Física cuantica y nuclear.
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,52 KB
Omega erradiazioa:erradiazio elektromagnetikoak dira,X izpiek baino maiztasun handiagoa dutenak,
Desintegrazio erradioaktiboa:nukleo atomiko batek alfa beta gama erradiazioa igortzean nukleoaren egoera aldatu egiten da. Kasu horretan desintegrazioa gertatu dela esaten da.Prozesu aleatoria da.Substantzia batek denbora-unitatean buruturiko igorpen erradiaktiboen kopuruari aktibitatea,A,deritzo,edo desintegrazio abiadura deritzo.Hasierako nukleoen,No,erdia desintegratzeko pasatu behar den denborari semidesintegrazio-periodoa deritzo.Erradioaktibitateren efektu biologikoak eta aplikazioak:Erradioaktibitate naturala jasan dugu urteetan zehar.Erradiazioen dosi altuen eraginpean emendatu egiten dira minbizi-tasak,eta izaera genetikoko bestelako arazoak ere sor daitezke.Erradioisotopo baten arriskugarritasun-maila berak igortzen duen erradiazio motaren araberako da eta betaren energiaren eta semidesintegrazio-periodoaren araberakoa ere bai.Erradioaktibitateren aplikazioak:Medikuntzan(kimioterapia),industrian,kimikan,eta bestelako arloetan:nekazaritzan esterilizatzeko,lagin organikoak datatzeko,sateliteen sorgailu elektriko laguntzaileak eraikitzeko...Nukleo atomikoa:Erradioaktibitatea nukleo atomikoetan sortzen da.Nukleoan protoiak eta neutroiak daude eta horiei nukleoiak deritze.Nukleo atomikoa bere zenbaki atomikoaz(Z,nukleoko protoien kopurua)eta zenbaki masikoaz(A,nukleolo nukleoien kopurua)ezaugarritzen da.Lotura energia:Nukleo baten lotura energia bere nukleoi isolatuak nukleoa eratzeko biltzean askaturiko energia da.Erreakzio nuklearra:Nukleo atomiko batzuk nukleo atomiko ezberdin bihurtzen direneko prozesuak dira.Zenbaki atomikoen baturak eta zenbaki masikoen baturak konstante irauten dute.Erreakzio nuklearrak eta erradioaktibitatea:Prozesu erreakzio nuklearra da,nukleo oso ezegonkorrak dira.Era espontaneoan berez,igorpen erradioaktiboak sortzen dituzte,erreakzio nuklear desberdinen arabera:-Alfa partikulen igorpena:Helioa 2 protoi eta 2 neutroiz eratuta dago,horrela nukleoa berriaren zenbaki masikoa 4 txikiagoa eta zenbaki atomikoa 2 txikiagoa(soddy-ren legea).-B partikularen igorpena:nukleo gurasoaren neutroi bat desintegratuz,elektroi bat,protoi bat eta antineutrino bat sortzen dira.(fajansen legea).Desintegrazio baten ondoren,nukleoa kumea ere ezegonkorra izan ohi da,eta desintegrazio berria pairatzen du,beste nukleo berri bat sortuz.Oro har,ondoz ondoko desintegrazioak gertatzen dira,azken nukleo egonkorra lortu arte.Prozesu hori osatzen duten erradioisotopo guztien serie edo familia erradioaktiboa deritzo.Arrisku nuklearra:Istripuek katastrofikoak,tenperatura oso altuak lor daitezke,erradiazioa kanpora daiteke,eta horrek minbizia eta bestelako malformazio genetikoak sorraraz ditzake.Zentral nuklear guztietan segurtasun-neurri oso gogorren instalazioa exijitu behar da.Fisio nuklearra:erreakzio nuklear bat da,non nukleo astun bat neutroiz bonbardatuz,nukleo hori zatitu eta bi nukleo arin sortzen diren.prozezu horretan zenbait neutroi eta energia kantitate handia askatzen dira.1938an Strassmann,masa-defektua fisionatu eta gero energia askatzen da.Nahitaezkoa du aktibazio-energia bat bereganatzea,nukleoak neutroia irinstean lortzen duena,hain zuzen.Uranio eta plutonia isotopoak dira eta 1942-an kate-erreakzio nuklear bat sortu zuten.Kontrolatua: Fisioan askaturiko neutroien kopurua handiegia denean gehiegizko neutroiak xurgatzeko materiala sartzen da,horrela erreakzioa leherketa bihurtzea ekiditzen da.Zentral nuklearretan eta urpekuntzien eta koheteen sorgailu laguntzaileetan burutzen dira fisio-erreakzio kontrolatuakEz-kontrolatuak:Ez da elementu kontrolatzailearik erabiltzen gehiegizko neutroiak xurgatzeko,eta leherketa bihurtzen da.Bonba atomikoetan burutzen dira.Fisio nuklearra etekin energetiko handiko erreakzioa da.Fisioak kutsadura erradioaktiboak sor dezakete,eta oso zaila da hondakin eliminazio azkar eta segurua lortzea.Fusio nuklearra:Bi nukleo arin batu egiten dira,eta nukleo astunago bat eratzen da.Prozezu horretan energia kantitate handi-handia askatzen da.Aktibazio energia baten premia dago hau gertatzeko tenperatura oso altuak behar dira.Fusioa erreakzioak era naturalean ere gertatzen dira eguzkian eta izarretan baina era artifizialean gizakiak bonbak bakarrik.Kontrolatua:oraindik ez da lortu oso zaila da eta tenperatura hain altuak lortzea.Ez kontrolatua:hidrogeno bonba atomikoan lortu da.Fusio-erreakzioa gertatzeko behar den tenperatura aldez aurretik leherrarazten den fisiozko bonba atomiko batez lortzen da.Fusio kontrolatuak hainbat abantaila ekarriko lituzke fisioarekin konparatuz:erregai-erreserba handiak daude,fisioan baino hiru aldiz energia gehiago lortzen da masa-unitateko,eta,gainera ez da hondakin kutsatzailerik sortzen.