Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,57 KB

3.3. Karlismoaren aurrekarika, gizarte-oinarriak eta ideologia:Fernando VII.
aren erregealdian absolutisten eta liberalen arteko gatazka gertaera iraunkorra izan zen. Istilu guzti horiek hainbat errealitateetan islatu ziren:

a) Hirurteko Liberalean (1820-1823) absolutismoaren aldeko soldadu-partidak sortu ziren eta 1822.An Urgelleko Erregeordetza osatu zen. Hauek “errealistak” ziren.B) Zoritzgaiztoko Hamarkada (1823-1833)c) “Errealista Puruen Manifestua” (1826) On Karlosen alde.D) Malcontets-en Gerra (1827) Katalunian Fernando VII.Aren neurrien aurka. Erregeak hartutako erabaki batzuen kontra jarri ziren, haien ustez, neurri liberalak baitziren.E) Milizia Nazionala ordezkatzeko Errealisten Boluntariotza sortu zen.

Arazo dinastikoa, Antzinako Erregimenaren agorpena edo krisia, foru-
Sistemaren krisia, iraupeneko krisialdia eta horrekin lotutako nekazarien bizi-egoera txarra edota ekonomiaren geraldia bultzatu zuen ere karlismoak.

Karlismoaren eragin-esparru inportanteenak Euskadin, Nafarroan, Kataluniako zonalde batzuetan eta Maestrazgon (Castellón) egon ziren. Bestetik, Elizaren sektore batzuk On Karlosen kausa bultzatu zuten. Lurralde foraletan, foruak galtzeko aukerak aurkeztu zitzaizkien. Horrez gain, nazioarteko testuinguruan, Karlismoak Prusiako, Errusiako eta Austriako babesa morala izan zuen. Karlismoaren ideologia: antiliberalismoa.

Oinarrizko zutabe ideologikoei begira, hauek dira atal nagusienak:

1. Absolutismo eta Antzinako Erregimenaren defentsa. Karlismoa horren zegoen: monarkia absolutua, estamentuak, erlijioaren garrantzia, jaun-
erregimena zituztelako. 

2. Integrismo erlijiosoa. Erlijio katolikoa karlismoaren erdigune bihurtu zen eta elizgizonen artean entzute sakona izan zuen. 

3. Nortasun forala. Foru-erregimena karlismoaren oinarrizko zutabea izan zen. Lurralde gehienetan foru-errealitatea bizirik zegoen: Euskadin eta Nafarroan liberalismoak mehatxatzen zuen sistema eta Katalunia, Aragoi edo Valentziak foru-erakunde propioak izandako lurraldeak izan ziren XVIII.Mendera arte.

Karlistaden ondorio orokorrak 1.Karlismoaren istilu armatuak XIX. Mendean zehar agerian mantenduko da Espainian. Isabel II.Aren erregealdian, gatazkak egon ziren politikan. Seiurteko Demokratikoaren gobernuek ere, aurrera egin zioten arazoari eta Borboitarren dinastia berrezartzean, karlimoaren sutea piztuta zegoen.

2.Monarkia liberalismoarengana hurbilduko da. Liberalak, Isabel II.Aren babesleak izan ziren. Maria Kristinak, horretan, alabaren ziurtapena aurkitu zuen.

3.Hildakoen kopuru itzela: Gerra karlistek (lehenengoak, batez ere), milaka hildako utzi zituen. Ikusten dugu, gerra honen bidez, hildako asko eta asko egon zirela, gauza asko gehitzen zaizkiolako. Horrez gain, hildakoen kopurua izugarria izan zen, I Gerra Karllitak, asko utzi zituelako.

4.Ogasunaren egoera: Gerra karlistek, Espainiako Ogasunaren esfortzu itzela esktu zuten. Geroago, neurri batzuk hartu zituzten, gobernuek, gastuei aurre egiteko.

5.Militarren protagonismoa: militarrek protagonismo handia izan zuten, erregimena defendatzean, Karlimoaren aurrean. Horrek, ospea ekarri zien, eta politikan parte hartzeko nahia ere.

8. FORUAK ETA ESTATU LIBERALEN EZARPENA ESPAINIAN:Liberalismoak, batasuna eta zentralismoa bultzatu zuen. Kontrajarriak ziren bi planteamendu zeuden.

Cádizeko Gorteek Espainiako lehen konstituzio liberala ezarri zuten (1812.Ko konstituzioa). Lehen karlistada izan zen foruen benetako arazoa plazaratu zuena. Nekazal gizarte eta eremuetan foru-erregimena oinarrizko elementua zen, berriz, hirietan, foruek ekonomiaren hazkundea geldiarazten zuten. Burgesiak esparru politiko, ekonomiko eta juridiko bateratu bat bilatzen zuen.

Lehen karlistada amaitzean, sortutako legeak bide berri bat ireki zuen foru-sistema eta burgesia liberalen aldaketak bideratzeko. Foruak mantenduko ziren. Nafarroan Lege Paktatua sinatu zuten baina Euskadin ez zen halakorik lortu eta Esparterok, foru-sistemaren elementu garrantzitsu batzuk ezeztatu zituen.Euskal foruen benetako abolizioa 1876.An heldu zen. Antonio Cánovas del Castillok, euskal foruak deuseztatu zituen. Cánovasek 1839.Ko legean, baimena ematen zitzaion Gorteei beharrezkoak ziren aldaketak egiketo. Azkenean, gobernuak aurkeztutako legea onartu zuten Gorteek eta foro-erregimena desagertu zen.

Entradas relacionadas: