Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,65 KB

Testuaren kokapena: Testu hau historikoa eta juridikoa da eta ez dago osorik. Egilea Juan Alvarez de Mendizabal da, baina dekretua Espainiako gobernuak plazaratzen du eta erreginordeak berresten du. Mendizabalek Parmako maria Kristinarengana zuzentzen du testua, baina, testu publikoa denez, gobernuko dekretu bat, espainiar guztiengana dago zuzenduta. Edukiari dagokionez, testu hau politiko-ekonomikoa da.  Madrilgo Gazetan argitaratu zen , garai hartako erresumako aldizkari ofizialean. Garai hartan, Espainiako monarkiak legalki Errege Estatutuaren bitartez antolatzen zen. Testuan hainbat azalpen ematen dira desamortizazioa justifikatzeko edo arrazoitzeko eta Maria Kristinak onar dezan. Dekretu honen bitartez, Elizaren lurrak
Estatuaren jabetzara pasatutakoa, salgainjarri zituzten.

Analisia: Lehen aipatzen den bezala, atal honetan desamortizazioaren justifikazioak azaltzen dira.
Testu jarraia
-Zor nazionala gutxitxeko edo desagertzeko baliagarria da.
-Hildako aberastasuna berpiztuko da: zergen agerpena lurralde guztietan, hau da, zergak ordaintzen ez zituzten lurraldeak zergak ordaintzen hasiko dira
Herriko zirkulaziorako? Eta industriarako positiboa izango da; garapen industrialarako eta merkataritzarako konkretuki
- Estatu liberalarekiko lotura berri eta sendoak lortzeko baliagarria da
-Erosleek, liberalismoaren balioekin bat eginez, isabel II.
aren alde joko dute. Erreginaren tronua indartzeko ere ondo etorriko da.

- Oso positiboa izango da Espainiaren garapen ekonomikorako.
- Jabe familia oparo bat sortuko da goi mailako ideiekin?
- Goi mailako instituzioen erabateko garaipena lortuko da?, Estatua indartzeko balioko du
Beraz, Mendizabalentzat desamortizazioa garrantsitzua da estatua modernizatzeko, ekonomia berpizteko eta Isabel II.Aren tronua indartzeko. Maria Kristinak dekretua onartu zuen eta Elizaren ondasunak salgai jarri ziren.
Testu ingurua: Garai hartan Estatua ekonomikoki ez zegoen egoera egoki batean, Erresumako funtzionamendu minimoa ziurtatzeko. Aurreko urteetan, konkretuki Karlos IV.Aren garaian, gobernuak zor publikoa atera zuen, diru hori bueltatzeko interesarekin. Urteak pasatzen joan ziren eta estatuak ez zuen lortu diru hori bueltatzeko modua, hau da, sor zuen dirua ez zuen bueltatu. Independentzia gerrarekin, zor hori gehitu zen beste zorrera. Fernando VII.Aren erregealdian herritarrek ez zuten zergarik ordaintzen. Fernando Vii.A hiltzean, gerra karlista piztu zen eta armada liberalak dirua behar zuen gerrarekin jarraitzeko edo gerra ez galtzeko. Gainera, sor publikoa zuen estatuak eta egoera nahiko larria zen haientzat. Eta 1836. Urtean Mendizabalek, Ogasun Ministroak,konponbide handi bat jarri zuen martxan arazoa desager zedin; desamortizazioa
Desamortizazioarekin, elizaren ondasunak, eraikinak, lurrak, eta ondare artistikoa estatuaren jabetzara pasatu ziren, eta estatuak salgai jarri zituen. Eliza oso estamentu aberatsa zen eta ondasun asko zituen menpe. Horregatik oso interesgarria zen estatuarentzat desamortizazioa. Gainera, liberalek uste zuten elizak bere lurrak ez zituela aprobetxatzen. Haien ustez, partikularrei emanez gero, etekin handiagoa aterako zietela.
Desamortizazio honen aurretik beste desamortizazio batzuk egon ziren, adibidez, konbentzio gerraren ondorioz, gerraren gastuak ordaintzeko. Cadizko gorteek, herri lurren salmenta batzuk egin zituzten ere bai
Testu hau lege bat izan zenez, testu publikoa da, baina bereziki dirua dutenen pertsonei dago zuzenduta. Erosleak, kasu gehienetan, burgesak, nobleak eta nekazari batzuk izan ziren. Burgesek lurren jabetza lortu nahi zuten , berriz, nobleak latifundioak borobildu nahi zituzten, penintsula hegoaldean latifundio handiak sortu zirelako.
Lurra saltzeko sistema subasta izan zen. Vales Reales tituluak ere onartzen ziren desmortizatutako lurrak erosteko. Ekintza honekin estatuak diru pila bat lortu zuen eta horrela desamortizatu ziren lur guztiak; lurraldeak pribatu bihurtu ondoren, zergak jartzen ziren. Ondorioz, jabetza mota berri bat sortu zen; jabetza burgesa. Jabeak lurren gaineko eskubide osoa zeukan. Lur berriengatik zergak ordainduko ziren aurrerantzean. Eliza oso estamentu aberatsa zen, lur asko zituen bere menpe eta beraz esku pribatuetara pasatutako lurrak asko ziren.
Erosleek ahalegin handiak egin zituzten lur horiei etekin ekonomikoa ateratzeko eta honen ondorioz produktibitatea gehitzeko. Jabe berriak Isabel II.Arekin identifikatu eta liberalismoaren defendatzaie sutsuak bihurtu ziren. Estatuaren diruarekin, zor publikoa asko gutxitu, eta garaipena lortu zuen gerra karlistan.
Desamortizazioarekin, nekazarien egoera asko hondatu zen, nekazari aberatsenak izan ezik. Ezin zuten ia ezer erosi eta gainera, jabetza berrietan ez zeukaten inolako eskubiderik ezer aukeratzeko. Desamortizatutako lurren erosleak oligarkia osatuko dute, liberalismoaren eta Isabel II.Aren aldekoa, eta ondorengo urteetako estatu politikoan asko nabarituko da.
Elizak protesta egin zuen, baina kendutako lurren ordez apaizen soldatak eta mota guztietako diru laguntzak jaso zituen estatuarengandik. Elizaren alde zeudenak, Isabelen aldekoak izango dira, liberalismo moderatuen aldekoak.
Esan dezakegu erosleen asmoa lurra baino lortzea ez zen eta elizaren onsasun ugari galdu ziren, hala nola; ondare arkitektonikoa erretaulak, pinturak, bibliotekak etab...

Entradas relacionadas: