Fernando vii erregealdia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,91 KB

-Antzinako Erregimenaren Krisialdia (1789-1833): Ilustrazioaren eraginez eta Frantziako Iraultzaren eraginez Antzinako Erregimenaren Krisialdia hasi zen.


-Espainia Konbentzio Gerra (1793-1795): Gerra motza izan zen, baina frantses iraultzaileek Euskal Herria eta Katalunia okupatu zituzten. Bakea Basileako Itunean egin zuten.


-Fontainebleau (1807): Frantziak bere tropak Espainiatik pasatzeko eskubidea izango zuen, Portugal, Ingalaterraren betiko aliatua, konkistatzeko.


-Aranjuezeko Matxinada(1808-1808): Matxinada prestatu zuten Godoy ministeriotik kentzeko, Karlos IV.Aren abdikazioa lortzeko eta, bide batez, Fernando VII, tronuan ipintzeko.


-Baionako Abdikazioak (1808): Fernando VII.Ak Espainiako tronuko eskubideak itzuli zizkion bere aita Karlos IV.Ari eta ondoren honek Napoleoni pasatu, eta Napoleonek bere anaia Josef Bonaparteren alde abdikatu zuen.


-
Independentzia Gerra (1808-1814): Gerrilla erabili zen Napoleonen tropen aurka egiteko. Probintzia bakoitzean junta bat sortu zen, eta hauek denak koordinatzeko Junta Suprema Central delakoa sortu zen.


-Cadizko Konstituzioa: 1810ean, Cadizko Gorteen deialdia erabaki zuten. Hala, erresumako "ordezkariak" Cadizen bildu ziren erresumaren "konstituzioa hobetzeko" asmoz. Bildutako diputatu gehienak liberalak ziren, beraz, konstituzio liberal bat egin zuten.


-Valençayko Ituna (1813): Fernando VII.Ak erregetza berreskuratu zuen.


-Sei Urteko Absolutista (1814-1820): 1820ko Maiatzean Fernando VII.Ak estatu kolpea eman zuen eta Cadizko gorteak egin zuten konstituzioa deuseztatzeko.


-Hiru Urteko Liberala (1820-1823): Rafael Riegok eta Antonio Quirogak Fernando erregearen aurka pronuntziatu ziren eta estatu golpe arrakastatsu bat eman zuten. Ondoren, Riegok, Erregeari Cadizko konstituzioa sinatzera behartu zuen, horrela Espainia hiru urtetarako liberal bihurtuko zen Fernando VII.Ak laguntza eskatu zuen harte. Europako Aliantza Santuari laguntza eskatu zien eta hauen San Luisen Ehun Mila semeak bidali zituzten. Horrela Riegoren gobernua amaitu eta Fernandoren absolutismoa berrezarri zuten.


-Hamarraldi gaitzezgarria (1823-1833): Ideia liberalak zituen susmoa hartzen zioten edonoren kontrako zapalkuntza izugarria zen. 1812ko konstituzioa indargabetu zuten berriro ere eta Erregimen Zaharrera itzuli ziren. Absolutismoaren berrezarpenarekin euskal lurraldeetan Foruak, Batzarrak eta Foru aldundiak ezarri ziren eta muga zergak berriro ere barnealdera eraman ziren. Felipe V.Ak (Lehenengo Borboia) emandako lege Salikoaren arabera, emakumeek ezin zuten erregearen ondorengo izan. Baina Fernando VII.Ak bere emaztea haurdun zegoela jakitean "Berrespen Pragmatikoa" ezarri zuen, eta honen bidez emakumeek erregina izateko eskubidea izan zezaketen. Horrela, bere alaba Isabeli tronurako ondorengo izatea ahalbidetu zion. Baina Karlos Maria Isidro ez zegoen ados, izan ere, Santzio Pragmatikoarengatik izan ez bazen, bera zen erregearen ondorengo. Horrela, aurrez aurreko bi talde sortu ziren. Alde batetik karlistak, absolutismo monarkikoaren aldekoak eta bestaldetik, liberalak Isabelen alde egin zuten. Baina adin txikikoa zenez, bere ama Maria Kristinaren alde egin zuten.


Entradas relacionadas: