizioa eta gizarte mugimendua:
•Erregimen frankista mundura ireki: 1955ean NBEn sartzeak aldaketa ekonomikoak eragin zituen Espainian. Langileen klaseak protagonismoa hartu zuen; 1952ko, 1954ko eta 1958ko grebek protagonizmoa hartu zuten. NBE-n sartzearekin batera, erregimenek protagonismoa hartu zuten. Erregimenen gatazkak 4jarduketa modu nagusi izan zituen:langile grebak, unibertsitateko asaldadura, nazionalismoen birsorkuntza eta erbesteratuen ekintza.
•Langileen mugimendua: 1956tik aurrera, Espainiako ekonomiak, frankismoko eredu autarkikoarekin itota, zailtasunak sortu zizkion erregimenari, ezin baitzuen inflazioa eta langileen haserrea gelditu. Greba gehiago antolatu ziren eta erregimenaren erantzuna zapalkuntza handitzea eta soldatekiko malgutasun handiagoa izan zen. Alderdi komunista oposizioko indar nagusia izan zen urte horietan Langile Komisioak sindikatuaren bidez.
•Unibertsitate mugimendua: Ortega y Gasset filosofoa lurperatu zutenean ikasleek erregimenaren aurkako manifestazioa egin zuten. Hala ere, lehenengo unibertsitate krisi handia hurrengo urtean gertatu zen, kalean eta Madrilgo Unibertsitatean istiluak izan ondoren. 1956ko gertakariak krisia sakonagoa zela adierazi zuten, eta horrek Falangearen higadura politikoa jarri zuen agerian. Unibertsitateko Sindikatu Bakarraren kontrako protestaldiak ugaritu egin ziren.
•Nazionalismoak: Kataluinia eta Euskal Herrian, gerrako borrokalarien seme alabek berpiztu egin zituzten zazionalismoak eta hortik sortu zen 1959an Euskadi ta Askatasuna erakundea. ETAko militanteek abertzaletasuna berreskuratu eta Francoren diktadurak ezarritako nortasun galeraren aurka erreakzionatu zuten.

Entradas relacionadas: