Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,39 KB

1. 1808KO KRISIA ETAINDEPENDENTZIA GERRA

1788.Urtean Carlos IV.A errege biurtu zen, Antzinako Erregimenaren erakundeak bizi bizirik zeudela: Inkisizioa, maiorazgoa, foruak zenbait lurraldeetan (Nafarroan, kasu), gizartearen pribilegioak edota gremioak. Baino zenbait arazo piztu ziren bere erregealdian.Alde batetik, krisi ekonomikoa, izan ere uzten eskasia gertatu zen zenbait urtetan, prezioen gorakada (ilkortasun andia eraginez), Amerikarekiko merkataritzaren gainbeeradaka eta krisi finantzieroa.Bestetik, 1789an Frantziako Iraultza piztu izanak beldurra andia eragin zuen Espainiako monarkian: Frantziako liburuak debekatu ziren[1], atzerritarrak zentsatu ziren kontrolatuak izateko eta ikasleen irteera debekatu zen; asitako erreformak bertan beera gelditu ziren eta idazkari ilustratuak beren postutik kendu ziren. Ortik aurrera
Frantziako iraultzak erabat baldintzatuko zuen Espainiako bizitza politikoa.1792tik aurrera, erregeak idazkari berria izendatu zuen,Godoy, praktikan bere balidoa. Botere andiko gizona izanda  etsaiak irabazi zituen nobleziaren, Elizaren eta erregearen  semearen artean ere, Fernandorengan.[2] eta nekazarien zergen igoera agindu zuen.Godoyren kontrako oposizioa areagotu zuen onek (noblezia, eliza, nekazariak, Carlos IV.Aren semea…) eta erregearen gero eta desprestigio geiago.1799an, Napoleonek boterea eskuratzerakoan, Frantziarekiko arremanak berretsi ziren, berriro ere Ingalaterraren kontrako gerretan sartuz. Espainiak jasandako porrot militarrek (1805ean Trafalgarren[3], kasu) Godoyren kontrako oposizioa areagotzea bertzerik ez zuten egin. Politika berbera jarraituz, 1807anGodoyk eta NapoleonekFONTAINEBLEAU-ko ITUNA sinatu zuten: Frantziako ejertzitoari baimena ematen zion Espainiatik pasatzeko Portugal inbaditu aal izateko (Ingalaterraren aliatua zen eta). Orrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen an.Frantsesak 1808an asi ziren beren ejertzitoa Espainian sartzen, ainbat iri okupatuz. Erritarren egoneza eragin zuen orrek, eta Godoyren kontrako aserrea ere.Testuinguru orretan, 1808an bertan ARANJUEZEKO MOTINA gertatu zen: Godoy eta Carlos IV.Aren kontrako erri altxamendua,  nobleziak eta elizak bultzaturik (fernandinoek). Ondorioz, Carlos IV.Ak bere seme Fernandorengan abdikatu bear izan zuen eta Godoy kargutik kendu zuten. Monarkiaren krisi sakona eragin zuen orrek, aulezia agerian gelditu zen.Orretaz baliaturik, 1808an Napoleonek Baionara deitu zituen Carlos eta Fernando,berenABDIKAZIOAK lortzeko asmoarekin. Bein abdikazioak lorturik (Baionako abdikazioak), Napoleonek bere anaia


José Bonaparte Espainiako errege izendatu zuen, José I.A bihurtuz, Borbondarrak Frantzian bahiturik gelditzen ziren bitartean.1808an, José I.Aren izendapena eta ejertzito frantziarraren inbasioaren aurrean herri altxamendua hasi zen, Independentzia gerra deitzen denari hasiera emanez. Lehenbiziko ALTXAMENDUA MADRILEN gertatu zenmaiatzaren2an.Frantziako ejertzitoak gogor erreprimitu zuena (Murat generala buru). Handik, ordea, altxamendua bertze hirietara zabaltzen joan zen.Napoleonen ejertzitoaren zein errege berriaren aurrean, jarrera desberdinak sortu ziren gizartean. Frantsesen aldekoak, frantsestuak, Napoleonen erreformen aldekoak ziren edota administrazioan lanean jarraitu nahi izan zutenak. Bestaldetik, erresistentzia  edo abertzaleak
: herritar gehienak, noblezia eta eliza, joera politiko desberdinak zituzten arren  (absolutistak, ilustratuak eta liberalak), baino bat egin zuten frantsesak kanporatzeko. Guzti hauek gerran sortutako Batzar Gorenari babesa emango zioten. Baionako abdikazioek eragindako botere hutsunea zela eta,  PROBINTZIETAKO DEFENTSARAKO BATZARRAK sortu  ziren (nobleek, kleroak eta militarrek osaturik), Fernando VII.Aren izenean, gerra deklaratu zioten Frantziari eta Ingalaterraren babesa lortu zuten.  1808an bertan BATZAR GORENA sortu zen, erresistentzia eta gerra koordinatzeko (Floridablanca edota Jovellanos, bertzeak bertze,izan ziren kideak). Batzar Gorenak Fernando VII.Aren ordezkari gisa agertu zen, benetako botere paralelo bihurtuz JoséBonapartearen aurrean, babes gehiagorekin. Frantsesak aurrera egiten ari zirela eta, 1810ean Cadizen kokatu zen batzarra, britainiarren laguntzaren bila[1].1808an zenbait hirien erresistentzia gertatu bazen ere (Zaragoza edota Gironako setioak[2]) eta 1809an Bailengo Batailan[3] frantsesek porrota izan bazuten ere,   hauen nagusitasuna  nabarmena izan zen (Napoleón bera sartu zen Espainian).   Ejertzito erregularraren eraginkortasun falta zela eta, GERRILLAK sortu ziren frantsesei aurre egiteko: herriak osaturik, nahiz eta buruzagiak elitea izan (militarrak, elizgizonak,..)[4]. Bat-bateko erasoak egiten zituzten frantsesen desgastea eraginez.  Gainera, Ingalaterra gerran sartu zen, ezinbertzeko laguntza bihurtuz (Wellington generalaren zuzendaritzapean).1812tik aurrera, berriz, Errusiako kanpaina hasita zuelarik, Napoleonek milaka soldadu erretiratu zuen Espainiatik hara joateko, eta gerra bertze norabidea hartzen hasi zen: 1813an Gasteizen eta Irunen gertatutako San Martzialeko batailetan frantsesak galtzaile izan ziren, harik eta 1814an kanporatuak izan ziren arte. Gerra bukaturik, Fernando VII.Ak boterea eskuratu zuen.Gerrak, ordea, ondorio latzak utzi zituen. Alde batetik, galera demografiko  eta ekonomiko handiak gertatu ziren (udalak zorpetu ziren gerrari aurre egiteko eta lurrak saldu behar izan zituzten,nekazaritzarako lurren eta bideen galera gertatu zen, herrien suntsipena..). Psikologikoki ere kolpe handia izan zen gizarterako (Goyak ezin hobe islatu zuen pesimismo hori “Desastres de la guerra” grabatu sortan). Bestalde, Amerikako kolonien independentziaren prozesuaren hasiera gertatu zen eta, gerran zehar, iraultza liberalaren lehenbiziko saiakera gertatu zen Espainian, nahiz eta gutxi iraungo zuen


11. MOZARABIARRAK

Mozarabiarrak Al-Andalusen bizi ziren kristauak ziren. Musulmanek penintsula menperatu ondoren (VIII. Mendetik aurrera), mozarabiarrek beren erlijioa, epaileak eta hizkuntza  mantendu ahal izan zituzten, nahiz horrengatik zerga bereziak pagatu behar eta auzo desberdinetan bizi behar izan zuten (gehienak hirietan bizi ziren). Hasiera batean, gehiengoa osatzen bazuten ere, islamizazioak aurrera egin ahala, kopuruak behera egin zuen gehiengo batek islamera jo zuelakoz, edota bertze askok iparraldeko erreinu kristauetara alde egin zutelakoz (zenbaitetan jazarpenak eta deportazioak izan ondoren), iparraldeko birpopulaketan parte hartuz. Erreinu kristauetan eragin handia izan zuten, bertzeak bertze, arte islamikoaren ezaugarriak zabaldu zituztelakoz.

8.  KORDOBAKO KALIFERRIA edo KALIFATUA (929-1031)[1]

929. Urtean, Bagdadekiko mendekotasun loturak moztu ondoren, Abderraman III.Ak bere burua kalifa izendatu zuen eta independentzia politikoa zein erlijiosoa aldarrikatu zuen Al-Andalusen, Kordobako Kaliferria sortuz. Kaliferriak iraun bitartean Al-Andalusek bere momentu gorena izan zuen arlo guztietan, arlo militarrean (iparraldeko mugari eutsiz eta erreinu kristauak zergadun bihurtuz, razziak[2] oso arruntak zirelarik) zein arlo ekonomiko eta kulturalean (iparraldean baino hiri gehiago eta hornituagoak garatu zituzten eta artea, kultura eta zientzian goreneko mailara heldu ziren). X. Mende bukaeran, Almanzorren diktadura militarraren garaia izan zen puntu gorena. Baina beronen heriotzaren ondoren, ondorengoen artean gerra zibilak ohikoak izan ziren, harik eta 1031.Ean Kalifatua desegin eta Taifa erreinuak sortu ziren arte, Al-Andaluseko lurralde batasunarekin bukatuz.

14. IRUÑEKO ERRESUMA[1]

 IX. Mende hasieran, gaur egungo Iruñerriko zein Irunberriko arroetan, Eneko Aritza noblearen eskutik sorturiko gune politiko independentea, segur aski musulmanen zein frankoen aurrean defendatzeko. Lehenbiziko errege-erreginak Tuterako Banu Qasi familiarekin aliatuak eta senidetuak izango ziren. X. Mendean, Ximena familia jarri zen boterean, Antso I.A errege bihurtuz, eta, hortik aurrera, erreinuaren politika norabidea erabat aldatu zuen, errege kristauekin aliantzak egiten hasi baitziren musulmanei lurrak konkistatzeko. Momentu gorena XI. Mendean izan zen,  Antso III. Nagusiarekin erreinuaren zabalpen handiena lortu zelakoz, garaiko gune kristau guztiak bere gain hartuz (ahaidetasun eta basailutza itunen bitartez). Lurraldea semeen artean banatzean, ordea, hasi zen erreinuaren gainbehera zenbait lur Gaztela eta Aragoiko erreinuen menpe gelditzen joan ziren eta. XII. Mendean Santxo Jakintsuarekin Nafarroako Erresuma izena hartu zuen. Hurrengo mendeetan Frantziako dinastien menpe egon zen, harik eta 1512an Gaztelak konkistatu zuen arte.

Entradas relacionadas: