Filosofia teorikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,11 KB

1-Gaia: JAKINTZA FILOSOFIKOA


3) Filosofia

3.1) Filosofiaren begirada: VI. Mendean sortu zen, Mileton, Grezian. Errealitatearekiko begirada aldatu zelako sortu zen. MItoak imaginazioaren begiez begiratzen dio munduari, filosofiak aldiz, zentzumena eta arrazoimenaren bidez.

Pentsamendu filosofikoaren erroa miresmena da, natura-fenomenoen erregulartasunarekiko baita unibertso osoko ordenarekiko. Mitoek ez zuten hori azaltzea lortu.

Miresmenarekin batera doa zalantza eta zalantza hortatik sortu zen historian barna, jakintza filosofikoaren ezaugarria: Galderak egitea baieztapen ororen oinarri iren hipotesiak agerian utzi arte.

Gizakiak mitoen erantzunekin asetzen ez direnez beste erantzun batzuk bilatzen ditu. Filo (maitasuna) + Sofia (Jakituria) hau da, jakituriarekiko maitasuna.

3.2) Filosofiaren helburuak eta objetuak: Bi helburu nagusi ditu, filosofia praktikoa eta filosofia teorikoa

  • Filosofia teorikoa: Filosofia teorikoa edo errealitatearen egia ezagutzea. Begirada filosofikoak errealitate osoaren azalpena lortu nahi du, baii estruktura (zer nola noiz) bai zentzua (zergatik eta zertarako). Filosofia teorikoa, pentsamenduaren zuzentasun arauez, errealitatearen egitura eta haren ezagutzaz arduratzen da.

  • Filosofia praktikoa:
    Filosofia praktikoa edo bizitza zoriontsu bizitzea. Helburu batzuk lortzea da filosofia praktikoaren nahia, hauek dira; lortu nahi ditugun xedeak eta ondasunak ondo ordenatzea, bizitoki dugun giza taldeko antolakuntzan parte hartzea, etab. Bestalde, gizakiaren ekintza indibidualez gain, herritarren bizitza arautzen duten legeak, hizkuntza gogatzeko eta gozamenerako tresnzatzat, artearen eta ondasunen erabilera egokia.

Filosofia teorikoa (definizio laburrak):

  • Logika


    Pentsatzearen arauez arduratzen da.
  • Metafisika


    Errealitate osoaren egituraz. -Ontologia: izateaz galdetzen du. -Gnoseologia: giza ezagutzaz galdetzen du. -

    Teodizea

    Jainkoaren existentziaz arduratzen da.
  • Antropologia filosofikoa: Giza errealitateaz galdetzen du.

  • Naturaren filosofia: Mundu fisikoaz.

  • Zientziaren eta teknikaren filosofia: Ikerketa zientifikoez, aurrerapen teknikoez eta bien arteko loturaz.

  • Hizkuntzaren filosofia: Hizkuntzaren zentzuaz, erabileraz eta esanahiaz.

Filosofia praktikoa (definizio laburrak):

  • Filosofia etikoa eta moral: Pertsonen ekintza askeez gogoeta.

  • Filosofia politiko eta soziala: Gizarte alderdiez arduratzen da eta justiziara zuzendutako komunitate politiko baten antolatzeko gaitasunaz.

  • Zuzenbidearen filosofia


    Estatuaren eta legeen zilegitasunaz.
  • Erretorika: Hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren eraginkortasuna ikertzen du.

  • Ekonomiaren filosofia: Ondasunen erabileraren euskarri izan behar duten oinarri moralak ikertzen ditu.

  • Artearen filosofia: Arte sorkuntzaz eta hark edertasunarekin eta ongiarekin duen lorturaz.

Entradas relacionadas: