Fernando VII.a: Absolutismoa eta Liberalismoaren arteko Borroka (1814-1823)

Enviado por juanka y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB

Absolutismoaren eta Liberalismoaren arteko Borroka

Garai honetan etengabeko borroka eman zen: Absolutismoa (Erregimen Zaharraren aldekoak eta gehiengoak) eta Liberalismoa (errege konstituzionalaren aldekoak). Napoleonen armada garaituta, enperadoreak Fernando VII.arekin Valentziako Ituna sinatu zuen, erregeari Espainiako koroa bueltatuz. Horren ondorioz, bi jarrera sortu ziren:

  • Absolutistak: Gorteetako diputatu talde absolutista batek Pertsiarren Manifestua sinatu zuen, erregeari absolutismoaren berrezarpena eta Cadizko lege guztien deuseztapena eskatuz.
  • Erregearen Erabakia: Horregatik, Fernando VII.ak 1814ko dekretuaren bitartez, Cadizko deialdia ilegaltzat jo zuen, eta egindako lan legegile guztia bertan behera utzi zuen.

Absolutismoaren Itzulera (1814-1820)

Fernando VII.ak absolutismo monarkikoa ezarri zuen. Erregimen Zaharrera itzuli zen, estamentu gizartea, Erregimen Zaharreko ekonomia eta zerga sistema ezarri zelarik. Espainia krisi ekonomikoan erori zen, eta kleroari eta nobleziari dirua eskatu arren, hauek uko egin zioten. Gainera, Amerikako koloniek euren independentzia prozesuari ekin zioten.

Nazioarteko Testuingurua eta Errepresioa

Europako potentzia absolutistak Napoleon garaiturik, Vienako Kongresuan elkartu ziren absolutismoa Europan berrezartzeko. Aliantza Santuaren akordioa sinatu zuten (Prusia, Errusia, Austria), absolutismoa defendatuko zutela eta Aliantzako herriren batean liberalismoak aurrera eginez gero, haren aurkako interbentzio militarra egiteko konpromisoa hartuz.

Bestalde, erregearen etsaien (afrantsestu nahiz liberalen) aurkako errepresio gogorrak erregimenaren oposizioa sendotu zuen. Erregeak ehunka liberal atxilotu eta prozesatu zituenez, liberalak klandestinitatean ibiltzera behartu zituen, eta horrela sortu zen Masoneria. Hauek armadako sektore liberalen laguntza bilatu zuten altxamendu militarrak antolatzeko:

  • Hainbat ofizialek *pronuntziamendu* militarrak egin zituzten (adibidez, Espoz eta Minak Iruñean), baina porrot egin zuten.
  • Riegok, 1820an, pronuntziamenduak garaipena lortu zuen. Sevillan zegoelarik, altxatu eta estatu kolpea jo zuen, Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa zin egin eta Cadizko legegintza berrezartzea onar zezan. Eta halaxe egin zuen erregeak.

Hirurteko Liberala (1820-1823)

Liberalak boterean egon ziren bitartean, Cadizko Gorteen lan legegilea gauzatzen saiatu ziren. Besteak beste, erreforma hauek ezarri zituzten:

  • Konstituzioa berrezartzea.
  • Jaurerrien deuseztapena.
  • Inkisizioa kentzea.
  • Jesuiten kanporaketa.
  • Desamortizazioa eta Cadizen onartutako zerga sistema ezartzea.

Hasieratik, noblezia, Eliza eta erregea erreforma lan horren aurka azaldu ziren. Erregeak Konstituzioak aitortzen zion beto eskubidea erabili zuen legeen promulgazioa eragotzi eta atzeratzeko. Nekazariek ere ideologia tradizionala zuten, nahiz eta lurrak galdu zituztenez, haserre zeuden.

Liberalen Zatiketa eta Absolutisten Erantzuna

Egoera larritu zen liberalak bitan banatu zirenean:

  • Moderatuak (*doceañistak*): 1812ko Konstituzioaren protagonistak. Erreforma biguntzearen aldekoak ziren, eta ez zuten Elizarekin eta erregearekin arazorik nahi.
  • Gartsuak (*veinteañistak*): Erregearen boterea murriztu nahi zuten eta erreforma sakonak egin nahi zituzten.

Parean, absolutismoaren oposizioa gero eta handiagoa zen. Erregea potentzia absolutisten laguntza bila zegoen, matxinadak antolatzeko liberalismoaren aurka egiteko (Nafarroan, Galizian, Maestrazgoan…). Liberal erradikalek 1823an boterera iristean, Erregeak Aliantza Santuari laguntza eskatu zion. Haiek, 1823ko apirilean, San Luisen Ehun Mila Semeak deituriko armada bidali zuten Espainiara, eta azkenik, Cadizen liberalak garaitu zituzten, Fernando VII.aren botere absolutua berrezarri zutelarik.

Entradas relacionadas: