Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,29 KB

Independentzia gerran Frantsesen porrotaren ondoren, Valencayko ituna sinatu zuten Espainiak eta Frantziak. Valencayko ituna sinatu ondoren, Napoleonek Espainiako erregetza eman zion Karlos IV.
aren semeari, Fernando VII.Ari. Honen agintaldian hainbat fase bereizi ziren: 1814-1820 bitartean, absolutismoa berrezarri zuen. 1820-1823 liberalek boterea lortu eta erregeak konstituzio erregimen berria onartu behar izan zuen. Baina 1823-1833 bitartean, Erregimen Zaharreko estamentuetako banaketa ezarri zuen.

Europan errestaurazio absolutista hasi zenez eta Pertsiar Manifestuak izan zuen eraginaren ondorioz, 1814ko maiatzean Fernando VII.Ak estatu kolpea eman zuen. Cadizko erreforma guztiak indargabetu zituen eta 1812rarte egon zen erregimen absolutista ezarri zuen. Era berean, Euskal Foruak erabat indarrean jarri ziren, Foru erakundeek antzinatik zuten aginpidea eskuratu zuten.

Fernando VII.Aren erregealdian, Independentzia Gerraren ondorioz, erregimen zaharrean sortutako nekazaritza, merkataritza eta industri arazoak areagotu egin ziren. Gainera, ogasunak arazoak zituen, zorra gero eta handiagoa zen, ogasunak ez zuelako diru sarrera nahikoa. Hau konpontzeko, kleroari eta nobleei zerga ordaintzako proposamena egin zitzaien, baina hauek ez zuten onartu nahi beraien zerga salbuespena kenduko zien inongo erreformarik.

Frantsestuen eta liberalen aurka jarritako zapalkuntza latzak, bere etsaiak indartzea ekarri zuen. Talde hauek gero eta indartsuago egin ziren, XIX.Mende hasieran hainbat kolpe ahalegin egin ziren. Azkenean, Rafael De Riego komandanteak eta Antonio Quiroga koronelak 1820an egindako altxamenduak egin zuen aurrera.

Riegoren eta Quirogaren matxinada militarraren ondorioz, Espainian iraultza liberala nagusitu zen berriro, 1820-1823 urte bitartean. Fernando VII.Ak 1812ko konstituzioa zin egin behar izan zuen eta Cadizko Gorteen legedia berrezartzea onartu behar izan zuen. Era berean, Euskal Foruak deuseztatu.

Gorteak biltzean, liberalen artean, zenbait joera nabarmendu ziren, asaldatuak eta moderatuak. Asaldatuek, iraultza erradikala nahi zuten, herritarren parte hartzea sustatu gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez eta erregeari botere betearazlea bakarrik eman. Moderatuek, ordea, erregeak erreformetan esku hartze handiagoa izatea nahi zuten, baita sufragioa mugatu ere.

Moderatuak zuten gobernuan indar gehien, baina asaldatuek aginte paralelo bat antolatu zuten armadaren, elkarte aberkoien eta elkarte sekretuen artean. Gobernu moderatua, herrialdearen arazoak konpontzeko, Cadizko legeak aplikatzen hasi ziren.

Europako Aliantza Santuaren laguntzak, Absolutismoaren itzulera ekarri zuen Espainiara. Honek eman zion hasiera Fernando VII.Aren erregealdiko 3.En eta azken etapari, hamarraldi gaitzesgarria deritzona. Etapa honek 1823-33ra iraun zuen, monarkia absolutua berrezarri zen. Hirurteko liberalean indarrean egondako Konstituzio Dekretu guztiak bertan behera geratu ziren eta berriro ezarri zuten estamentuetan banatutako gizartea: pribilegioak, jauntasuna…

Gizartearen krisi eta kontraesan horiei beste arazo bat gehitu zitzaien Fernando VII.Aren erregealdiaren azken urteetan, Espainiako koroaren ondorengotza. Fernandok ondorengorik ez zuenez, Maria Isidro infantea zen Espainiako erregetzaren legezko ondorengoa. Baina Fernando VII.A Maria Kristina Napolikoarekin ezkondu zenean, egoera aldatu egin zen. Maria Kristina haurdun gelditu zen, hortaz, Fernando VII.Ak, Felipe IV.Ak ezarritako lege salikoa indargabetu zuen, lege honen arabera, emakumeek ez zuten erregina izateko aukera. Baina legea indargabetu zenean, Maria Isidro infantea koroa gabe geratu zen eta horrek, elkarren aurrez aurreko bi talde sorrarazi zituen. Alde batetik karlistak, Karlos Maria Iisidro infantearen aldekoak. Bestetik, Isabeldarrak, Maria Kristina eta Fernando VII.Aren alabaren aldekoak (Isabel, adinez txikikoa). Fernando VII.A hiltzean, Karlistak matxinatu egin ziren, baina Isabeldarrek irabazi zuten.


Entradas relacionadas: