Finantza Kontzeptuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB

HASIERAKO DESPOLTSAPENA

Aktiboen elementuak erostean ordaintzen den kantitatea da, proiektua aurrera eramateko behar dena.

URTEKO KUTXAKO FLUXU NETOA

Inbertsio-egitasmoa garatzen den aldi bakoitzan, enpresak egiten dituen kobrantza eta ordainketen arteko diferentzia da.

ONDASUNAREN HONDAR BALIOA

Ondasunen balioa inbertsioaren bizitza amaitzean. Hondar balio hau, kutxako azken fluxuaren kobrantzei gehituko zaie.

BALORATZEKO METODOAK

Metodo estatistikoa

Metodo honen oinarria diruaren balioa konstante dela suposatzen da. Metodo hauek inbertsioen lehen hurbilketa edo balorazio bat egiteko erabiliko dira soilik (berreskuratze-epea).

Metodo dinamikoa

Kontuan hartzen ditu diru kantitateen sarrerak eta irteerak zein unean garatzen diren. Garai desberdinetan lortutako kapital berdinek balio desberdina dute eta, inflazioa dela eta, diruak erosteko duen ahalmena aldatu egiten da.

BARNE ERRENDIMENDU TASA

Egungo balio garbiaren formulan emaitza 0 izateko "i" hartu beharko duen balioari barne errendimenduaren tasa "r" deituko diogu.

BALIABIDE PROPIOAK ETA BESTEEN BALIABIDEEN ALDEAK

Baliabide propioak

Enpresaren kapitala eta erreserbak dira. Enpresa existitzen den bitartean ez dira itzuli behar; beste alde batetik, porrot kasuan, enpresaren bazkideen artean banatuko dira.

Besteen baliabideak

Batzuetan, epe laburrean kredituak erabiltzen dituzte finantzaketa lortzeko.

  • Epe laburreko maileguak
  • Banku kredituak
  • Efektu deskontuak
  • Faktoring
  • Kreditu komertziala

Funtzionamenduko finantza epe ertain edo luzean, enpresek askotan autofinantzaketaren bidea lor dezakete, baina baliabide gehiago behar badituzte, orduan kanpo-finantzaketa erabiltzen dute.

  • Epe ertaineko maileguak eta soberakinak

KAPITALA

Enpresa eratzean bazkideek egindako ekarpena eta geroago egindako kapitalaren zabalkuntzak.

ERRESERBAK

Enpresak bere jarduerak garatzeagatik lortutako etekinak; enpresan gelditzen direnak inbertsio berriak edo enpresaren hazkundea ahalbidetzeko.

AMORTIZAZIOA

Enpresak duen beste autofinantzaketa mota da. Enpresaren emaitzatik atera eta enpresa barruan gelditzen dira, hornidurak bezala.

DIVIDENDUAK

Bazkideen artean banatzen diren irabazien zatiak.

JASAPENAK

Enpresak jaulkitzen dituen eta partikularrek edo beste enpresa batzuek erosiko dituzten kreditu-tituluak dira. Enpresek dirua behar dutenean eta bankuek eskaintzen dieten maileguen baldintzak onak ez direnean, obligazioak edo bonoak jaulkitzen dituzte. Epe bat pasa ondoren, enpresak dirua eta interesak itzuliko ditu akordioaren baldintzen arabera.

LEASING

Sistema honen bidez, enpresak bere jardueran beharrezko duen elementu bat erantsi ahal du alokairu-kuota baten truke. Prozesuan hiru enpresek parte hartzen dute: ondasun edo elementu behar duen enpresa, ondasun hori daukan enpresa eta leasing enpresa.

Entradas relacionadas: