Fontainebleauko ituna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,35 KB

Antzinaroko Erregimenaren krisia KarlosIVaren erreinaldian hasi zen. Garai horretan hiru koiuntura kritiko batu ziren: krisi sozioekonomikoa, Frantziako Iraultzaren ondorioak eta monarkiaren zailtasun politikoak. Arazorik larrienak ekonomian zeuden:
Errendimenduak jaitsi egin ziren, gero eta emankortasun gutxiagoko lursailak lantzen zirelako eta eguraldi txarrek hondamendiak eragin zituztelako. Nekazaritzako prezioek gora egin zuten. Manufaktuaren sektoreari ere eragin zion krisiak. 1789an Frantziako Iraultza piztu izanari aurre egin behar izan zion Karlos IV aren gobernuak. Espainiaren barnealdean geldialdia izan zuen politika ilustratuak,zentsura indartu eta inkisizioa berriz ere abian jarri zen. Nazioarteko politikan, aliantzak aldatu egin ziren. Iraultzaren ondorioz Espainiak Fratziaren aurka egin zuen eta Erresuma Batuarekin aliatu zen 1795era arte. Karlos IVak balidoaren figura berreskuratu zuen gobernu kudeatzeko. Ez erregea ez haren balidoa, ordea, ez ziren gai izan arazo ekonomikoak konpotzeko, eta, gainera, alferrikako gerra batean sartu zuten herrialdea. Horrek kalte egin zion haien prestigioari. Godoyk desamortizazioa aginedu zuen 1798an, Frantziaren eta Erresuma batuaren aurkako gerrek eragindako finantza-krisiari. Herritarrak ez zeuden pozik, mendekotasun horren ondorio larrienetako bat Trafalgarko gudua izan zen.


Fontainebleauko ituna, eta hari esker, armada frantsesa Espainia sartu ahal izan zen Portugalgo Erresuma okupatu eta hiru probintziatan banatzeko;haietako bat Godoyentzat izan zen. Alderdi aristokratikoa edo fernandotarra ere esaten zitzaion Karlos IVaren seme Fernando printzearen aldeko noble eta elizgizonek osatzen zuten. Alderdi fernandotarrak erregearen aurkako konpirazio bat prestatu zuen.: Escorialeko Prozesua. Gertaera hark Espainiako monarkiaren miseriak agerian jarri zituen. Aranjuezko Matxinadak Godoy kargutik kentzea eta Karlos IVak bere semeFernandorengan abdikatzea eragin zuenenan. Matxinada hark gerri-protesta baten txura izan bazuen ere, alderdi fernandotarreko goi-noblezia tartean sartuta egon zen. Godoy eta Karlos IVa erortzeak areagotu egin zuen monarkiaren krisia. Napoleonen soldaduak Espainian zeuden jada Fontainebleauko Itunari esker, baina espainiarrek ez zituzten begi onez ikusten, uste baitzuren Iberiar penintsula osoa okupatzeko aitzakia bat baino ez zela Portugalen aurkako erasoa. Euskal lurraldeen kokapen geografikoa estrategikoa izan zen Napoleonentzat, Espainia gurutzatu nahi baitzuen Portugalera iritsi eta britainiarrak ahultzeko. Egoera hori aprobetxatuz, euskal hiriak ere konkistatu zituen. Napoleonek ez zuen uste bezain azkar okupatu Espainia.


Bailengo Gudua. Napoleonek bere hitzetan Espainiako gerra madarikatua zena birpentsatu behar izan zuen, eta 150000 gizonek osatutako armada baten buru jarrita, Madrilen sartu zen 1808ko abenduaren 2an. Josef Ia erregea ere hiriburura itzuli zen. Espainian egon zen bitartean Frantziako enperadoreak Inkisizioa, jaurgo-erregimena eta komentuak kendu zituen, joera iraultzaileko erreformen bidez. Bestalde, 1808ko abuztuan, armada ingeles bat lehorreratu zen penintsulan, Wellesley jenerala buru zuela, portugesei laguntzeko. Napoleonek ia Espainia osoa okupatu ahal izan zuen, cadiz eta iberiar penintsulako ekialdea izan ezik. 1812an, Napoleon bere buru zuen Errusiako kanpainaren ondorio kaltegarriak zirela eta, enperadoreak soldaduak kendu behar izan zituen Espainiatik, Europako beste eremu batzuetan zentratzeko. Ciudad Rodrigoko eta Arapilesko guduetan Wellingtonek frantsesak garaitu zituen. Aramada angloespainiarra aurrera egiten ari zenez, Josef Ia eta frantsesak Valentziara joan ziren madrildik ihesi, eta han ezarri zuten gobernua zenbait hilabetez. Handik aurrera, angloespainiarren alde jarri zen gerra. Frantsesek Gazteizen izandako porrotak Espainiatik hanka egitera bultzatu zuen Josef Ia. Wellingtonen armadak beste garaipen bat lortu zuen Irungo San Martzialen. Gorteak Cadizen bildu ziren, hiria defendatzen erraza zelako eta frantsesen okupazioak kanpo zegoelako. Talde batek ez zion aldaketarik egin nahi sistema politiko absolutustari. Beste talde bat absolutismo zaharraren eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako ereduaren tarteko erregimen baten alde zegoen. Liberalek ganbera bakar bat proposatzen zuten; hark izango zuen subiranotasun nazionala, eta konstituzio bat idatziko zuen. Azken aukera horrek bildu zituen aldeko gehien, diputatu askok ez baitzuten bilkurara joaterik izan, merkataritza-gune garrantzitsua zen Cadiz.



Cadizen bildutako gorteen osaera soziala gizarteko egoera konplexuaren erakusgarria zen. Diputatuen artean garai bateko estamentuetako kideak zeuden. Azkar agertu ziren eztabaidetan bi fakzio edo alderdi handi: absolutista eta liberala. Cadizko Gorteen legegintza-lana izugarria izan zen, eta ordura arte indarrean egondako printzipioekin erabat hautsi zuen. Gorteen lehen dekretua, 1810eko irailaren 24koak, ezarri zuen subiranotasuna nazioarena zela. Legearen aurreko berdintasuna aldarrikatu zen, kolonietako mugimendu independentistei erantzuteko. Erreforma multzo bat proposatu zen: inprenta-askatasuna, tortura abolitzea, eta garai bateko zergak, Inkisizioa, jaurgo jurisdikzionala eta lehengo kontseiluak kentzea. 1810eko abenduaren 23an, batzorde bat eratu zen konstituzioaren proiektua egiteaz arduratzeko. Urte eta erdiren ondoren, 1812ko martxoaren 19an prolongatu zen eta konstituzio berriari la pepa deitu zion jendeak.Diputatuek tradizio espainiarra eta espiritu iraultzaile berria batu nahi izan zuten. Hauek izan ziren konstituzioaren printzipioak:-
Subiranotasun nazionala onartzea:nazioaren esku zegoen boterea.-Askatasun ekonomikoa, eta horretarako, gremioak ezabatzea, jaurgoak abolitzea, lursailak hesitzeko askatasuna mestako abeltzainen pribilegioak amaitzeko. -Norbanakoaren eskubide eta askatasunak, eta legearen aurreko berdintasuna aitortzea. -Monarkia moderatua: erregeak berak ateratzen zituen legeak eta betoeskubide iragankorra zuen.-Botere banaketa:
botere legegilea ganbera bakarreko gorteen esku zegoen; erregeak eta hark izendatutako gorbernuak zuten botere betearazlea;eta botere judiziala independientea zen.-Milizia nazionalasortzea: sistema konstituzionala defendatzen zuen herritar zibil armatuen talde bat zen.-Erlijio katolikoa zen erlijio bakarra Espainiako nazioan.-Gorteko ordezkariak gizonezkoen sufragio unibertsal bidez hautatzea. Diputatu izateko, hautagaiek errenta propioak izan behar zituzten.

Entradas relacionadas: