Federico echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,8 KB

9.TESTUA: FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09)

Testu hau, Federico Echevarriak 1893an Merkataritza Itunen kontra egin zuen hitzaldiaren zati bat da


SAILKAPENA

Forma: Narratiboa da, Federico Echevarriak egindako hitzaldi subjektiboa delako

Edukia: Ekonomiko-soziala da, merkataritzaren alorreko protesta sozial bat delako


Jatorria: Garaikoa da, lehen mailakoa delako


Egilea: Gizabanakoa da, zehazki Federico Echevarria, XIX. Mendearen hasieran “Liga Vasca de Productores”ko (LVP) lehendakaria.

Hartzailea: Kolektiboa da, Espainiako biztanle guztiei zuzenduta dagoelako


Helburua: Espainia eta Alemaniaren arteko Merkataritza Itunak deuseztatzea, protekzionismoa mantentzeko


Garaia: Industrializazio prozesuan (1875-1923) 1893an, Maria Kristinaren agintaldian (1885-1902) (Alfontso XII.Aren alarguna)

AZTERKETA

Mitin honetan Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun ekonomikoa salatzen da. Librekanbioaren kontrako hitzaldi honetan, babes-sistema gabe desagertuko diren lantegiak aipatzen ditu: Labe Garaiak, bagoi-lantegiak, hodi-fabrikak, eraikuntza metalikokoak…

Burdingintzan aritzen ziren lantegi horien guztien etorkizuna kolokan zegoen, ezin zirelako lehiatu Europako ekoizpenarekin. Horregatik, Alemaniaren eta Espainiaren arteko akordio ekonomikoaren ondorioak hain larriak izango direnez (adibidez, bertoko enpresen gainbehera), mitin honetan neurri protekzionistak eskatzen zituzten.

TESTUINGURUA

Industrializazioa, nekazal ingurua industria gune bihurtzen duen prozesua, XVIII. Mendearen amaieran Ingalaterran hasi zen; XIX. Mendearen hasieran Europa erdigunetik hedatu zen, eta Espainiara XIX. Mendeko bigarren erdira arte ez zen heldu.

Espainiako industria bi sektoretan oinarritu zen: Kataluniako oihalgintzan eta Bizkaiko siderurgian. Siderurgiaren lehenengo saiakera Marbellan izan zen, nahiz eta porrot egin, eta bigarrena Asturiasen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Azkenik, Bizkaian ezarri zen kalitateko burdina zuelako, erauzteko erraza zelako, eta itsasotik hurbil zegoelako. Industria siderurgikoa industrializazioaren motorra izan zen. 1879 eta 1882 btartean hiru siderurgia garrantzitsuak eraiki ziren Bilboko itsasadarraren ezkerraldean; San Francisco eta Vizcaya, Sestaon eta Altos Hornos de Bibao, Barakaldon..

Hirurek erakarri zituzten bertako eta atzerriko kapital handiak, teknologia modernoak erabiliz (Bessmer bihurgailua, Martin Siemens labeak…)

1902. Urtean Altos Hornos de Vizcaya (A.H.V) sortu zen, Espainiako siderurgia handiena

50 urte lehenago sortutako europar industriaren konpetentzia ikaragarria zen, eta horrek, eragozten zuen Bizkaiko eta Espainiako siderurgia eta sektore industrialaren garapena.

Berrezarkuntza garaian, burgesek eta oligarkek, behin eta berriz protekzionismoa eskatu zuten. Canovasen sistemak, nahiz eta Biurteko Progresistako gobernuak askatasun ekonomikoa ematen zuen, muga-zergen legea egin, atzerriko produktuei nazioko ekoizpena babesteko muga-zergen erregimena ezarri zion. Bizkaiko siderurgiarentzat printzipio ekonomiko hori aurrera eramatea oso ona izan zen; aurre egin ahal izan zion atzerriko produktuen lehiari, eta horrela, Espainiako burdina ekoizle gune garrantzitsuena bihurtu zen. Ondorioz, beste sektore industrial batzuen garapena ekarri zuen; hala nola, ontzigintzakoa, kimikoa eta metalgintzakoa.

Atzerriko herrialdeekin egindako merkatal itunen gainetik, 1891eko muga-zergen legea mantendu egin zen, eta 1896an, neurri protekzionista berriei esker, legea sendotu egin zen.

TESTUAREN GARRANTZIA

Librekanbismoaren eta protekzionismoaren arteko eztabaida ez da bukatu, eta alde horretatik testu hau oso interesgarria da aldi honetako bilakaera ekonomikoa ulertzeko.

Testua baliagarria da, halaber, industrializazioaren eta kapitalismoaren garapenaren arazoak ulertzeko


Estatuko agintariei asko kostatu zitzaien Espainiako ekonomia modernizatzea, eta orokorrean XIX. Mendetik aurrera politika protekzionista jarraitzea erabaki zuten helburu hori lortzeko.


Entradas relacionadas: