Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,29 KB

3. TESTUA. MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)

1. TESTUAREN KOKAPENA:

Aurrean daukagun testua lehengo mailako dokumentua da. Dekretuak izaera Juridikoa dauka eta gai sozio-ekonomikoei buruz hitz egiten dau. Honen egilea Mendizabal izan zan, Londresetik Espainiara etorrirako liberal aurrerakoia. Hartzailea berriz, Maria Cristina erreginordea izan zan, Isabel II. Oso txikia Zan eta. Lehenengo Gerra Karlista piztu zanean idatzi zan, Fernando VI hil Ondoren. Testuaren helburua desamortizazioaren helburuak Maria Cristinari Azaltzea izango zan.

2. TESTUAREN ANALISIA:

Testu honetan, lehenengo eta bigarren parrafoen hasieran aipatzen den Bezala, Mendizabalek desamortizazioaren lehen pausuak eman ostean, hau da, Elizaren lurrak desjabetu ostean, (“Nazioak dagoeneko eskuratu dituen Ondasunen”) Maria Kristinaren onespena behar du horien enkante publikoan Saltzeko. Horretarako ikusi daikegu nola desamortizazioaren onurak azaltzen Dizkion. Mendizabalek lehenengo eta bigarren paragrafoetan errepikatzen dituen Argudioak hauek dira: /-Desjabetutako Ondasunen salmenten bidez, zor publikoa murriztuko da (“zor nazionalari berme Positiboa ematea”).-/Zorion Publikoa lortu (“zorion publikoaren iturri oparo-oparo bat irekitzea”). Liberalek uste zutelako zoriontasuna gizabanakoen eskubidea zela, baina ez Zuten zorionasun hori jabetza pribaturik gabe lortuko. /Aurreko argudioarekin lotuta:
- Garaiko Espainiaren lurren %80a merkatutik Kanpo zegoen (amortizatuta edo lotuta), hau da, hilda zegoen eta horren Ondorioz, lur horiek berpiztu nahi zuten (“hildako aberastasun bat berpiztea”). /Liberalismoaren Alde identifikatuko ziren jarraitzaileak lortu, enkante publikoko lurren Erosleak hain zuzen (“aberria zabaltzea, aberriarekin bat egiteko lotura berri Eta sendoak sortzea”), era horretan gerra irabazteko eta liberalak boterean Irauteko (“Isabel II.
aren tronu gorenarekin identifikatzea”).

3. TESTUINGURUAN JARTZEA:

Fernando VII.A 1833an hil zenean, absolutisten eta liberalen artean, tronua Eskuratzeko, gerra karlista sortu zen. Gerra ideologikoa izan zen azken batean, Carlos Maria Isidro, Fernandoren anaia absolutisten laguntza izan zuen eta Maria Cristina erreginordeak liberalen babesa bilatu zuen. Liberalismoaren Ideia ekonomikoak gauzatzen hasiko ziren. / Idea liberalak ezartzeko lehen ahalegina (zere Carlos IV.Ak egin zuen Jesuiten desamortizazioa, absolutismoarekin jarraitzeko izan zen), Cadizen eman Zen. Alde batetik, nobleen lurren loturak moztuta, eta bestetik, Eliza eta Udalaren lurrak desamortizatzeko dekretua eman zuen, baina bertan erabakitako Guztia, Fernando VII.Aren bueltarekin ezerezean geratu zen, nahiz eta hiru Urteko liberalismoa indarrean jarri zen 1820-1823. / Doktrina liberalaren arabera, gizabanakoen eskubide natural nagusia Bizimodu zoriontsua da, gure testuan aipatzen dan moduan. Azken hau lortzeko, Ondasunak euki behar dirala esaten da horregatik jabetza zoriontasuna Eukitearekin lotuta dago. Herritarrek jabetza izateko lan egingo dabe eta era Honetan estatua aberastu egingo da. Baina garai hartan Espainian lurren %80a Merkatutik kanpo zengoen (lotuta edo amortizatuta). Horregatik, jabegoak Merkatutik kanpo egozanez ezin ziran lur haiek erosi eta beraz jabetza eukitea Ez zan posible izango, horregatik desamortizazioaren ideiak berriro ere piztu Egin ziran. / Laburbilduz, Mendizabalen desamortizazioan, berriro ere liberalen ideiak Ezarri ziren, Erromarekin harreman diplomatikoak hautsi ziren eta iritzi Publikoa zatitu. Historiaren arabera, desamortizazio nagusia izan zen. 1835ean, Mendizabal Londresetik iritsi zen Gobernua gidatzeko eta haren ardura Elisabet II.A tronuan jarraitzea zen, baina helburua hau, kreditu edo diru gabe Ezinezkoa zen. Horregatik, Elizaren ondasunetara jo zuen, etorkizunean Atzerriko erakundeei egingo zitzaizkien kreditu-eskaeren aurrean, zor publikoa Murriztu behar zuelako (“zor nazionalari berme positiboa ematea”). /1836an argitaratutako desamortizazio dekretuetan, karlisten gerra egoera Puri-purian zegoenean, Mendizabalek klero erregularren ondasun guztiak salgai Jarri zituen. Modu horretan, estatuaren esku gelditu ziren eta lurrak, etxeak, Monasterioak eta komentuak saltzeko, enkante publikoan jarri ziren. Baita Barruko artelan zein liburuak ere. Hurrengo urtean, beste lege batek, aurrekoa Zabaldu zuen, baina Esparteroren erregeordetzara arte ez zen ezarri, klero Sekulararren ondasunak salgai jartzearena. /Mendizabalen desamortizazioak, zenbait helburu lortu nahi zituen: gerra Karlista irabaztea, errege txartelen bitartez zor publikoa ezabatzea, momentuko Pertsona dirudunak liberalismora erakartzea eta elizako jabetzen egitura Aldatzea, amortizatua eta lotuta izatetik, askea eta indibiduala izatera. (“aberriarekin lotura berri eta sendoak sortzea”).

Mendizabalen desamortizazioa ez zen azkena izan. 1855ean, biurteko Aurrerakoian, Madozek beste desamortizazio bat egin zuen: geratzen ziren Elizaren ondasunak eta jabetza kolektiboko ondasun guztiak salgai jartzen.

4. TESTUAREN GARRANTZIA:

Nahiz eta desamortizatutako lurrak behar izan handia zituztenen artean Banandu ondorio garrantzitsuak izan zituen: /-Erromarekiko Harremanak apurtu zituen (Espainia eta Vatikanoko harremanak apurtu ziren, 1851n konkordatua sinatu zuten arte). /-Landutako Azalera hedatu eta nekazaritzak produktibitate handiagoa lortu zuen /-Kultura Arloan, artelanak, eta liburuak galdu eta lapurtu zituzten-/Gizarte Arloan, nekazaritzako proletarioak agertu ziren eta burgesia lur-jabea sortu. /Aurreko gerra karlista liberalek irabazteko ezinbestekoa izan zen eta Ondorioz, Maria Kristina erreginordea boterean jarraitu zuen

Entradas relacionadas: