Filo

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,81 KB

Platon eta Ideien Teoria Atenasko dekadentzia politikoan filosofiaren figura nabarmenetako bat agertzen da. Sokratesen ikaslea, haren "dialogo" askotako protagonista, Platon pentsalari bitxia eta harrigarria izan zen. Hizkuntzaren eta hitzen zentzuaren kritika egin ondoren ezagupen sendoetara jo behar zela deskubritu zuen. "Ideietan", errealitatearen "jarioan" joaten den ezagupena aurkitzen saiatu zen, eta bizitzea, elkarrekin bizitzea dela ohartu zen, horrekin heziketa eta teoria politikoaren oinarriak ezarriz. . Filosofoa eta bere obra Platon K.a. 427 urtean jaio zen Atenasko familia batean. Bere gaztaroan, Atenas eta Espartaren arteko Peloponesoko gerraren hondamendiak bizi zituen, Atenasko nagusitasunaren bukaera suposatu zuena. Hogei urte zituela Sokrates ezagutu zuen eta berrogei zituela Atenasen Akademia sortu zuen, gazteriaren formazio politiko eta intelektualeko lehenengo zentroa izan zena. 347an hil zen. Literatur gaitasun handiko idazlea zen eta bere obrak dialogo modura egituratuta daude, pertsonai ezberdinek iritziak azaltzen dituztenak, jarduera intelektual etengabean. Dialogo hauen artean azpimarratzekoak dira: Apologia, Criton, Gorgias, Cratilo, Fedon, Banketea, Errepublika, Fedro, Timeo eta Legeak.  Materia eta ideia Errepublikan, Platonek justiziaren eta bidezko gizartearen esanahiez galdetzen dio bere buruari, eta galdera hauei erantzuteko ezagupenaren teoria bitxia sortzen du, koba-zuloaren mito ezagunaz irudikatua, eta horren arabera bi dira errealitatearen mailak: ·                     Irudien maila, itzalena, zentzumenek nabaritzen dutena. Materiaren mundua da, etengabeko aldaketak jasaten dituzten gauza inperfektuez osatua. ·                     Ideien mundua, argiarena, ezagupenaren bidetik iristen dena. Modu egoki, ezin hobe eta unibertsalen mundua da. Ideien mundu abstraktua hitzen bitartez adierazten da, horregatik Platon asko interesatzen da hizkuntzaren aberastasuna deskubritzeaz eta hitzak eta kontzeptuen esanahiak definitzeaz. Baina ideiak ez dira bakarrik hitzen esanahi ezberdinak ordenatzeko balio duten kontzeptu orokorrak, baizik eta mundu errealaren oinarria eta eredua ere. Arima eta ezaguera Platonentzat, arima edo psikea, gorputzaren biziaren jatorria da (beraz bereizita dago honetatik) eta hiru indar edo funtziok osatzen dute: ·                     Ulertzen duena, edo adimena. ·                     Nahi duena, edo borondatea. ·                     Sentitzen edo desiratzen duena, beste bien azpitik. Arima bizitza ematen dion gizaki konkretua baino lehenagotik existitzen da (metenpsicosis), banakoak lehenagotik ezagutu du gero jakingo duena. Horrela, ikastea gogoratzea da, beste garai batean arimak benetako errealitate hori edo ideia perfektuen mundua ezagutu baitu, ongiarekin identifikatzen dena. Ongiaren ideia ezagueraren objektua da, eta horretatik abiatuta zentzua hartzen dute justiziak, edertasunak, egiak eta beste gauza guztiek. Ideien eta ondorioz ongiaren munduan parte hartuta, gizakiak lortzera jotzen dute, imitazio edo mimetismo prozesu baten bidez. Hezkuntza eta bertutea Gizakia ezaguerara bultzatzen duen indarrarekin batera, koba zulotik atera den gizakia, eta ondorioz egiaren jabe denak besteei berak jarraitutako bidea erakusteko beharra sentitzen du. Jakinduriak ez du zentzurik komunikatzeko ez baldin bada, eta elkartasun sentimendu horretatik edo komunikatzeko behar horretatik garatzen du Platonek bere hezkuntzaren teoria edo paideia. Heziketaren beharrari dagokionez, Platonek galdetzen dio bere buruari ea gizakiak bertutea (areté) ikas dezakeen, hau da, ea bere natura propioa alda dezakeen. Bertutea ikastearen helburua ez da beste gizakiak menperatzea, baizik norbere burua menperatzea, "ezagut ezazu zeure burua", Delfosko Apoloren tenpluan dagoen inskripzioak esaten duena. Beraz, irakaskuntza, hausnarketan oinarritu behar da, gure oroimenean gordeta dagoen onginahia esnatzeko. Platonen teoria politikoa Platonek Maitasunaren (eros) eta adiskidetasunaren (philía) teoria garatzen du, gizakia besteekin egia konpartitzera bultzatzen duen indarrari buruzkoa; izan ere, modu honetan betetzen du gizakiak bere ondokoengana jotzeko beharra. Beraz, gizakiak besteekin bizi behar du hirian, behar asko baititu, eta polis horrentzat Platonek justizia egokia ezarriko duen antolamendua definitu nahi du Proiektu politiko honetan, utopiaren lehenengo adibidea izan daitekeena, Platonek esaten du hiria bidezkoa izan dadin, eta estatuak bere hiritar guztien zoriona lor dezan, eta ez bakarrik klase zehatz batena, hauxe behar da:·                     Justiziaren ideia definitu Apologian, Sokratesen zigorrari buruz planteatzen zen moduan. ·                     Hiritar batzuek indarrez ala engainuaren bidez beren berekoikeria inposatzeko erabiltzen duten Politikaren kontzepzio tiranikoa gainditu. ·                     Hiritarrak hezi eta batez ere politikoak. ·                     Heziketa horren bitartez, boterean azkarrenek eta eskuzabalek jardun dezatela lortu.  

Entradas relacionadas: