Fernando seiurteko absolutista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,87 KB

Fernando VII.Aren agintaldia:


Valencayko itunaren ondoren,1813an Napoleonek Espainiako erregetza aitortu zion Fernando VIIari,Haren erregealdia hainbat fasetan izan ziren.

Seiurteko absolutista:


Espainian, Fernando VIIaren eskutik Absolutismoa berriro ezarri zen garaian,Europako gainerako herrialdeetan errestaurazio absolutista nagusitu zen.

Gorteetako diputatuen herenek,joera absolutistakoak,Pertsiarren Manifestua deritzona sinatu zuten,bertan,gobernu absolutua aldarrikatzen zuten.Herriaren parte baten laguntzarekin,eta bereziki kleroaren eta lurjabeen laguntzarekin Fernando VIIak estatu kolpea eman zuen 1814ko maiatzaren 4an,Konstituzioa eta Cadizko gorteek prestatutako lege liberal guztiak indargabetu zituen eta erregimen absolutista ezarri zuen.Gizarte estamentala, jauntxoen erregimena eta erregimen zaharreko erakundeak indarrean jarri zituen.Inkisizioa ere berrezarri zuen.

Euskal Foruak erabat indarrean jarri ziren,Foru erakundeek antzinatik zuten aginpidea eskuratu eta kanporatu egin zituen frantzesen erregimenarekin kolaboratu zuten guzti-guztiak.

Fernando VIIak ez zuen herrialdearen arazo larriak konpontzeko politika eraginkorrik egin,haren kezka nagusia aginpide absolutistan eustea baitzen.Erregimen Zaharrean sortutako nekazaritza,industria eta merkataritza areagotu egin ziren,Independentzia Gerraren ondorioz.Gainera,ogasunak ez zuen diru sarrera aski, eta zorra gero eta handiagoa zen;Martin de Garay ministroa saiatu zen ogasuna onbideratzen baina pribilegiodunek ez zuten inola ere onartu zerga salbuespena kenduko zien inongo erreformarik.

Fernando VIIak koroaren etsaien kontra bai frantsestuen,bai liberalen kontra martxan jarritako zapalkuntza latzak erregimenaren kontra zeuden taldeak gero eta indartsuago egin zituen.XIX. Mende guztian barrena,militarren matxinada sarritan erabili zen sistema politikoa kentzeko borroka eredu gisa.Azkenean ,ordea,Rafael Riego komandanteak eta Quiroga koronelak 1820an zuzendutako altxamenduak egin zuen aurrera.

Hirurteko liberala:


Espainian, iraultza liberala nagusitu zen berriro ere 1820 eta 1823 urteen bitartean.Riegoren eta Quirogaren matxinada militarra iberiar penintsulako beste hainbat tokitara zabaldu zen eta Fernando VIIak 1812ko konstituzioa zin egin behar izan zuen,eta Cadizko Gorteen legedia berresartzea.

Euskal Herrian,liberalismoa indarrean jarri zenean,berriro ere bertan behera gelditu zen Foru erregimena, eta konstituzio erregimena ezarri zen berriro.11821etik aurrera,nekazari inguruetan batez ere,Konstituzio gobernuaren kontrako eta erregimen absolutistaren aldeko erregezaleen oposizio armatua antolatu zen eta horretan,funtsezko zeregina izan zuen apaiztegiak.

Gorteak bildu zirenean,zenbat joera nabarmendu ziren liberalen artean:

*Asaldatuak

:iraultza erradikal nahi zuten,herritarren parte hartzea sustatu,sufragio unibertsalaren bidez eta erregeari zeregin betearazlea soilik eman nahi zioten.


*Moderatuenak,erregeak erreformetan esku hartze handiagoa izatearen aldeko ziren eta sufragio mugatua nahi zuten.Moderatuek zuten gobernuan indar gehien baina asaldatuek aginte paralelo bat antolatu zuten armadaren eta elkarte abertsaleen bidez.



Entradas relacionadas: