Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,46 KB


Lexikoari dagokionez, aipatzekoak dira Isabel II.A, Maria Kristina, Gorteak eta foruak.

  • Isabel II.A: Fernando VII.
    aren alaba, adingabekoa.

  • Maria Kristina: bere alaba Isabel II.A adingabea zenez, hau erreginordea izan zen.

  • Gorteak: herritarren ordezkariek osatzen duten botere legegilea duen erakundea.

  • Foruak: lurralde baten bizitza antolatzen zuten ohiturak lege bihurtuta.

Bigarren mailako ideiak bezala ditugu:

  • 1. Art → Foruak berrestea baina batasun konstituzionalari (1837ko Konstituzioarena) kalterik egin gabe

  • 2. Art → Gobernuak, euskal lurraldeei eta Nafarroari entzun ondoren, aldaketa proposatuko die Gorteei, eta hauek foruak konstituziora moldatuko dituzte.

  • Azken paragrafoan, agintari eta erakunde guztiek lege hau errespetatu behar dutela esaten da.

4.3 Testuinguruan jartzea

Fernando VII.A hil zenean, Isabel II.A adingabe zenez, Maria Kristina erreginaordearen eta Baldomero Espartero erregeordearen esku geratu zen erregetza. Bitarte horretan finkatu zituzten Espainian estatu liberalaren oinarriak, eta abian jarri zituzten zentralizazio politikoa eta administratiboa, eta batasun juridikoa. Aldi berean, gatazka zibila, lehen karlistaldia sortu zen euskal eta nafar lurraldeetan, liberalen eta absolutisten artean. Liberalak, Isabel II.Aren jarraitzaileak ziren eta absolutistak (karlistak) Karlos Maria Isidroren (Fernando VII.Aren anaia) jarraitzaileak ziren. Karlistek absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalen alde zeuden eta liberalak, aldiz, liberalismoa ezartzearen alde, legeak bateratzearen eta zentralizazioaren alde zeuden. Gatazka bukatu zen Bergarako Ituna (1839) sinatzean. Karlistek Isabel II.A onartu zuten eta horren truke, liberalek foruak onartzeko, aldatzeko edo begirada bat botatzeko konpromisoa hartuko zuten. Testu honetan ikusten dugu nola bere hitza betetzen duten eta foruak onartzen dituzten.

Dokumentu honen bigarren artikuluan Gobernuaren nahia azaltzen da euskal nahiz nafar ordezkariekin biltzeko, foruak konstituziora moldatzeko. Ezin izan zuten elkarrekin jardun eta foruak bilakaera ezberdin izan zuten.

Ondorioei erreparatuz, Nafarroaren negoziazioei esker Lege Hitzarmena sortu zen (1841ko abuztuan). Lege horren arabera Nafarroa erresuma izateari utzi zion baina autonomia administratibo handia zuen oraindik. Euskal lurraldeetan Foru pasea deuseztatu zuten eta arma bidezko matxinada sortu zen 1841ko urrian. Honen erantzuna 1841ko urriko dekretua izan zen. Dekretu honek deuseztatzen zituen Foru paseak, Foru Aldundiak eta Batzar Orokorra, eta muga-zergak kostaldera eraman zituen. Hala ere, honekin ez da foruen asuntoa ixten.


Entradas relacionadas: