Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

Irakurritako testua, lehenengo mailako testua da, garaiko testu zuzena delako. Lege bat denez, testu juridikoa eta politikoa da. 1839an, Lehenengo Gerra Karlista bukatu eta gero, 1837ko konstituzio liberal aurrerazalea dago indarrean, beraz, Mari Kristinak, Elisabet II.
aren amak, sinatzen du gorteek agindutakoa. Elisabet II.A Fernando VII.Aren alaba zen, eta oso gaztea zenez gobernatzeko (3 urte), bere ama, Maria Kristina jarri zen bere ordez 1833tik 1840ra bitartean. Ondoren, 1840tik 1843ra Espartero egon zen agintean. Erregina gobernatzaileak sinatu zuenez, baina gorteek egin, egile kolektiboa dela esan daiteke. Lege hau guztiek ezagutzeko egina da, edo ulertzen duten guztiei zuzendua. Hori kontuan hartuta, hartzailea publikoa dela ondoriozta daiteke. Testu honen helburua, azken batean, konstituzioak eta foruak elkartzea da./
Lehenengo bost lerroetan sarrera agertzen da. Hau da, gorteek lege hau agindu zutela eta erreginak, Maria Kristinak, onartu zuen. Garai honetan, 1837ko konstituzioa dago indarrean. Konstituzio hau liberal aurrerazalea da, beraz, erreginak ezingo du lege bat egin gorteek ez badute onartzen. Hala ere, lege bat ez da inoiz indarrean egongo erreginak sinatzen ez badu. Lehenengo artikuluak honela dio: “Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe.” Artikulu hau interpretatzeko zaila da. 1837ko konstituzio liberal aurrerazalea dago indarrean eta hiru interpretazio ezberdin daude: Alde batetik, batzuk diote, 1837ko konstituzioa eta euskal foruak bi gauza ezberdin direla, baina bien artean ez dagoela kontraesanik. Eta bien artean, Erregimen Konstituzionala osatzen dute. Beste alde batetik, badago jendea esaten duela 1837ko konstituzioa bakarra dela, eta zerbait egin behar dela foruak barruan sartzeko. Euskal liberalak prest zeuden kapitalismoari oztopo egiten zioten gauzak galtzeko. Gaur egun, indarrean dagoen 1978ko konstituzioan antzekoa gertatzen da. Euskal eskubide historikoak zehaztu gabe daude, eta konstituzioaren barruan. Azkenik, beste batzuk zioten euskal foruak ez zirela existitzen. Bukatzeko, Bergarako Hitzarmena jarraituz, foruak onartu zituzten.
Bigarren artikuluan, adierazten da, gorteek nahitaez aldaketak egingo dituztela.


Hala ere, aldaketa horiek euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren egingo dira. Paktu batera iritsi nahi zutela ematen du. Hemen ere, bi iritzi zeuden: Alde batetik, esaten zen konstituzioak euskal foruen zati bat hartuko zuela. Beste aldetik, euskal foruak murriztu behar zirela. Izan ere, guztien gainetik, interes orokorra baitzegoen. Erakundeak mantendu nahi zituzten (administrazio eta finantza) eta kapitalismoaren aurka zeuden legeak aldatu nahi zituzten. Foruak aurkeztu zituzten liberalak eta demokratikoak zirela esanez. Nolabait, aurreko artikulua azaltzeko saiakera bat izan zen./ XVIII.Mendean nahiz eta ilustratuek foruen kontrako erasoak egin zituzten, foruak mantendu ziren. 1812ko konstituzioan foruak ez dira aipatzen. Beraz, suposa dezakegu, foruak kendu zirela. Gero, Fernando VII.A itzuli egin zen eta absolutismoa berriro jarri zuen. Horrekin batera, foruak berriro jarri ziren. 1833an, Fernando VII .A hil egin zen eta I.Gerra Karlista hasi zen. Fernando VII.Ak Berrespen Pragmatikoa jarri zuen bere alaba erregina izan zedin. Beraz, absolutistak Karlosen alde jarri ziren eta liberal moderatuak Elisabet II.Aren alde. Elisabet II.A oso gaztea zenez, boterea bere amak, Maria Kristinak hartu zuen eta Errege Estatutua eta 1837ko Konstituzioa jarri zituen. Bietan foruak kendu zirela adierazi zen. Marotok, (liberala)
gerra bukatzeko, Elisabet II.A erregina bezala onartzen du eta Espaterok, Gorteen aurrean foruak defendatuko dituela esaten du. Karlos absolutistak, berriz, foruak mantendu zituen, gerraren bukaeran bakarrik agertzen diren arren. Guzti hau konpontzeko, Bergarako Hitzarmena eman zen, Maroto eta Esparteroren artean eta horrekin, gerra bukatu zen./ Gehienentzat, ondorioak oso laburrak izan ziren. Hala ere, nazionalistentzat luzeak izan ziren, lege hau lehenengo eraso zuzena izan zelako foruen kontra eta III.Gerra Karlista arte iraun zuen beraientzat. 1841eko urriaren 16an, Lege Itundua eman zen, Nafarroan foruak kendu ziren, eta hau, probintzia bat izatera pasa zen. Hala ere, beren autonomia ekonomikoa mantendu egin zen. 1841eko urriaren 29an, Esparterok, lehen ministro eta erregeordeak, dekretu bat eman zuen, non hiru probintzietako foruak desagertzen diren. 1844ean, moderatuek berriro foruak jarri zituzten, eta agian horregatik, II.Gerra Karlistan, (1846-1849) Euskal Herria ez zen altxatu. Moderatuak kontzertu ekonomiko antzeko bat egiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu, eta Euskal Autonomia izatea lortu zuten III.Gerra Karlista arte.

Entradas relacionadas: