Federico echevarriaren hitzaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB

Testuaren kokapena: Landuko dugun testua jatorriaren aldetik

lehenengo mailako testua da, 1893ko abenduaren 3an emandako

hitzaldia da, hain zuzen. Formaren aldetik testigantza testua dela

esan dezakegu, eta edukieraren aldetik ekonomiko-politikoa.

Hitzaldiaren egilea Federico Echeverria euskal industrialari eta

enpresaburua da. Eta testua bere sektore bereko beste enpresariei

eta Gobernuari zuzentzen die. Kanpo analisia: Testuaren

ulermena ondo gara dadin bi termino definitzeko beharra nabaritzen

da: protekzionismoa eta librekanbismoa.

*Protekzionismoa: estatu bateko gobernuak produktu edo sektore ekonomiko jakin batzuei ematen dien sostengua da, atzerriko konkurrentzia saihesteko

*

Librekanbismoa

estatuen arteko merkataritza truke libreak eta tarifarik

gabeko aduanak dituen ekonomi sistema 

Testu honek protekzionismoa defendatzen du, Espainiak

Alemaniarekin burutuko zuen akordioak sortuko zukeen

librekanbismoaren aurka agertuz. Horretarako bi paragrafo

erabiltzen ditu: // Lehenengoan, luzeenean, Echeverriak

arantzelak kentzeak ekarriko zituen ondorioak agerian usten ditu.

Hainbat lantegi aipatuz eta guztia oso era subjektiboan azalduz.

Bigarren paragrafoan, gobernuari arantzelen babes sitema

mantentzea eskatzen dio.


Entradas relacionadas: