Finantza eta Ekonomia Ratioen Analisia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,9 KB

Finantza-ratioak epe motzera

Berehalako Altxortegia

(Erabilgarritasuna)

Formula: Erabilgarria / Pasibo Korrontea

  • 0,1 < Altxortegia < 0,3: Enpresaren berehalako altxortegia zuzena da.
  • Altxortegia < 0,1: Berehalako altxortegia falta da. Enpresak epe motzeko ordainketei aurre egiteko arazoak ditu.
  • Altxortegia > 0,3: Gehiegizko berehalako altxortegia dago, enpresak etekinik gabeko altxortegia du.

Altxortegia Ratioa

(Acid test ratioa edo Berehalako kaudimen ratioa)

Formula: (Bihurgarria + Erabilgarria) / Pasibo Korrontea

  • Altxortegia > 1: Enpresak epe motzeko ordainketei aurre egin diezaieke.
  • Altxortegia < 1: Altxortegia falta da. Epe motzera desoreka finantzarioa (ordainketa-etendura) egoteko arrisku handia dago.
  • Altxortegia > 1: Gehiegizko altxortegia dago, enpresak etekinik gabeko aktiboak ditu.

Likidezia Ratioa

(Epe motzerako kaudimen ratioa edo Maniobra fondoa ratioa)

Formula: Aktibo Korrontea (AK) / Pasibo Korrontea (PK) = Izakinak + Bihurgarria + Erabilgarria / PK

  • 1,5 < Likidezia < 2: Enpresaren likidezia epe motzera zuzena da.
  • 1 < Likidezia < 1,5: Enpresaren likidezia epe motzera arriskuan dago.
  • Likidezia < 1 eta Maniobra Fondoa (MF) < 0: Likidezia falta da. Enpresa epe motzera desoreka finantzarioan (ordainketa-etenduran) dago.
  • Likidezia > 2: Gehiegizko likidezia dago, enpresak etekinik gabeko aktiboak ditu.

Finantza-ratioak epe luzera

Berme Ratioa

(Epe luzerako kaudimen ratioa edo Porrotarekiko alderako kaudimen ratioa)

Formula: Aktibo Erreala / Galdagarria = Aktibo Erreala / Pasiboa

  • Bermea > 2: Enpresak berme handia eskaintzen die hartzekodunei, enpresaren ondareak zorrak estaltzen ditu.
  • Bermea >> 2: Enpresa ez dago pasiboarekin finantzatua eta honek gehiegizko baliabide propioak dituela adierazi dezake.
  • 1 < Bermea < 2: Hartzekodunek enpresan eragin gehiegi dute eta enpresaren kaudimena epe luzera arriskuan dago.
  • Bermea < 1: Enpresa porrot finantzarioan dago, derrigorrezko hartzekodunen konkurtsoa.

Zorpetze Osoa Ratioa

Formula: Pasiboa / Ondare Garbia (OG)

  • 0,5 < Zorpetzea Osoa < 1: Enpresaren zorpetze maila ona da, finantza-autonomia eta egonkortasuna du.
  • Zorpetzea Osoa > 1: Enpresak zorpetze maila altuegia du eta finantza-autonomia galtzen ari da. Kanpoko finantzaketarekiko gehiegizko menpekotasuna du. Enpresaren deskapitalizazioa sortzen da.
  • Zorpetzea Osoa < 0,5: Enpresak zorpetze maila bajuegia du eta baliabide propio gehiegi ditu, ez ditu kanpoko finantza baliabide guztiak aprobetxatzen. Palanka-efektuarekin batera aztertu behar da ratio hau. Palanka-efektua analisi ekonomikoan aztertuko da.

Autonomia Ratioa

Formula: Baliabide Propioak / Pasiboa

  • 0,8 < Autonomia < 1,5: Enpresaren finantza-autonomia maila ona da.
  • Autonomia > 1,5: Enpresak finantza-autonomia maila altua du, hartzekodunekiko menpekotasuna txikia da.
  • Autonomia < 0,8: Enpresak finantza-autonomia maila bajua du, kanpo-finantzaketarekiko menpekotasuna handia da.

Ibilgetasuna Ratioa

Formula: Aktibo Ez Korronte (AEZ) / (Ondare Garbia (OG) + Pasibo Ez Korronte (PEZ))

  • Ibilgetasuna < 1: Enpresako ibilgetua kapital iraunkorrekin finantzatua dago. Maniobra Fondoa (MF) > 0, enpresak oreka finantzario arrunta du.
  • Ibilgetasuna > 1: Enpresaren ibilgatuaren zati bat epe motzeko zorrekin finantzatua dago. MF < 0, enpresak epe motzera desoreka finantzarioa izango du.

Zorraren Kalitatea Ratioa

Formula: Pasibo Korrontea (PK) / Pasiboa

  • 0,2 < Zorraren Kalitatea < 0,5: Enpresak duen zorraren kalitatea egokia da.
  • Zorraren Kalitatea > 0,5: Enpresak kalitate txikiko zorpetzea du.
  • Zorraren Kalitatea < 0,2: Enpresak kalitate handiko zorpetzea du.

RATIO EKONOMIKOAK

Errentagarritasun Ekonomikoa (EE)

Enpresak inbertitutako kapitalak ordaintzeko duen gaitasuna neurtzen du. Aktiboan inbertitutako 100 €ko enpresak lortutako irabazia da.

EE= izai / A*100 // EE= izai /salmentak* salmentak / aktiboa*100 // samenta marjina= izai / salmentak // A errotazioa = salmetak/AErrentagarritasun ekonomikoaren formulan bi osagai daude:Salmenta marjina: salmenta bakoitzeko enpresak irabazi gordina lortzeko duen gaitasuna da, hau da, saldutako unitate bakoitzeko lortutako irabazi gordina da. Batzuetan asko saltzea baino hobe izaten da gutxiago saldu eta saldutako unitate bakoitzeko irabazi handia lortzea. //Aktiboaren errotazioa: aktiboko elementuekin enpresak salmentak lortzeko duen gaitasuna da, hau da, inbertitutako moneta unitate bakoitzeko lor daitezkeen moneta unitateak. Zenbat eta handiagoa izan hobe.//Finantza-errentagarritasuna (FE): Kapitalaren errentagarritasuna ere esaten zaio. Bazkideek enpresan egindako inbertsioa eta enpresak lortutako irabazi garbia erlazionatzen ditu. Bazkideek jarritako 100 €ko enpresak lortutako irabazi garbia da. FE= etekin garbia / baliabide prop.*100Formula hau honela deskonposatu daiteke: FE= etekin garbia/salmentak*salmentak/aktiboa*aktiboa/baliabide prop.*100 // samenta marjina netoa= EG/salmentak // aktiboaren errotazioa= salmentak/ aktiboa // palanka efectúa= aktiboa/baliabide prop. Errentagarritasun ekonomikoaren formulan hiru osagai daude:Salmenta marjina netoa: salmenta bakoitzeko enpresak irabazi netoa lortzeko duen gaitasuna da, hau da, saldutako unitate bakoitzeko lortutako irabazi netoa da.//Aktiboaren errotazioa: aktiboko elementuekin enpresak salmentak lortzeko duen gaitasuna da, hau da, inbertitutako moneta unitate bakoitzeko lor daitezkeen moneta unitateak./Palanka-efektua: zorpetzearen hazkundeak enpresaren finantza-errentagarritasunean duen efektuari egiten dio erreferentzia. Enpresaren baliabide propioen eta enpresan egindako inbertsioen (aktiboaren) arteko erlazioa da./Kanpo finantzaketaren kostua (KFK): Kanpo finantzaketen interesek eta gastuek  sortutako kostua da. 100 €ko kanpo finantzaketek (zorpetzeak) eragindako finantza kostuen (interesen) balioa da. KFK= finantza gastuak/pasiboa*100

Entradas relacionadas: