Federico Etxebarria (1893): Protekzionismoa eta Bizkaiko Industria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Testuaren Azterketa (1893)

Iturria, Izaera eta Gaia

Iturriari dagokionez, testua lehen mailakoa da, historikoa, jatorrizko iturrietatik datorrelako. Izaera narratiboa du eta gaia politikoa da, batez ere, Federico Etxebarria Bizkaiko burgesiaren ordezkaria delako eta adierazpen honekin gobernuaren parte-hartzea nahi duelako arantzelak kokatzeko. Hala ere, esan dezakegu gaia ekonomikoa ere badela, librekanbismoaren kontrakoa eta protekzionismoaren aldekoa delako.

Egilea: Federico Etxebarria

1893ko abenduaren 9an idatzi zen Bilbon. Egilea Federico Etxebarria izan zen: enpresaburua, politikaria eta polifazetikoa. Izen bereko enpresa garrantzitsuaren sortzailea izan zen 1878an. La Iberia, Eléctrica Hispánica eta Sociedad Alhemeyer enpresetako administrazio-kontseiluetako lehendakaria eta Bancobao eta La Robla burdinbideko aholkularia izan zen. 1899an Bizkaiko diputatu liberala izan zen, eta 1916an senatari.

Hartzaileak eta Helburua

Testu publikoa da, mitin politiko bat delako, eta mezua sektore bereko enpresariei zuzenduta dago gehienbat, baita Gobernuari ere. Helburua euskal industriarako galdutako babesa berreskuratzea da.

Testuinguru Historikoa: Berrezarkuntza

Testu inguruari dagokionez, testua Berrezarkuntzan koka dezakegu. Mendearen azken hamarkadan hain zuzen ere, Maria Kristina Habsburgokoa erregeordetzan zegoen garaian. 1891ko Arantzel Legea ezarri ondoren idatzi zen testua.

Edukia: Protekzionismoaren Aldeko Eskaera

Bi paragrafotan aurkezten da, eta protekzionismoaren beharra azaltzen du.

Lehenengoan, Etxebarriak azaltzen du zeintzuk izango ziren Bizkaiko industriari egingo zitzaizkion kalteak, arantzelak kenduz gero.

Bigarren paragrafoan, Federicok gobernuari arantzelak zeuden bezala mantentzeko eskatzen dio. Zehazki, Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun komertziala zela eta, metalen inportazioari jarritako arantzelak ez kentzeko eskatzen du.

Industrializazioaren Testuingurua Bizkaian

Hastapenak, Foruak eta Gerra Karlista

Industrializazioa berandu hasi zen, foru-sistemaren oztopoengatik eta gerra zibilaren ondorioz. Izan ere, azken gerra karlistaren amaierak foruen desagerpena ekarri zuen.

Itun Ekonomikoa eta Meatzaritza Legea

Hala ere, 1876ko Itun Ekonomikoa sinatu ondoren, euskal diputazioek salbuespen fiskala lortu zuten: zegozkien probintzietan zergak jaso ahal zituzten, eta bildutako kopurutik aurrez adostutako kantitate bat gobernuari ematen zioten. Bestalde, Meatzaritzako Legea Euskal Herrian indarrean jarri zenean, meategien ustiapen masiboa hasi zen.

Burgesiaren Inbertsioak eta Siderurgia

Negozio honetan Bizkaiko burgesiak eta atzerriko konpainiek parte hartu zuten. Lortutako irabaziekin, Bizkaiko negozio-gizonek burdinarekin erlazionatutako beste negozio batzuetan inbertitu zuten, hala nola ontziolak eta labe garaiak.

Estatuaren Babesa eta Muga-zergak

Baina, behin industrializazioa hasita, Estatuaren babesa behar zen siderurgia aurrera eramateko, eta beharrezkoa zen Figuerolaren muga-zerga. Baina hori ez zen Bizkaiko arazoa soilik; Estatu osorako zen beharrezkoa, eta geroago indartu egin zen 1896ko muga-zergekin. Horri esker etekina ateratzea lortu zuten.

Ondorioak: Kolonien Galera eta XX. Mendea

1898an, kolonien galeraren ondorioz, kapital asko itzuli zen. Espainia bigarren mailako estatua zen, eta ezin zuen industrializazioa aurrera eraman Estatuaren babesik gabe. Babes horri esker, beste sektore batzuetan inbertsioak egitea lortu zen. Bizkaiko industria XX. mendeko lehen urteetan finkatu zen, baina lehen hamarkadan krisialdi bat jasan zuen.

Entradas relacionadas: