/ficha/filosofia-zientzia-eta-beste-jakintza-mota-batzuk/

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,98 KB





1.GAIA

1.1 Zer da jakitea?
<<Jakin>> hitxari latinez sapere esaten zaio eta bai <<jakin>>,
bai <<dastatu>> esan nahi du. Hori horrela, jakitea gauzak
ahogatzea, dastatzea eta haien osagaiak bereiztea da.

1.2 Jakintza-iturriak

Eragiketa horiei esker errealitatearen eremu batez jabetzen gara,

haren kontzientzia hartzen dugu, sistematizatu egiten dugu eta

beste pertsona batzuen aurrean azaltzen dugu.

2.1 Jakintza-mitikoa

Mitoak izan ziren gure kulturan sortu ziren errealitatearen lehengo azalpenak, narrazio miragarriak ziren, pertsonaia jainkozkoak

edo heroikoak izaten ziren protagonistak. Poetek egin zituzten

mitoak eta bi ezaugarri zituzten

2.2 Literatura-jakintza

<<Literatura>> hitza latinezko littera hitzetik dator.

<<Literatura>> hitza, ahozkoa nahiz idatzia, adierazpide duen

artea da

Aristoteles oinarri hartuta, ezaugarri hauek ditugu:

  • Errealitatearen imitazio bat da (mimesia)

  • Ez du gertatzen dena kontatzen, gerta daitekeena baizik (egiantza)

  • Egilea hartzailea <<garbitu>> behar ditu, emozio ezkor eta mingarriez libratu (katarsi)

Literatura beraz, hizkuntza idatziaren bidez alegiazko egoerak

edo errealitatearen arloren bat sortzen edo birsortzen dituen

artea da

2.3 Erlijio-jakintza

Erlijio guztiak saiatzen dira biziaren zentzuarekin zer ikusia

duten galderei erantzutea: nola, noiz eta zertarako sortu zen

bizia eta zer gertatuko zaigun hil ondoren. Galdera horiei

erantzuteko ez dira liburu sakratuetan errebelatutakora

mugatzen; tradizioak eta sinestunen fedeak utzitako jakintzan

ere oinarritzen dira

2.3 Beste jakintza batzuk

Jakintza zientifikoaz aurrerago arituko gara. Oraingoz, zientziak

zorrotz eta sistematikoak direla esango dugu: metodo bat dute,

gauzak egiteko modu jakin bat eta metodo horri jarraituz

objektuak ikertzeko hipotesiak eta legeak formulatzen dituzte,

hipotesi horiek gero enpirikoki baieztatu edo gezurtatzen dira

3.2 FIlosofiaren helburuak eta objektuak

  • Errealitatearen egia ezagutzea: Begirada filosofiak errealitate osoaren azalpena lortu nahi du, bai haren estruktura, bai zentzua

  • Bizitza zoriontsua bizitzea: Beharrezkoa da bai egoki ordenatzea lortu nahi ditugun ondasunak eta xedeak, bai horietara garamatzaten ekintzak burutzea



4. Filosofia gaur, zertarako?

Filosofia jakintza kritiko eta zorrotza da eta errealitatearen zein arrazoimenaren beraren egitura ezagutzea du helburu. Filosofia beharrezkoa da, hauek arrazoiak

  • Errealitatearen alderdi banaz arduratzen diren jakintza positiboak integratu eta baloratu egin behar dira

  • Jakintza arrunta aurreiritziz eta dogmatismoz josita dago, bai errealitatearekiko, bai gure buruekiko, bai gure gizartearekiko

  • Jakintza positiboak ez dute natura eta gizarte errealitateari buruzko haien aurreiritziak zalantzan jartzen tresnarik

  • Internet eta telefono mugikorra, hainbat unetan hainbeste laguntzen digutenak eta errelitatetik urruntzen gaituzten tresnak dira

  • Beharrezkoa da jarrera kritikoa hartzea zehazteko ea gure bizitzarentzat zentzuzko helburuak ba ote dauden eta zein diren



2.GAIA

1.2 Zientzia Errenazimentutik gaur arte

XVI. Eta XVII. Mendeko iraultza zientifikoak argi bereizi zituen

filosofia eta zientzia, izan ere, natura aztertzen duten

zientzietako batzuk, hala nola fisika eta astronomia, filosofiak

ez, baizik eta enpirikoak ziren ikerketa metodo berriak erabiltzen

hasi ziren. Bi elementu: esperimentazio eta matematizazioa

2.1 Zientzia formalen metodoa

  • Zuzentasuna: kalkuluarekin frogagarriak diren teorema guztia formalizatu

  • Osotasuna: baliozko lege guztiak kalkulu formalaz frogagarriak izatea

2.2 Natura-zientzien metodoa

  • Protokolozko esakunean: Gertaera komunikagarriak deskribatzen dituzte

  • Legeak: Hipotesiak izaten hasten dira, esperientziak baieztatzen dituenean eta zientzia-komunitateak baliozkotzat onartzen dituenean, lege egiten dira

  • Teoriak: Esakune unibertsalak dira, deduzitzen dira zientzia bateko lege guztiak, eta horiei esker formulatzen dira lege berriak ere

2.3 Gizarte-zientzien metodoa

  • Kuantitiboak: estatistika-emaitzak lortzeko galde-sortak, laginak, testak, eskalak…

Kualitatiboak: elkarrizketak, eztabaida-taldeak, bizipenak eta beste

Entradas relacionadas: