Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,54 KB

ERREGIMEN ZAHARRAREN KRISIA
• Espainia atzeratuta zegoen + Ilustratuen berrikuntzek frakasatu zuten,
pribilegiodunak aurka zeudelako + Frantziako Iraultzaren eragina eta Europako
gerrak kaltegarriak izan ziren.
Fontainebleauko Ituna eta BAIONAKO ABDIKAZIOAK
• Portugal inbaditzeko aitzakiaz Espainiako inbasioa hasten da.
• Espainolak moskeatzen dira Erregea Carlos IV.A eta bere gobernua bota
egiten dituzte, Fernando VII.A errege izendatzen dute.
• Napoleon moskeatzen da Carlos eta Fernando Baionara deitzen ditu eta
abdikatzera behartu. Bere anaia Jose Bonaparte Espainiako errege izendatzen du.
Frantsesen gobernua
• Pepe Botella Baionako Estatutua ematen du, berrikuntza liberal batuk (merkataritza
askatasuna eta horrelakoak), Espainiako frantsestuek onartzen dute eta
frantsesekin kolaboratzen dute, baina espainiar gehienek ez dute onartzen...
Independentzia Gerra
• Maiatzaren 2an frantsesen aurkako altxamendua hasten da.
• Erresistentzia antolatzeko espainolek Probintziako Batzarrak sortzen dituzte eta
Batzorde Zentral Gorena, Espainiako gobernu berria.
• Hasierako erresistentzia handia den arren Napoleonek Espainia hartzen du,
Cádiz izan ezik. Cádiz hiri liberala da, han merkatari burges asko bizi dira.
Cádizko Gorteen lana
• Batzorde Zentrala Cádizen babesten da: boterea erregeordetzari ematen dio.
• Amerika independientea izan daitekeelako beldurrez erregentziak gorteen
deialdia egiten du eta konstituzio bat idatzi behar dutela adierazten du,
Amerikarrei espainiarren eskubide berdinak aitortzeko.
o Gorteetan gehiengoak liberalak dira, iraultza liberala egin nahi dute.
o Gorteetan absolutistak daude (“morroiak” deitzen zaie). Gutxiengoa dira


• Gorteek dekretuak idazten dituzte, Erregimen Zaharra abolitzeko: pribilegioak,
inkisizioa deuseztatzen dituzte...
• Lan legegilea borobiltzeko konstituzioa idazten dute LA PEPA.
• Konstituzio liberala da: herriaren subiranotasuna, botere banaketa, eskubideak
eta askatasunak, berdintasuna, boto eskubidea jasotzen ditu.
• Euskal Herriari dagokionez ez frantsesek, ezta Cádizko gorte liberalek ez dituzte
foruak onartzen, dena dela gerra dago...
Gerraren amaiera eta Fernando VII.Aren itzulera
• Napoleonek Europako gerrak galtzen ditu: Espainian gerrillariekin arazoak ditu
eta Errusian bere ejerzitoa izoztu eta gaixotu egiten da.
• Frantsesek Espainia uzten dute, Gasteiz eta San Marcialeko batailletan egurra
jaso ondoren. Gure lagun ingelesek Donostia “askatu” egiten dute. Bide batez
hiria erretzen dute eta emakumeak bortxatzen dituzte.
• Fernando VII.A itzultzen da, poliki-poliki sartzen da. Valentzian Cádizko
gorteetan izan ziren diputatu absolutistek Erregimen Zaharra (absolutismoa)
berrezarteko eskatzen diote: “Pertsiarren manifestuan”.
• Fernando VII.Ak Cádizko gorteen lana deuseztatzen du eta absolutimoa
berrezartzen du. Bide batez, Euskal Herriko foruak ere berrezartzen ditu.


Isabel II.Aren erreginaldian liberalismoaren zatiketa gertatzen da:
• Moderatuek askatasun mugatuak nahi dituzte, orden gehiago.
• Aurrerakoiek /progresistek: askatasun ekonomiko eta politikoak nahi dituzte.
Gehienetan moderatuek gobernatzen dute.
Isabel oso txikia denez Ma Cristina erregina ordea da.
• Gerra kaslista hasten da, lege salikoaren aitzakiaz. Absolutistek Carlos Ma Isidroren
eskubideak aldezten dituzte (Erregimen Zaharra berrezarri nahi dute).
• Ma Cristina ERREGE ESTATUTUA ematen du, baina liberalek ez dute onartzen, haiek
benetako konstituzioa nahi dute.
• Gerra irabazteko (eta nekazaritza berritzeko) Mendizábalek elizako lurren
desamortizazioa agintzen du. Diruarekin liberalek gerrari eusten diote, baina
ekonomiaren arazoak (atzerapena, zorrak, defizit kronikoa) ez dute konpontzen.
Militar aurrerakoien altxamendua!!!
• 1837ko KONSTITUZIOA idazten dute (LA PEPA makillatua), Cádizko konstituzioa
baino kontserbadoreagoa (beto eskubidea, senatu kontserbadorea),
moderatuen laguntza gerran beharrezkoa delako.
• Gerra amaitzen da: Bergarako besarkada. Teorian enpate, baina egitan liberalek
bakea irabazten dute eta foruen aurkako legeak idatzi: 39ko Legea, 41ko dekretua.
Eskandaluak eta Ma Cris Parisera doa eta Espartero errege-orde izendatzen dute. Militarra
denez agintekeriaz gobernatzen du eta Bartzelonako langileen protestak zapaltzen ditu.
Bartzelona bonbardeatzen du (“se pasa”). Baldomero Londresera atzerriratzen da.
Isabel II.A 13 urtez adinez nagusia da.
Moderatuek gobernuan... 1845ko KONSTITUZIOA moderatua idazten dute, eskubideak
mugatu, erreginari botere gehiago eman. Elizarekin adiskidetzen dira, diruaren truke.


Berriro militar aurrerakoien altxamendua (“ya marea”): Espartero deitzen dute, berriro
Baldomero gobernu-burua da.
• Ekonomia berritzeko trenbidearen legea idazten dute...
• Trenbidearen eraikuntza finantziatzeko Madozen desamortizazioa (udaletxeen lurrak).
• Indar politiko berriak agertzen dira: errepublikarrak, demokratak...
• Krisi ekonomikoa dago, beti bezala, eta beste altxamendu militarra, beti bezala.
Moderatuen gobernua. Agintekeriaz jokatu, 1845ko konstituzioa berrezarri... Agintekeriaz
gobernatzen dute (“se pasan”), beste alderdiek Ostendeko Ituna sinaten dute eta...
1868ko iraultza: denak batera moderatuen aurka. SEIURTEKO DEMOKRATIKOA hasten da:
• Serrano generala gobernu-burua da
• 1869ko KONSTITUZIOA idazten dute: oso liberala, eskubide zabalak (bakarrik
gizonezkoentzat).
• Baina erregea falta da. Italiatik errege liberala ekartzen dute: Amadeo Savoiakoa.
Amadeo moskeatzen da inork ez diolako kasurik egiten eta “makarronini” deitzen
diotelako. Ospa egiten du.
Lehenengo errepublika sortzen da, baina “hori desastrea!” errepublikar zentralistak eta
federalak elkarren aurka daude.
• Kubako independentzia gerra eta III. Gerra Karlista sortzen dira.
• Kantonalismoa sortzen da: Cartagenak bere independentzia aldarrikatzen du.
• Urte batean lau presidente, baina arazoak konpontzerik ez.
• Pavia gorteetan sartu eta errepublika demokratikoari amaiera ematen dio.
• Cánovas del Castillok borbondarren Berrezarkuntza prestatzen du...


Liberalismoaren garaipenak eta finkapenaK euskal lurraldeetako foru-sistemaren
amaiera ekarri zuen. Foruak Euskal Herriko aintzinako legeak dira:
• Foru baimena: Eskubide berezi horrek bidea ematen zuen bete gabe uzteko
foruen kontrako erregearen lege eta dekretuak (kontraforuak).
• Zerga sistema berezia (autonomia fiskala). Zergak Batzar Nagusiak erabakitzen
zituen bertako gauzetan gastatzeko. Erregeak dirua eskatzen zuenean batzarrak
dirua ematea erabakitzen zuen, baina “borondatzez”.
• Aduanak barnekaldean zeuden, itxasotik egindako merkataritzaren mesederako.
• Soldadutza. Euskaldunek gerra garaian nork bere lurraldea defendatzeko obligazioa.
Liberalismoarekin foruen aurkako eraso zuzenak hasi ziren. Argi dago 1812ko
Konstituzioa, berdintasunaren printzipioa ezartzean, foruen sistemaren aurkakoa zela.
Fernando VII.Ak Erregimen Zaharra eta foru-erregimena berrezarri zuen.
Foruen berrikuntza eta liberalismoaren ezarpena Euskal Herrian I. Gerra Karlistaren
ondorio zuzena izan zen. Gerra kaslista lege salikoaren aitzakiaz hasten da. Absolutistek
Carlos Ma Isidroren eskubideak aldezten dituzte (Erregimen Zaharra berrezarri nahi dute).
• EHko hiriak liberalen aldekoak ziren: foruak moldatu nahi, lege liberalak EHn
jartzeko eta aduanak kostaldera eraman, Espainiarekin merkataritza errazteko.
• Herritarrek foruak defendatzen zituzten haien osotasunean...
Gerraren bilakaera
- Zumalakarregik (general karlistak) Euskal Herriko lurraldea kontrolatzen du.
Hiriburuak ordea, ezin ditu hartu. Bilboko setioan Zumalakarregi hiltzen da.
- Karlistak Madrilera abiatzen dira, baina ez dute hartzen.
- Gerraren nekea: “bakea eta foruak” proposamena
Bergarako besarkada (Espartero eta Maroto), gerra amaitzen da. Isabel II.A erregina


izango da, foruak mantenduko dira.
1839ko urriaren 25eko legeak Foruak “berritzeko” beharra adierazten du eta
berritzeko ardura Espainiako Gobernuaren eta Gorteen esku uzten du.
1841eko urriaren 29ko dekretuak foruen murrizketa garrantzitsua ekarri zuen:
- Batzar nagusiak desegin, foru-baimena indargabetu, Aduanak kostaldera.
- Salbuespen fiskala eta soldadutza ez egitearen berezitasunak gorde ziren.
1844ko Errege Dekretuak Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak berriro jarri zituen.
III. Gerra Karlista foruen ezabapena. Isabel II.A tronutik kendu zutenean karlistek
monarkia zaharra berreskuratzeko aukera ikusi zuten, Carlos VII.A erregegaitzat hartuta.
• Herritar karlistek foruen alde borrokatzeko prest zeuden
• Hiritarrek konstituzio liberalaren legaltasunari eutsi zioten.
- Nicolás Ollok (general karlista) Euskal Herriko lurraldea kontrolatzea lortzen du.
Hiriburuak ordea, ezin ditu hartu. Bilboko setioan Ollo hiltzen da.
- Karlistek, laguntzarik gabe, atzerrira jo behar dute.
1876KO LEGEA eta KONTZERTU EKONOMIKOA
Cánovas del Castillok (Espainiako gobernuaren presidentea) Bizkaiako, Gipuzkoako
eta Arabako Foruak guztiz ezabatu zituen.
1878an, euskal burgesia Espainiako liberalismoaren alde erakartzeko, Euskal Probintziei
erregimen berezia eman zien: kontzertu ekonomikoa. Euskal Aldundiak urtero
Espainiako estatuari kupoa izeneko dirutza ordaintzera konprometitzen ziren; baina,
ordainean, Aldundiek autonomia fiskala eta administratibo handia zuten.
Euskaldun batzuek akordioa onartu zuten, onuragarria zelakoan, beste batzuek foruak
oso-osoan berreskuratzearen alde egin zuten. Bide horretatik Sabino Aranak Euskal
Herriko nazionalismoa bultzatu zuen.


1868ko iraultza Seiurteko Demokratikoa Io Errepublika istiluak
BORBONDARREN BERREZARKUNTZA. Cánovas del Castillok monarkia legez berrezarri nahi:
- Alfontso XII.Ak “adierazpena herriari” (Cánovasek berak idatzitako testua)
zabaltzen du: Espainiak errege liberala behar du.
- Martinez Campos generalak monarkia armen bitartez berrezartzen du.
Cánovas del Castillo behinbehineko gobernu-burua da politiko, kontserbadorea:
askatasunaren gainetik ordena beharrezkoa dela dio.
BERREZARKUNTZAREN OINARRIAK: 1876ko Konstituzioa
• Ezaugarri kontserbadoreak: subiranotasuna konpartitua, Senatu kontserbadorea
(diputatuen batzarraren lan legegilea kontrolatzeko), koroak eskubide garrantzitsuak
zituen; Estatu konfesionala da, eliza katolikoari estatuaren diru-laguntza eta
pribilegioak ematen zaizkio (beste erlijioak era pribatuan praktika daitezke).
• Ezaugarri liberalak: askatasun indibidualak adierazten dira.
BERREZARKUNTZAREN OINARRIAK: txandaketa politikoa
Altxamendu militarrak sahiesteko Cánovasek boterea Alderdi liberalarekin (Sagasta)
konpartitzen du. Beste alderdiei “ni flores”. Alfontso XII.A hil, Ma Cristinaren erregetza
(Alfontso XIII.A jaiogabea). Pardoko Itunaren arabera txandaketarekin jarraitzen da.
Ekonomia: protekzionismoari esker industria iraultzak aurrera egiten du, baina berandu
eta era desorekatuan eta mugatua. Betiko arazoak: nekazaritzaren atzerapena,
barne-merkatu ahula (pobreziagatik), lehiakortasun eza, inbertsio falta.
Kazikismoa: hauteskundeak fikzio-hutsa dira.
Arazoren bat? Erregeak gobernua aldatu gobernuak gorteak sakabanatu
eta hauteskunde berriak deitu gobernuak hauteskundeak beti irabazi.
Garrantzitsua: Kazikeen laguntza, herriko nagusiak (lurjabeak, apaizak, herrian agintzen
duena; adibidez June “2Cko kazikea” litzateke). Kazikeak herritarrak behartzen ditu


gobenuak nahi duen hautagaia irabazi dezan: aldekoari mesedea, aurkakoari mehatsua.
1898ko HONDAMENDIA eta ERREGENERAZIONISMOA
• Espainiak azken koloniak (Cuba, Puerto Rico, Filipinak) galdu zituen, AEBn aurkako gerran.
• Espainiaren atzerapena begibistakoa da erregenerazionismoa sortzen da,
Espainiako gizarte, ekonomia, politikoa berritu nahian (Joaquin Costa).
ALFONTSO XIII.AREN ERREGEALDIA. Alfontso XIII.Aren lana tamalgarria da.
• Txandaketak jarraitzen du, baina gaizki: Cánovas eta Sagasta hil ondoren alderdi
liberal zein kontserbadorearen burutzagitza lortzeko liskarrak sortzen dira.
• Industrializazioaren eraginez: gizarte arazoak, inmigrazioa... Indar politiko berriak
sortzen dira: errepublikarrak indartzen dira, sozialistak, anarkistak, nazionalistak.
Anarkisten ekintza terroristak etengabekoak dira.
SISTEMA POLITIKOAREN KRISIAK: 1909ko “Aste Tragikoa” eta 1917ko krisia
Aste Tragikoa: Bartzelonako langileen matxinada, Marokoko gerraren aurka.
Langileak gerrara doaz, familia oneko gazteak ez doaz. Errepresioa oso handia da.
1917ko krisia. Urte hartan militarren, opozioko parlamentarioen eta 1917ko Greba
Orokorra batu ziren. Gerra Handian (1914-1918) Espainiako burgesia izugarri aberastu
zen, baina Espainiako herritar gehienentzat gerrak miseria ekarri zuen, prezioekin
alderatuz, soldatak oso astiro igo zirelako. Ondorioz, 1917ko “iraultza” gertatu zen:
• Grebaren antolakuntza eta kordinazioa eskasa izan zen.
• Errepresioa gogorra izan arren grebak indar handia izan zuen.
1917tik aurrera arazoak gero eta larriagoak izan ziren. Marokoko gerran jasandako porrotak
(Annualeko hondamendia) Berrezarkuntzaren amaiera. Primo de Rivera jeneralak,
erregearen adostasunaz, estatu golpea eman eta sei urteko diktadura ezarri zuen.


XIX. Mendearen amaieran INDUSTRIA IRAULTZA EUSKAL HERRIAN indartu zen, ba zen garaia!!!
Garrantzitsua: KONTZERTU EKONOMIKOA. 1876n foruak galdu arren, Euskal Herriak bere
ekonomia zuzentzeko eskubidea gorde zuen; baldintza batekin: urtero kupoa izeneko
dirutza Espainiako estatuari ordaintzea.
INDUSTRIALIZAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
• Bizkaia nagusi: Siderurgia (burdingintza) nagusi.
• Berandu. 1841n lehenengo saioak - 1880 inguruan indartu zen.
• Oztopo politikoak: barne aduanak (Espainiarekin merkataritza egiteko), aurrerakoien
politika librekanbista (trenbidearen legea, adibidez), gerrak (gerra karlistak bereziki).
• Oztopo ekonomikoak: kapital falta (diru falta), Espainiako merkatuaren ahulezia
(pobrezia handia zegoen kontsumo gutxi).
• Euskal enpresarioek jarrera protekzionista garbia izan zuten.
• Kanpoko laneskua.
Ereduak:
• Bizkaia: Bilbo inguruan, industria astuna (siderurgia)
• Gipuzkoa: industria ertaina eta txikia, baillaretan sakabanatuta, sektore aunitz.
• Araba eta Nafarroa: berandu.
BIZKAIAKO INDUSTRIALIZAZIO-EREDUA
• 1o ahaleginak 1841n (aduanak aldatzearekin batera). Burdingintzako enpresek
Asturiasko ikatza erabiltzen zuten (eta bertako burdina, noski)
• Tartean Bizkaiako trenbideak hobetzen dira, Bilboko portua handitzen da, Bilboko
bankua sortzen da, baina dirua falta da... Nola lortu zuten bizkaitarrek industria
handietan inbertitzeko kapitala?
• Bessemer labea asmatu zuten (altzairua fabrikatzeko) fosforo gutxiko burdina
behar zuena, Bilbo inguruan zegoen burdina, hain zuzen. Burdina Ingalaterra
esportatzen zuten, itzulerako bidaian Ingalaterratik ikatz ona ekartzen zuten (bero
handia sortzen zuen ikatza).


• Burdinaren esportazioaren erdia kanpoko enpresek irabazi zuten, erdia Bizkaiako
burgesiaren esku geratu zen. Irabazitako dirua labe garaietan inbertitu zuten: San
Francisco, La Vizcaya, Bilboko Labe Garaiak.
PROTEKZIONISMOA. Euskal enpresarioek Espainiako gobernuaren protekzionismoa behar
zuten (babeste-politika), Federico Echevarriak ezagutzen dugun hitzaldian eskatu zuena.
INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIOAK
• Inmigrazio masiboa, bizi baldintza txarrak
• Lanordu luze-luzeak
• Higiene falta, lan gogorra, heriotza-tasaren igoera
• Derrigorrezko barrakoi zikinak eta errigorrezko kantinak (janari txarra eta garestia)
• Soldata baxuak. Emakumeek askoz gutxiago kobratu
• Umeen lana
GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIO-EREDUA
• Bailaretan sakabanatuta
• Sektore aniztasuna: metalgintza, papergintza, sagardogintza, txapelagintza...
• Enpresa txikiak eta erdi-mailakoak
• Langileak, gehienbat, bertakoak
Garapena
• 1841n hasi zen, papergintzako enpresak.
• Lehen Mundu Gerran (IMG) metalgintza asko garatu zen: armagintza (Eibar)
• IMG amaitutakoan industriaren errekonbertsioa: bizikletak, josteko makinak...


ANIZTASUN POLITIKOA. Foruak ezabatu Euskal Herriko sistema politikoa aldatu zen.
• Burgesia Handiaren familiek kargu politikoak eskuratu zituzten. Euskal Herriko
ordezkari politikoek askatasun handiz jarduten zuten, Espainiako alderdi
liberalaren zein kontserbadorearen esanari kasu gehigirik egin gabe.
• Tradizionalismoak indar handia zuen, baina barne-zatiketek ahuldu zuten.
Indar berriak sortu ziren:
• Langile-mugimendua: sozialismoa, ze anarkismoak indar gutxi Euskal Herrian.
• Nazionalismoa: EAJ/PNV
LANGILE-MUGIMENDUA EUSKAL HERRIAN
Langileen bizimodua
• Inmigrazio masiboa, bizi baldintza txar-txarrak, lanordu luze-luzeak, higiene falta,
lan gogor-gogorra, heriotza-tasaren igoera.
• Derrigorrezko barrakoi zikinak eta derrigorrezko kantinak (janari txarra eta garestia)
• Soldata baxuak. Emakumeek askoz gutxiago kobratu. Umeen lana
Langileen lehenengo elkarteak
• Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilbon.
• 1890ko greba zuzendu eta “irabazi” zuen, barrakoien eta kantinen aurka.
• Sozialistek ospea lortu zuten langileen artean: sozialismoa hedatu zen.
• Sozialistak politikan ere hauteskundeetara aurkeztu ziren zinegotziak lortu.
• Tomás Meabek La Lucha de Clases egunkari sozialista sortu zuen eta Espainiako
gazte sozialisten elkartea.
• Bizkaiako lehenengo sozialistak erradikalak ziren (marxistak) eta antinazionalistak.
NAZIONALISMOA EUSKAL HERRIAN. Nazionalismoak herrien askatasuna eskatzen du:
herriak estatu propioa izateko eskubidea du. Espainian nazionalismoa Catalunyan eta
Euskal Herrian garatu zen, bereziki.
Sabino Aranaren ideologia:


• Euskal Herriko foruak berreskuratu nahi zituen.
• Integrismo katolikoa. Euska Herria katolikoa, noski.
• Oso kontserbadorea zen, Industria Iraultzak ekarri zituen berrikuntzen aurka.
• Euskal Herriaren independentzia ezinbestekoa ikusten zuen, Espainiako eragina
txarratik alde egiteko. Karlistak kritikatzen zituen, espaiñolistak izateagatik.
• Euskal Kultura, ohiturak, euskera berreskuratu nahi zituen.
• Euskal arraza goratzen zuen, euskaldunak atzerritarrekin ezkondu ez.
Lehenengo urteetan nazionalismoa baserritarren eta erdi mailako burgesiaren aurka
hedatu zen, bereziki Bizkaian. Gipuzkoan ere... Araban eta Nafarroan gutxiago.
Aurrenazionalismoa
Karlismoa (kontserbadurismo ideologikoa, erlijiotasuna), foruzaletasuna (foruak galdu
ondoren, berreskuratzeko gogoa) Sabino Aranaren ideologiaren funtsean daude.
Larrazabalgo hitzaldian Sabinok Euskal Herriko indar politikoak kritikatu zituen, alderdi
independentista sortzeko beharra adierazi zuen. Espainia liberalismoaren erruz
galbidean zegoela adierazi zuen, Espainiarekin apurtu behar da.
Sabino hil ondoren nazionalismoa hedatu zen: ELA (sindikatu nazionalista) sortu zen,
Batzokiak hedatu ziren, ikurrinak edonon, Euskadi egunkaria.
• De La Sota enpresarioak alderdiaren kontrola hartu: independentismoa ahaztu zuen.
• Sabindarrak edo aberritarrak (independentistak) alderdia utzi eta EAJ berria sortu zuten.
• II. Errepublikaren garaian Jose Antonio Agirrek alderdia batu zuen, 1936ko autonomia
estatutua lortu zuen eta Euskal Herriko lehenengo lehendakaria izan zen.

Entradas relacionadas: