Filo1

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB

Argia: ezagutzarekin du lotura, ezagutza maila altua edo episteme-rekin zehazki. Bertan gizakiak arrazoiaren bidez ideiak hautematen ditu, ezagutza unibertsal eta objetiboa da beraz, zientzia eta filosofia posible egiten dutenak. Platonek epistemean bi azpimaila bereizten ditu: dianoia eta noesis (gorena). Arima: gizakia arima materiagabe eta hilezkorra eta gorputz material eta hilkor batez osatuta dago. 1goak gorputzari bizia ematen dio eta ezagutzaren printzipio ere bada, egia ezagutzea baita bere funtzio propioa. Arima ideien munduan bizi dela gorputzarekin batu aurretik dio platonek, horregatik oroitu ditzake ideiak dialektikaren metodoaren laguntzaz. 3 zati: arrazoizkoa, suminezkoa eta irritsezkoa. Eguzkia behatu: Kate guztietatik askatuta (errealitatezkoak zein intelektualetatik) presoa orain eguzkira zuzenki begiratzeko ahalmena du. Eguzkia oso garrantzitsua da hari esker beste gauzak aditua al direlako. Egoera berdinean ezagutzaren ideiak lortzen duena egiaren ideia behatzeko aukera du. Hori dela eta egoera berdintsuan gauzak ikusgai dira eguzkiari esker, ideiak ezagutzen dira, egiaren ideia besteak argitzen baititu. Egia: platonentzat egia unibertsala eta beharrezkoa da, errealitatean benetako egitura egonkorra, aldaezina eta betierekoa adierazten baitu. Egiari esker, zientzia eta filosofia posible dira, sofistak defendatutakoaren aurka. Azken hauen ustean egia ez da existitzen edo existitzekotan gizakiak ezingo luke ezagutu edota transmititu; jarrera honi eszeptizismo deritzo, sofisten planteamendu bat ezagutzarekiko erlatibismoarena da: egia aldatzen da gizabanako edo kulturaren arabera. Ilunpea: doxa esan nahi du, ezagutza maila baxua, zentzumenetan oinarrituta, anitza eta aldakorra izanik. Errealitatearen azalean geratzen da, mugikorra den horretan, betierekoa somatu gabe ere ez. Ondorioz ez da benetako ezagutza. Bi azpimaila: irudimena eta sinesmena (gorena).


Heziera: arimari zuzendutako prozesu luze eta neketsua, doxa ezagutza mailatik epistemera pasatzean datza, hau da, zentzumenetan oinarritutako ezagutzatik arrazoizkora doana; lehengoak errealitate partikularra eta aldakorra erakusten digu, baina benetako errealitatea aldaezina eta betierekoa da eta horri dagokion egia unibertsala eta beharrezkoa, arrazoi bidez hautematen dena hain zuzen. Heziera gabekoak: heziera arimari zuzendutako prozesua da, arrazoiaren bidez aldaezina den errealitatea ezagutu ahal izateko. Heziera gabekoak aldiz, zentzumenetan oinarritzen dute bere ezagutza; horregatik iritzien menpe bizi dira, benetakoa eta itxurazkoa dena ezberdintzen jakin barik. Ondorioz, benetako zoriontasuna eta justiziaren bidetik abiatu beharrean itxura baino ez duten beste helburuen bila habiatzen dira. Hiria: grezia klasikoan, hiria hiri-estatua da. Hau komunitatearen bilgunea da, bizitza eta antolamendu soziala eta politikoaren tokia. Platonen pentsamenduan hiriak garrantzi handia du, komunitatea indibiduoaren gainetik baitago: gizartea beharrezkoa da, zoriontasuna bertan bakarrik gauzatu daitekeelako. Hau soilik izango da posible hiriaren justizia gauzatzen bada. Kontemplazioa: platonen ezagutza teoria goranzko prozesua bezala deskribatzen da zeinek ideiak aditzera eramaten gaitu. Behatzea zuzenki ideien munduko errealitate aditzea da, bakarrik arrazoimenari esker egiten da, ez zentzumenen bitartez. Edozein teori ariketa platonentzat ikusmenarekin erlazionatzen den galdekizuna da. Zoriontasuna: gizaki ongia eraikitzen du, gizakiek aspiratzen duten ongi gorena. Moraletik ezinezkoa da banatzea; ondorioz ez dago zoriontasuna moral barik eta alderantziz. Platonentzat ez da ondasunak izan, bizi justo eta zuzena izatea baizik.

Entradas relacionadas: