Filo2

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

 
Heziera gabekoak: heziera arimari zuzendutako prozesua da, arrazoiaren bidez aldaezina den errealitatea ezagutu ahal izateko. Heziera gabekoak aldiz, zentzumenetan oinarritzen dute bere ezagutza; horregatik iritzien menpe bizi dira, benetakoa eta itxurazkoa dena ezberdintzen jakin barik. Ondorioz, benetako zoriontasuna eta justiziaren bidetik abiatu beharrean itxura baino ez duten beste helburuen bila habiatzen dira. Hiria: grezia klasikoan, hiria hiri-estatua da. Hau komunitatearen bilgunea da, bizitza eta antolamendu soziala eta politikoaren tokia. Platonen pentsamenduan hiriak garrantzi handia du, komunitatea indibiduoaren gainetik baitago: gizartea beharrezkoa da, zoriontasuna bertan bakarrik gauzatu daitekeelako. Hau soilik izango da posible hiriaren justizia gauzatzen bada. Kontemplazioa: platonen ezagutza teoria goranzko prozesua bezala deskribatzen da zeinek ideiak aditzera eramaten gaitu. Behatzea zuzenki ideien munduko errealitate aditzea da, bakarrik arrazoimenari esker egiten da, ez zentzumenen bitartez. Edozein teori ariketa platonentzat ikusmenarekin erlazionatzen den galdekizuna da.

Ongia: ideien artean ideia gorena da. Beste ideia guztien kausa eta funtsa, egia iturria, berari esker ideiak ezaugarriak baitira, eta azkenik, etika eta politikaren oinarria ere bada, justizia eta zoriontasuna gauzatzeko ezinbestekoa baita hura hautematea. Bestalde ideia den aldetik aldaezina eta betierekoa da eta bakarrik adimenaren bidez ezagut daiteke, zentzumenen inolako parte hartzerik gabe eta heziketa prozesuaren amaieran, hau da, dialektikaren mailan. Zoriontasuna: gizaki ongia eraikitzen du, gizakiek aspiratzen duten ongi gorena. Moraletik ezinezkoa da banatzea; ondorioz ez dago zoriontasuna moral barik eta alderantziz. Platonentzat ez da ondasunak izan, bizi justo eta zuzena izatea baizik.Metodo dialektikoa: metodo agurmentatibo eta razionala da, galdera eta erantzuneetan oinarritua, argumentu eta kontraargumentuak, sentsiblera jo gabe, gauza baten esentziaren ezagupenera joaten da, ezagutza bat gero definizio batean plasmatu ahal duguna. Mkoa ez bezala, ez ditu hipotesiak egiataz hartzen. Dialektika: Platonek dialektika deitzen dio ez ideien jakinduria gorenari soilik, ezagutza hau jakitera heltzeko prozesuari baita, arrazoian oinarritutakoa.

Entradas relacionadas: