Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,95 KB

  • 1814an gerra amaitu zen. Wellington jeneralak, frantziarrak Arapilesen garaitu ondoren. Madril utzi eta Vitoria- Gasteizera iritsi ziren, eta tropak hondatuta zituztenez, porrota izan zuten. Hemendik aurrera, frantzesak garaituta Frantziako bidea hartu zuten.

6

  • Fernando VII.A Frantziatik etorri zen eta Napoleonekin itun bat sinatu zuen, honen bidez Espainiako Erresuma itzuli zitzaion. Napoleonen garaileak Vienako konferentzian bildu ziren. Bertan Frantziako Iraultzak eta Napoleonek ekarritako aldaketa guztiak lurperatzen ahalegindu ziren. Horrek argudioak eman zizkion Fernando VII.Ari Frantziatik itzuli zenean Cadizen egindako legedia ezabatzeko. 1814ko maiatzaren 4an kleroaren, nobleziaren eta baita herriaren zati handi baten laguntzarekin estatuaren boterea hartu zuen. Horren ondorioz erregimen zaharreko erakundeak indarrean jarri zituen berriz ere (seiurteko absolutista). Guzti honek militar liberalen matxinadak eta pronuntziamenduak eragin zituen. Azkenean, 1820an Riego matxinatu zen eta Fernando Vii.A behartu zuen 1812ko konstituzioa onartzera (hirurteko liberala) (1820)

  • 1822an Aliantza Santuko ordezkariak elkartu, Fernando VII.
    aren aldeko interbentzioa prestatzeko. Liberalek ezin izan zioten aurre egin, Fernando VII.Ak boterea eskuratu zuenean berehala indargabetu zituen hirurteko liberalean onartutako lege guztiak eta bertan behera utzi zuen konstituzioa.

  • Zorigaiztoko hamarkadan antzinako erregimenaren gabeziak nabarmendu ziren. Antzinako erregimeneko lege eta ekonomia tresnak ez ziren gai Espainiako gizarteak eta ekonomiak behar zituen aldaketak aurrera eramateko. 

  • Bi sektoreren mehatxua izan zuen:
    liberal asaldatuak zeuden eta monarkiko puruak (ez zuen konfidantza Fernando VII.Arengan, anaiarengana, Carlos Maria Isidro, hurbildu ziren)


7. ESPAINIA LIBERALAREN ERAIKUNTZA (1833-1874)


Antzinako erregimeneko jaunen gizarte feudalaren ordez, gizarte liberal-burgesa kapitalista ezartzeko indarkeriazko prozesua.


Iraultza liberala gizarte liberal-burgesa eta kapitalista ezartzeko indarkeria prozesua izan zen. 

Aldaketa politikoak eta aldaketa ekonomikoak ekarri zituen. Aldaketak burgesiaren hegemoniaren menpe geratu ziren, gizarte-klase nagusia zelako. Sistema sozio-ekonomiko berriari kapitalismo esan zitzaion. Ezaugarriak:

  • Aldaketen hauskortasuna.

  • Talde pribilegiatuen erresistentzia indartsuak.

  • Gatazkak eta ezegonkortasuna.

  • Aldaketen atzerapena.


Moderatuak eta progresistak

Isabel II.Aren erregealdian liberal moderatu eta progresistak ditugu talde politiko nagusi bezala. Bi talde hauen arteko joko politikoak 1865 arte iraun zuen. Bi korronteek funtsezko irizpide batzuk zituzten komunean estatuaren egonkortasuna lortzeko: Funtsezko lege idatzia (konstituzioa), sufragio zentsatarioaren bidez aukeratutako erakundeak eta iritzi publikoa eta gizabanakoaren askatasunak oinarri dituen erregimena. Moderatuek interes ekonomikoei garrantzia handia ematen zioten eta progresisten eredua programa erreformista zuen printzipio politikoetan oinarrituta.


Maria Cristinaren erreginaordetza (1833-1840)

Fernando VII hiltzean, Isabel 3 urteko haurra zen, beraz, Maria Cristina bihurtu zen Isabelen erreginaordea. Maria Cristinak, liberalen laguntza onartu behar izan zuen bere alabaren boterea mantendu ahal izateko. Maria Cristina erreginaordea trantsizio liberal batean

Entradas relacionadas: