Feminismoaren Historia eta Simone de Beauvoirren Ekarpena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,21 KB

Feminismoaren definizioa eta jatorria

Feminismoa mugimendu sozial, politiko eta ideologiko bat da, emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta tratu berdintasuna bilatzen duena. Emakumeak historikoki baztertuak eta diskriminatuak izan dira gizonezkoekin alderatuta, eta feminismoa ideia horretan oinarritzen da. Mugimendu hau XX. mendeko gizarte-mugimendu garrantzitsuenetakoa da eta hainbat olatu bizi izan ditu.

Feminismoaren olatuak

  • Lehen olatua (XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara): Emakumezkoen eskubide zibil eta politikoak lortzean oinarritu zen. Garai honetan, sufragistek botoa emateko eskubidearen, legearen aurreko berdintasunaren eta hezkuntzarako sarbidearen alde borrokatu zuten. Aldarrikapen hauek feminismo garaikidearen oinarriak jarri zituzten.
  • Bigarren olatua (1960 eta 1970eko hamarkadak): Gai ugari jorratu ziren, hala nola lan-eskubideen berdintasuna, goi-mailako hezkuntzarako sarbidea, ugalketa-osasuna eta genero-indarkeriaren aurkako borroka. Emakumeen autonomiari eta sexualitateari buruzko eztabaidak funtsezkoak izan ziren, eta bertan nabarmendu zen Simone de Beauvoir eta bere lana: Bigarren Sexua.

Simone de Beauvoir eta existentzialismoa

Bere filosofia feminista existentzialismoaren ikuspegitik irakurri behar da. Simone de Beauvoirrek, Sartre bezalako filosofo existentzialistek bezala, gizakia izaki aske gisa ulertzen du. Haientzat gizakia askea da eta bere bizitzaren erabakien eta hauen ondorioen arduradun.

Simonek, ordea, ñabardura bat gehitu zuen: berarentzat askatasuna mugagabea da, baina egoerak baldintzatuta dago, beraz, ez da beti erabatekoa. Emakume batek bizi duen errealitate estrukturala ez da gizon batek duenaren berdina; hortaz, bere askatasun-aukerak ez dira berdinak izango. Ideia hau Simone de Beauvoirrek existentzialismoari egingo dion ekarpen handienetakoa izan zen.

Bigarren Sexua: obra funtsezkoa

Liburu honek guztiz aldatu zuen ordura arteko feminismoa; gaur egun ere eragin handia dauka eta teoria feministaren oinarrietako bat izaten jarraitzen du. Lana bi bolumenetan banatzen da eta hauek dira ekarpenik esanguratsuenak:

Entradas relacionadas: